Mikel Olazabal kazetariri elkarrizketa
Mikel Olazabal. ETB-2ren ondoren, epe berri bat hasi da euskal telebistan.
Mikel Olazabal kazetari munduan Eginen hasi zen, denboralditxo batean erredakzio lanetan arituz, baina 1983an, ETBn sustituzio lan batzuren bidez, oposizio batzuk atera eta kirol saileko kazetari postua eskuratu zuen.
ARGIA.-Zein balio dauka egun ETBk?
Mikel Olazabal.-Bere eragina dexentea da, euskararentzat onuragarria da, baina badaude hobetu beharreko gauzak. Hizkuntzaren aldeko tresna bat da, eta ETB-2 baztertu behar dela pentsatu gabe, telebista barnean epe berri bat hasi dela uste dut. Ia euskalduna den kate bat dugu eta gero kate erdalduna. Jakina da ETB-2k ETB-li konpetentzia egiten diola baina azken finean sustrai bereko bi fruitu dira, helburu berekin.
A.-ETB.2 erdal merkatuko gaia izanik, nola planteatzen dute pribatuekin izanen duen konpetentzia?
M.O. -Argi dago azterketa sakon bat egin behar dela. Ongi finkatu behar da zer lortu nahi den bigarren katearekin eta egundoko konpetentzia horri aurre egin. Une txarrak izango direla pentsatzen badat ere, ez dut uste inoiz ETB-2 desagertuko denik. Zorionez edo zoritxarrez bigarren katea nahiko hedatua dago, baina zerbait galduko du.
A.-Kirol saila produkzio propio mailan aurrenetarikoa izateak zer suposatzen du zuretzat?
M.O.-Niretzat barne produkzioa ahal dela, zabaldu egin behar da baina kontutan hartuz hau telebista txiki bat dela eta batipat koprodukzioaren bidetik jo behar du ETBk. Lehengo urtetan eginikoa hobetu dezakela uste dut eta kulebroiak adibidez, nire gustokoak ez izan arren, beharrezkoak dira. Telebista ikusleentzat egiten da eta gure helburua audientzia lortzea da. Agian filosofia bezala ez da oso ona izango horrelakorik ematea baina praktikan jende askok ikusten ditu gero. Agian izan daiteke, zergaitik ez diogun ematen gauza hobeago bat, baina hauek behintzat erantzun on bat jasotzen dute eta ni ez nago ez aurka edo alde.
.-Ez al da kontraesan bat, kirol saila eta informati. boen zuzendaria pertsona bera izatea?
M.O.-Ez dut uste. Informatiboetan 'kolorea' ikus daiteke eta kirolak aldiz 'kolore' gutxien antzematen zaien saila da. Egitura aldetik, ni bat nator zuzendaritzarekin, bestela ez nuke inolako ardurarik jasoko. Ez dut egitura eztabaidatzen. Gauzak garbi eduki behar dira, ongi neurtuz. Lanak lasai egin behar ditugu, gure emaitzak 10 urte barru neurtuko dira hizkuntza mailan. Balantze historiko bat eginaz ikusiko dugu hori, baina sakoneko arazoa euskal telebista bat egin behar dugula da. Hau da, euskalduna baina telebista bat, hau ez da ikastola bat, helburua ez da hizkuntza irakastea, medio honek ez du euskara salbatuko. Euskara salbatuko da, Euskal herriko biztanleek nahi badute. Orain euskara ikasteko askoz ere erreztasun handiagoak daude, uniberstitatean ere ikasi daiteke euskaraz eta apostua pertsonala da. Gizarte euskaldun bat normalizatzeko euskarazko egunkariak edo astekariak direnak eta beste medio denak laguntza bat dira.
B. ARTOLA
61
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Ekitaldiak\Kilometroak
Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Ekitaldiak\Kilometroak
Pertsonaiaz\IDOIAGA1
Pertsonaiaz\ZENDOIA2
Egileez\ISASTI1\Hizkuntza
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Gaiez\Komunikabid\Kazetariak
Pertsonaiaz\OLAZABAL3
Egileez\ARTOLA3\Komunikabid