argia.eus
INPRIMATU
H. Etxeberria: "Kreazio lanean, hizkuntzak ahalik eta plazerosoen izanbehar du"
Lorea Agirre 2007ko otsailaren 21
BERE LEHEN ELABERRIA, "MUGETAN", ELKAR-EK KALERATU
H. Etxeberria: "Kreazio lanean, hizkuntzak ahalik eta plazerosoen izan behar du"
Hirugarren liburua eta lehen nobela izanik, ezagunago zaigu telebistako lanagatik, idatzietatik baino. Nobelaren bideetan sartutakoan pentsatzen zuena baino gogorrago omen da istorio luze bat idaztea; hala ere, bigarren bat darabilki buruan.
Orain lau urte ekin bazion ere liburuari, baztertu, hartu eta berriro zokoratuz, gorabeherak izan omen zituen idazterakoan,
"baita nazkatu ere. Ez nintzen katemotzean idaztera sartzen. Ni ez nintzen zerbaitek lotzea behar nuen eta mota guztitako konpremezuetan sartu nintzen. Bukatzean, ez nuela istorio luze gehiago idatziko, berriro ipuinak... baina, orain beste luze batekin nabil".
Amodioa eta errepresioa
Nobela bi istorioz osatzen da, batean ezinezko amodioa ardatz eta bestean gaur egungo egoera errepresiboa ageri direlarik;
"zer dago ezer terribleagorik amodiozko istorio bat ingurune krudelak, ezinezko bihurtzea baino?".
Liburu gisa gutxitan papereratu den gaia jorratzen du. Motibazio pertsonal batetik datorkio gaiarena,
"eta neke absoluto batetik. Hemen bizi garen askok pasatu ditugu momentu oso gordinak, merezi eta nahi izan gabe. Nire familia nahiko astindua izan dut eta ni neu ere mutil zintzo eta formala izanik sustatu naute behin baino gehiagotan. Gai hori interesgarria iruditzen zait. Aske utzi nahi izan dut nire idazteko gogoa eta akaso liburu honek hasiera batean zuen motibazio bakarra zen, alde baten salaketa egitea. Polizia eta errepresio egoera oso gogorra izan da eta iruditu zitzaidan oso gai literarioa izan zitekeela, nobela batean bere lekua eduki zezakela denuntziak, edo behintzat horrek sortzen duen halako fatalismoa".
Oso firme zeukan idatzi behar zuela, piska bat sublebazio pertsonal gisa.
Mezua azken finean, indibidualismoaren garaipatzean oinarritzen da;
"norberak norbera izateko eskubide osoa daukala, dauzkan akatsez".
Aipagarria da, "Epe Gabeko Saltoa" izenez azaltzen den joku literarioa. Eguneroko egoera errutinarioa, bapatean errealitate bortitz eta gordin batek ordezkatzen duenean, gizakiak ez du bere burua kontrolatzen; liburuan protagonista, besterik gabe detenitua eta torturatua denean, bere barne pentsamendu zentzugabe eta kaotikoak isladatzen dira, kanpo errealitatetik erabat bereiztuz.
Dokumentaziorik ez omen du egin,
"berez ez da errealitatearen deskribapena, baina noski errealitatea da oinarri".
Idazkera ulerterraza helburu
Arintasunez idaztea helburu paraleloa izan du, ze
"askotan gertatzen zait, hasten naizela euskal literaturako liburu bat irakurtzen, euskara jator eta onean egina eta helburu literario optimo batzuekin, baina ezin izan ditut bukatu".
Euskal idazleen aldetik hizkuntzaren horrelako puztutze bat, gehiegikeri bat dagoela susmatzen du, bai eta euskara nolabait esateko normaldua duenak irakurtzeko moduko hizkuntzarik ez dela asmatu. Ondorioz,
"saiatu naiz ni eta nire lagunek hizkuntza aldetik ulertuko duten zerbait idazten. Ez naiz purismoetan ibili. Idazle askoren kasuan niri zaildu egiten didate irakurketa, plazer izan behar duena desplazer edo neke bihurtuz. Kreazio lan bat da, horregatik hizkuntza, tensio eta bide batzu aurrera eraman behar dira ahalik eta plazerosoen".
LOREA AGIRRE
50


Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Literatur l
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Narratiba
Pertsonaiaz\ETXEBERRI14
Egileez\AGIRRE9\Kultura