argia.eus
INPRIMATU
J.L.Zabala «Perisonaia bakarreko idazlea izan nauk orain arte» Lau liburu plazaratu ditu Zabalak bost urteren buruan, denak narratibari lotu
1989ko urriaren 01
J.L. Zabala idazleari elkarrizketa

«KAKA ESPLIKATZEN» NOBELA ARGITARATU DU EGUNOTAN, KONTU AUTOBIOGRAFIKOAK FIKZIOAREKIN JOKOAN
J.L.Zabala «Perisonaia bakarreko idazlea izan nauk orain arte» Lau liburu plazaratu ditu Zabalak bost urteren buruan, denak narratibari lotuak betiere, «Kaka esplikatzen» berri hau bere bigarren nobela izaki. Xabier Nolotolon pertsonaiaren bitartez, idazle baten barne bakar hizketa irakurriko duzu gutun luze tankeran.
"Liburu oso pertsonala dak, baina hor esaten dena nere bizian oinarrituta badago ere, fikzioaren zerbitzuan jarri diat"
Alemaniako hiri batetatik bere jaioterrira itzuli den pertsonaiak, Virginia izeneko neska lagun bati izkiriatzen dion eguneroko modako gutun batez abiatzen da Juan Luis Zabalaren kontakizuna, nolabait nobelaren hariaren aitzaki eta egitura bilakatuko dena, gure iduriko berezko muina orrialdeetan barrena tartekatuko dituen artikuluak eta block-eko gogoeta oharretan bait datza.
«Oharrak orain hiru edo lau urte izkiriatu nizkian eta artikuluak azken bi-hiru urteotan 'Hemen' argitaratuak dituk. Materiale horrekin nobela proiektu batetan sartzeko ideia bururatu zitzaidaan, eta beka baten dirulaguntza baliatu dut horretara jartzeko. 88ko urrian hasi nian berez nobelaren tajukera eta abendurako bazegoen lehen idazketa, 89ko martxorako amaitzeko berridazketa eta zuzenketak".
ARGIA.–Autobiografikoa duk nobela neurri handi batean.
J.L. ZABALA.–Bai, liburu hau oso pertsonala duk, baina noski, hor esaten dena nere bizian oinarrituta balbin badago ere, fikzioaren zerbitzuan jarri dizkiat gertaera gehientsuenak.
Xabier Nolotolon pertsonaia aspaldidanik asmatutakoa du Juan Luisek, nahiz eta bere bixki siamesa bailuen agertzen digun pasartez pasarte, eta bere burua aldiz Eric Vington lagunarengan kokatu duen, nobelako bigarren mailako pertsonaia antzo.
J.L.Z.–Pertsonaia bakarreko nobela duk, bai, eta hori duk hain zuzen orain arte izan dudan prolema, pertsonala bakarreko idazlea naizela. Liburu honek daukan koxka, zebait irakurlerentzat akatsa izango dena eta beste batzurentzat agian aberasgarritasuna, zera duk, oso barrura begira egindakoa dela.
A.–Barne gogoeta duk nobela osoa. Esistentziala, eta batzutan pertsonaiaren terapia moduko beharra...
J.L.Z.–Istorioak bere barrua argitzeko eta espresatzeko baliatzen dizkik. Pertsonaiak berak aitortzen ziguk ez duela kaka esplikatu besterik egiten, eta azken finean bere penak kontatzen ari dela. Baina ni saiatu nauk kaka esplikatze hori literatura aldetik unibersalizatzen edo.
A.–Norbanakoaren etsipena konstante bat duk, ezta? Bizitza alternatibo baten sinesten duen pertsonaia duk (irati libreak, squatterrak...), baina porrotera datorkio gero guzti hori.
J.L.Z.–Hirira heltzerakoan gauza berriak ezagutzeko irrika dik, guzti hori ezagutu ahala nolabaiteko deslilura sortu eta burges ttiki bat bihutu arren, eta hala ere azkenean horri ere uko egiten ziok eta zer egin ez dakiela geratzen duk. Garbi agertzen duk, hori bai, bizitza alternatiboaren deslilura, eta batez ere gaztetasuna galdu duela konturatzen dela nobelaren hasieratik amaiera bitartean.
Printzipioen deilarapen ugari topatuko dugu lan honetan, gizarte eta politikari buruzkoez gainera, literaturari dagozkionak nagusi; esate baterako: «Zenbait lagunek hizketan baino hobeto idatziz adierazten ditudala kontuak esaten didate. Eta ez diet ezetz esaten. (...) Arriskutsuegia da hitz egitea. (...) Astiro idatziz gero, erraza da gezur zintzoak esaten asmatzea, gure egia adieraziko duten gezurrak. (...) Ez dizuet inoiz ere egia osoa esango, egia guztia, zeren hala egingo banu defentsarik gabeko ume negargarri, erridikulu eta egoista ikusiko zenuketen.
Idaztetik biziz
Bost urtetan lau liburu idatzi du Juan Luis Zabalak, eta Bideo Eskolan irakasle izanez aparte, idaztetik bizi delarik gaur egun.
J.L.Z.–Tira, bai, idaztetik bizi naizela esan zitekek, baina ikusten diat horrela ez dagoela segitzerik. Urte baten beka bat jaso dezakek, sari bat hurrengoan, eta liburua argitaratutakoan ere zertxobait iristen duk, gutxi bada ere. Baina nere ekonomia mugatuta zegok zeharo. Ez zekiat nola bizi naizen ere oraindik. Gainera, segurtasun falta izugarria etortzen zaik, ez bait dakik idazteko ideiak izango dituan ere. Ez zekiat noiz arte iraungo dudan honetan...
Azkoitiar honek aitortu digu bere istorio gaztiak bere oso baitatik ateratzen dituela. Ostera, norbaitek esan zuen behinola, idazle gehienen bizitzak arrunt samar izan ohi direla eta, beraz, nork bakoitzaren kontu eszepzional propioak kontatzekorik edukitzen ez dela normalean. Eta bere buruari egiten dion galera bera luzatu diogu geuk ere:
A.–Noiz arte pertsonaia bakarreko kontakizunekin?, hire barne obsesioekin?
J.L.Z.–Bizitzako gauza arruntetan aurkitzen dituk kontatzea merezi dutenak. Dena dela, aldatzen ari naizela ohartu nauk, orain arteko narratiba poetiko samarrak, barrura begira eginikoak beste bide bat hartu dezakeela.
GORKA ARRESE
50, 51


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakABALA5
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazABALA5
EgileezARRESE1Kultura