"PLATAFORMAN" DISKOA AUTOPRODUZITU DUTE
Danba: "Euskaraz kantatzekotan, errezago Moskun jotzea Madriden baino"
Maketa garaietan talde promesa izan baziren ere, ez zuten gero bete. Taldea eraldaturik, "Plataforman" diskoa autoproduzitu dute, euskara hutsean kantatuz. Laudiotar hauek ez dute konformismo kutsurik, eta beti gehiagoren bila jo behar dela diote.
Rock Erradikalarekin sorrtu ziren, musika azeleratua eginez eta arrakasta dexentea lortuz;
"Sei kanta genituen eta maketa grabatu genuen laurekin. Hura izan zen egin dugun gauzarik atsegin eta errebeldeena. Egin-eko aukeraketan maketa onena izendatu zuten, eta Danba talde promesa. Nahiko ikasi genuen eta aurrera egin nahi genuen, isiluneak zarata adina baloratuz; baina taldeko batzu ez ziren hainbeste saiatu eta azkenean bik alde egin zuten. Discos Suicidas-en bilduma batetan ere parte hartu genuen, inoiz egin behar ez genuena, guztiarekin disgustora irten ginen. Une beltza izan zen taldearen historian".
Taldea berriz osatu
Taldean Jabi bateria eta Giller baxua baino ez ziren gelditu, baina ideiarik bazutela eta aurrera egitea erabaki zuten. Orduan hasi ziren Kukubiltxorentzat musika egiten;
"horrek indar handia eman zigun. Geu oso gustora ibili ginen, beraiek ez dakit zer esango duten".
Une kritikoa iragan eta taldea berriz osatzeko aukera izan zuten.
"Kitarra eta kantante potenteak topatu genituen eta euskara hutsean kantatu nahi genuen, aurrera egitea erabakiz. Hutsetik hasi ginen berriz eta zerbait grabatu nahi genuen, maketa edo. Baina berotu egin ginen eta diskoa autoproduzitzeko erabakia hartu zen, eskaintza konkretu baten faltan".
Gauzak txukun egin nahi eta Zabaltzen-en bidez distribuitu dute, dagoeneko mila diskotako tirada agortuz. Gustora daude kontu honekin eta bigarren tirada ateratzekotan dira. Hala ere beren burua Euskadiko musika entrepresa, rock & rollaren zirko erdian dakusate, zigilu artean.
"Zigilu baten erreferentziarik gabe zailago da ezagutzera ematea, komunibabideek ere atzera egiten dute. Bestalde geuk ez dugu diskoa ezeren kontra joateko autoproduzitu, ez dugu mobida alternatibo bezala planteiatu, rock & rollaren zirkoaren kontra. Gauza batzu onartu egin behar dira eta kitto".
Mobida alternatiboak beherantz
Ez dute ezer mobida alternatiboen aurka, oraingo egoerarekin nahiko kritiko agertzen badira ere:
"gauza alternatiboak ere egin behar dira, baina ez narrats. Danba-ren hasierako garaietan bestelako mobida zegoen, beste taldeak, konpaktoago zen. Orain badirudi beherantz egin duela altematiboak. Irrati Librerik ez zegoenean, edo gaztetxerik, pentsatu gabe jotzen genuen aldeko jaialdietan. Orain badaude, nola edo hala funtzionatuz, baina lotsagarria da gaztetxe asko ze kondiziotan dagoen ikustea. Gu ukatu egin izan dugu horrelako kontzertu batzutara joaten. Jotzera joan behar da, baina zertarako, zisko egindako lokalak bultzatzeko? Gehiagoren bila joan behar da, ez hor gelditu".
Diskoan garbi ikusten da Danba-k influentzia ezberdinak jaso dituela; taldearen musika rock & rolla, ska eta reggae-an oinarritzen dela diote,
"eta beti izan dugu kanta melodikoak egiteko joera, sentimentalak, neguko kantak. Baina asko landu behar dira hemen ondo sartzeko".
Hamaika kantaz osatutako "Plataforman" Tsunamiko estudioetan grabatu dute, eta ezin hobeki konpondu direla diote, Danba-k autoproduzitu duen diskorako beraien zigilua ere utzi dietelarik.
XABIN MAKAZAGA
48