Skalope: "Oso lojiloa deritzot, udan, lau talderen artean pastel osoa banatzeari"
1989ko urriaren 08a
Skalope musika taldeko Sabini elkarrizketa.
ORAIN BIGARREN DISKOA KALERATZEKO INTENTZIOTAN
Skalope: "Oso lojiloa deritzot, udan, lau talderen artean pastel osoa banatzeari"
"Mierda de ciudad" udako kanta zelarik sortu ziren, eta aurtengo "Vaya, vaya" ska oso antzekoa dela diote, kalkatua. Uda honetan "Derrigor" lp-a grabatu dutela eta solasaldia izan dugu Sabinekin, taldeko ahotsarekin.
Skalope zazpi erandiotarrek osatzen badute ere, hasieran hiru baino ez ziren.
"85ean sortu genuen, Kortatu ezagutzera eman zenean; umemoko ginela hasi ginen musika egiten".
Sortzaileetatik bi baino ez dira gelditzen, Juani baxua eta Sabin ahotsa; bateria, gitarrak, saxo altu eta tenorea eta teklatuekin osatzen da taldea. Ska-rocka egiten dute nagusiki, eta taldearen tamainuak musika gehiago lantzeko aukera ematen die. Sabinek dioen moduan,
"hasieran baino ska eboluzionatuagoa egiten dugu, bandakoa, Potato bezala; beste estilo bat da, arreglo gehiagorekin eta landuagoa. Gure taldea, nolabait esateko, orkestala da, edozer gauza jo dezakegu dauzkagun instrumentoekin. Gitarra, baxua eta bateria besterik ez baduzu, eta patxangeroa ez bazara, rock and rolla besterik ezin duzu egin. Guri gauza bariatuak egitea gustatzen zaigu, itxi gabe. Baditugu kanta rockeroagoak, banda alde batetara utzi eta oinarriko instrumentuekin soilik".
Lehenik maketa grabatu zuten, hamabost kantaz ordu erdi betez, eta mila kopiatik gora saldu ziren:
"egia esan oso ondo zegoen, baina marka hori egiteko ipurdia astindu beharra izan genuen".
Udaran berriz "Derrigor" kaleratu zuten, "Skalope-ren lehen Lp-a". Discos Suicidas-en eskutik. Aurretik taldean gitarra berria sartu zen eta denbora eman zuten aurreko kantak ikasten, gero berriak konposatzen eta ondoren matizatzen.
"Lauron artean egin genituen kantak eta beste instrumentoak txertatuz joan ginen".
Produkzio lanetarako Pasky-rekin jarri ziren harremanetan eta Tsunami-ren estudioetan grabatu zuten.
Koroak nabarmen
Kantak oso laburrak dira, bi minutu ingurukoak,
"hobe da jendeari laburra iruditzea, kanta amaitu zain egotea baino".
Aipagarria da egiten duten koroen erabilera naharoa:
"koroak oso garrantzitsuak dira, guretzat instrumento bat gehiago".
Bestalde, Aldatu, koño! kantan, 23-F hari dedikatua, txalaparta sartzen dute, Bilboko gaztetxeko jendeak kolaboratuz.
Taldean inork euskara menderatzen ez duen arren, kanta asko dituzte euskaraz, hitzak itzuliz.
"Garbi utzi nahi dugu euskara jakin nahi genukeela; ni naiz lehena talde bati euskaraz kantatzea eskertzen. Bestalde, askotan kanta egin eta ikusten da, honi euskarazko letra dogokio, eta honi gaztelerazkoa; kantak berak esaten dizu. Hala ere niri askoz gehiago gustatzen zait euskaraz kantatzea".
Datorren urteari so
Diskoa atera eta katxeta sinbolikoki igon zuten, baina uda honetan oso gutxi jo dute. Sabinek zera dio,
"nik oso normal eta lojiko deritzot udan lau talderen artean pastel guztia banatzeari, bakoitzak hogeitaka aldiz joz, eta geuk berriz laupabostetan. Ea datorren urtean geuri tokatzen zaigun".
Honen aurrean konfiatuta agertu zaigu Sabin, izan ere,
"bigarren Lp-a grabatzeko gaude, kalitate hobekoa, eta hit-paradera ailegatzerik espero ez badugu ere, ezta hemendik bizitzerik ere, geure tartetxoa egin eta egiten duguna errekonozitzea espero dugu, geure meritoa eta sartu ditugon orduak".
Disko berrian aldaketak izango dira, ze "Derrigor" lauren artean konposatu bazuten, hau zazpiron artean egingo dute hasieratik, eta
"banda tipokoa izango da, rock and rolla baztertu gabe, sonido inglesagoaren bila, benetazkoagoa".
XABIN MAKAZAGA
49