argia.eus
INPRIMATU
Joseba Agirretxea: "Jende askok tatxatu dezake ‘Precio Justo’ euskaldun bat dela esanez"
1989ko azaroaren 05
Joseba Agirretxea kazetariari elkarrizketa.

Joseba Agirretxea: "Jende askok tatxatu dezake 'Precio Justo' euskaldun bat dela esanez"
Joseba Agirretxea dugu Kale Jira lehiaketa berriaren aurkezle gaztea. Telebistan lau urte daramatzan ondarrutar honek, desafio gogor bati aurre egitea erabaki zuen lehiaketa honen aurkezle lanak egiteari baietza eman zionean. Bere telebista kurrikulunari begiradatxo bat botatzen badiogu, esperientzia haundiko profesionala dela begi bistan geratzen da, hala nola 'Gaztetandik', 'Kafe Ordua', 'Gazte Express' eta 'Hitz eta Pitz' programen aurkezlea izan dugularik.
ARGIA.–Zer suposatzen du programa berri honen aurkezpenak zure karreran?
Joseba Agirretxea.–Batetik suposatzen du ETB gai dela horrelako programak egiteko eta bestetik reto bat suposatzen du niretzat profesionalki. Horrelako programa batek suposatzen dizu jendeak gehiago ezagutzea eta zuk zeure buruari ere gehiago esijitzen diozula bai denbora eta erresponsabilitate aldetik. Tipo honetako lehiaketetan telebistaren dominio bat behar duzu; inportantea da oso komunikatiboa izatea eta honez gain ere telebistako hizkuntza menperatzea ezin bestekoa da.
ARGIA.–Orain artean programetako zuzendariak kexati azaldu dira esanez, aurrekontu txikiak eman izan direla eta badirudi zure programak horrelako arazorik ez duela...
J.A.–Telebista batek konpetitiboa izan behar du, jendea egantxatu lehiaketa hauekin, eta hau ez da komertzialtasun batean erortzea baizik eta telebista batek espektro guziak bete behar dituela. Jendeak 'tatxa' dezake 'Precio Justo' euskaldun bat dela edota konsumismo hutsa dela esanez baina nik ez dut uste hau horrela denik.
ARGIA.–Badirudi lehiaketa programa hauek ugaritzen ari direla ETBn...
J.A.–Argi dago helduentzako lehiaketa saio bat falta zela eta espektru hori betetzeko sortu zela 'Kale Jira'. Era berean euskararekin eta Euskal Herriarekin loturiko gaiak era moderno eta telebisibo batez planteiatzen ditu lehen aldiz.
ARGIA.–ETBn ez da horrelako gauzarik egin orain artean...
J.A.–Telebista honek sei, zazpi urte daramatza oraindik eta gauza hauek ez dira egiten egunetik-gauera, hemendik hamar urtetara txorrada bat irudituko zaigu, medio eta teknologia hobeak izango ditugulako.
ARGIA.–Nola konpontzen zarete ekipoko jendea eta bertoko langileak?
J.A.–Niri dagokidanez fenomeno. Ekipoko gehienak berriak dira eta oso konpenetratuak gaudela elkarrekin esango nuke. Telebista aurrean imajina bat saltzen duzu baina oso hipokrita irudituko litzaidake kanpoan beste imajina bat hartuko banu, ni beti berdina naiz telebista barnean eta kanpoan.
J. L. AIZPURU J. AZPEITIA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAGIRRETXEA1
EgileezAIZPURU3Komunikabid
EgileezAZPEITIA1Komunikabid