Bilbo La Vieja-ko koordinakundea
"Kontu hau estaltzen saiatuko dira"
ARGIA. Nola konturatu zineten egoeraz, nola antolatu zineten...
KOORDINAKUNDEA. Suteen ondorioz itzelezko kiratsa usaltzen zen eta auzokide batek udaletxeari kontuak eskatu zizkion. Udaletxeak lehen momentuan egin zuena izan zen sutea uraz itzaltzen saiatu. Baina badakizu PCB-ri ura botatzearekin suak handitzen direla eta hor kristorena montatu zen; inongo ikerketarik egin gabe aritu ziren. Gu bildu ginen, auzoko jendean, eta beste talde batzu eta mobilizapenedin hasi ginen; udaletxeko plenuan gai hau ukitu zedin saiatu ginen. Badakizu bestalde udaletxeak batzorde berezi bat antolatu duela eta egin duena izan da mehatzea istea, lurrez estaltzea.
A.- Salaketa bat sartu duzue ez? Nola jakin duzue zeintzu enpresa ziren?
K.- Bai, lehen pausua izan da salaketa sartzea enpresei eta udaletxeari. Orain ia auzi bat sartu nahi dugu. Udaletxeak eman digun azken berria izan da ikerketa polizialak pista galdu duela; farregarria da. Edukinontzien datuak hartuz eta enpresa hauetara joan eta lana nork enkargatu dien jakiteko ez da oso argia izan behar. Oinarrizko ikerketa bat da.
A.- Nola ikusten duzue arazoaren konponketa, luzerako?
K.- Kontu hau estaltzen saiatuko direla badakigu. Hor dagoen hondakin guzti hori atera eta garraiatu ahal izateko izugarrizko arazoak izango dira. Gainera nora eraman? Estatu espainolean ezin da produktu hori tratatu. Atzerrira? Guk uste dugu luzera joko duela guzti honek. Azken berri bat iritsi zaigu esanez. Iruartetan isuritako hondakin hauek, orain Umben botatzen ari direla. Guk eskatu ditugun bost puntuak burutu daitezen saiatuko gara.
23