Joseba Azkarraga:
"Erreinsertzioa agortua dago, negoziaketara goaz"
Joseba Azkarraga datorren hauteskundetan kongresurako Bizkaiko lehen hautagaia da Eusko Alkartasunaren zerrendetan. EAJren kide zenean, Joseba Azkarraga izan zen alderdi honen bozeramaile Estatuko kongresuan eta era berean alderdi jeltzailearen erreinsertzio bidea bultza zuena. Orain, erreinsertzioa bide agortua dela adierazten du Azkarragak eta euskal presoen arazoa negoziatu behar den kontua omen da.
ARGIA.–Katalunyan honez gero estatua dute espetxeei buruzko transferentzia, zure eritziz berdin gertatu behar al da Komunitate Autonomoan?
Joseba Azkarraga.–Autonomi Estatutoan bide hori irekia geratzen da, posible da, baina beste gauza bat da egun Gasteizen agintzen dutenei ez zaiela interesatzen transferentzi hoiek eskatzea. Nire ustez presa handiko transterentzia da, kontutan edukiz espetxeei buruzko legeak garbi azaltzen duela preso guztiak beraien etxetik ahalik eta hurbilen egon behar direla batik bat. Hori euskal agintarien esijentzi bat izan beharko litzateke, bai preso sozial eta politikoak, biak euskal gobernuaren zuzendaritzapean. Guk dagoenekoz eskaera hori luzatua dugu eta berriz ere eskatuko dugu.
A.–Zure eritziz zergaitik ematen da egungo sakabanaketa politika hau?
J.A.–Imajinatzen dut Gobernu Espainolaren buruan presoei kastigatzeko asmo bat dagoela, honela erreinsertzioa forzatzeko asmotan. Presoari Sevilla edo Cadizen egotea berdin zaio, baina bestalde badago beste motatako zigor bat, senideei ezartzen zaiena. Nire ustez, gartzelan dauden ama eta aitak ezin dira ehundaka eta ehundaka kilometro egitera zigortuak izan. Gobernuak daraman politika horren izenean presoak sakabanatuak izan behar dira, baina komunitateko espetxeetan berdin-berdin izan daitezke sakabanatuak.
A.–Beraz zigor hau politikotzat jo daiteke?
J.A.–Beno, nik ez nuke hala esango, Gobernuak daraman estrateji politiko bat dela esango nuke. Baina orain arte ez du emaitza bat bera eman eta agian estratejia beste bat izan behar dela pentsatzeko ordua iritsi da. Erreinsertzioa pertsonal mailako formula bezala agortua dago. Bere unean eduki zuen bere garrantzia, baina orain gauzak aldatu dira.
Lehenik ETAk Yoyes akabatu zuen eta bestalde Gobernuak berak ez du zabalki jokatu askapenak eta kaleratzeak ematean, eta konfiantza eza sortarazi du. Beraz irtenbide bakarra ETA eta Gobernuak irtenbide orokor bat aurkitzea da.
A.–Eta zein izanen litzateke konponbide orokor hau?
J.A.–ETAk bortxakeriaren amaieraren truke, bere presoen irteera negozia dezake. Bestalde, beste negozikaeta politiko bat eman beharko litzateke, euskal partidu demokratikoen artean ere egin behar dena eta zeinatan noski Herri Batasuna egongo litzatekeen.
B. ARTOLA
13