"Arau Foralek ez dute presio fiskalik sorteraziko"
2007ko otsailaren 21
Jesus Mari Akizuri elkarrizketa.
Akizu
"Arau Foralek ez dute presio fiskalik sorteraziko"
Jesus Mari Akizu Gipuzkoako Foru Aldundiko Udal harremanetarako diputatuak ez du uste topeen igoerak presio fiskal nabarmena eragingo duenik, berarentzat herriko alkate onena herria bera baita. Hala ere, bera, pertsonalki ez dago oso konforme igoera horrekin.
G.- Zer iritzi duzu igoera hauen inguruan?
E.- Lehenik esan, Estatuak Lege hau ez duela Euskadiri begira egin, hemengo udaletxeak beste komunitateekoak baino hiru bider hobeto bait daude, lege berri hau atera aurretik behinik behin. Dena den, bagenuen hor asignatura bat kolokan eta azterketa serio, orokor eta batu batekin konpondu behar duguna. Nik, propio, ez nituzke topeak hain goian ezarriko, baina EUDELek askatasun gehiago izateko jokatu dugu eta ez dut uste presio fiskalik gerta daitekeenik, baldin eta pertsona sensatorik badago jakina. Indizeak, dena den, beraiek jarri dituzte dauden tokian.
G.- Zei izan da jarraitutako prozesoa?
E.- Pentsa, B.O.E.n iazko abenduaren 30ean argitaratu zela. Hortik aurrera, pare bat hilabete behar dira kontzertu ekonomikoak eskatzen duen sinkronismoa lortzeko, hots, onartu, akordioa sinatu, plenora eraman eta argitaratu azken finean. Martxo-apirilean gaude jadanik. Gero, hiruzpalau hilabete arau foralak hasi, armonizatu, hiru erakundeak bildu, normak onartu, kontseilura pasatu eta plenora eramateko. Beraz, irailera heltzen gara egitaraua prestatzeko.
G.- Autonomia munizipala kolokan jarri da beriro?
E.- Lehenbizikoz, udalak Consejo Vasco de Finanzas delakoan sartzeko asmoak bultzatzen ari gara, diru banaketan beraiek ere present egon daitezkeen. Ados gaude autonomia munizipalaren alde jokatzerakoan, baina betiere diru publiloarekin jokatzen dela jakinik. Azken finean, dependentzia haundia dago, eta egon behar du. Gure gizartean, izan ere, premia gehiago dute arazo supramunizipalak lokalak baino eta horra hor, esate batera, TAV, errepideak, basoak, errekak... Lokalismoa baztertzeke, ekintza supramunizipala babestu behar dira, indar gehiago ari baitira hartzen egunetik egunera.
A. GOSTIN
22