argia.eus
INPRIMATU
"Nire anaia bisitatzeko eskubidea ukatzen didate"
1989ko irailaren 24a
Presoen sakabanaketa dela eta, Iñake Kortadiri elkarrizketa.

Iñake Kortadi:
"Nire anaia bisitatzeko eskubidea ukatzen didate"
Joxan Kortadi, sakabanatu berri izan da Iñaki Rikerekin batera Palma de Mallorcako espetxera. Antiguoko 33 urtetako gazte hau, 1982ko Otsailak 20an atxilotua izan zenetik, Estatu espainoleko hamaika gartzelatan izan da.
ARGIA.–Zein gartzela ezagutu ditu anaiak?
Iñake Kortadi: Carabanchel, Soria, Alcala, Herrera, Badajoz, Valencia eta azkenik Palman egon da. Herreran 10 hilabeteko borrokan egon zen inolako bisitarik gabe. Badajozen berriz gose greban egon zen eta oso gaizki pasa zuen. 50 egun egon zen jan gabe eta guk ezin genuen ezer egin. Amak, Joxan egunetik egunera hilzoriagoan zegoela ikusten zuen eta ezin zuen ezer egin. Azkenean, ibili eta hitzegin ezin zuenean, gurpilezko aulki batean hospitalera eraman zuten eta han oheari esposatu eta beti bi Guardia Zibilekin egon behar zuen. Amak bisita bat egiten uztea lortu zuen eta erdaraz hitzegitera behartu zuten. Baina amak ez zekien Joxanekin erdaraz hitzegiten eta orduan bisita guztian ezer esan gabe egon zen, berari begira.
A.–Nolakoak izaten dira bisitak?
I.K.–Izugarri laburrak. Kristoren kilometro piloa egiten dugu eta gero orduerdi edota hamar minutu egoten gara. Gainera ez digute abisatzen trasladatzen badute eta gertatu izan zait, ni Carabancheleraino joan eta espetxera iristeko unean, furgoi bat ikusi eta anaia ikustera natorrela esanik barnera sartu eta furgoian daramatena, nire anaia dela esatea. Haraino joan eta nire begi aurrean zeramaten Joxan. Mallorca-ko bisita, oso berezia da. Burdin sare bat eta beira zabal bat dugu bion tartean eta hiru botoi ditugu hitzegin ahal izateko. Grabagailu batek elkarrizketa guztia grabatzen du.
Zer suposatzen du zuentzat sakabanaketaren ondorioz, bidai hauek egin behar izateak?
I.K.–Izugarrizko inpotentzia sentitzen dugu. Joxan ikusteko oztopo piloa jartzen dizkigute eta Espainia guztitik gora eta behera ibiltzera bortxatzen gaituzte, trena eta hegazkina eta kotxean denbora guztian, bi egun galdu araziz eta azkenean 20 minutu soileko bisita bat egiteko.
B. ARTOLA
12


GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakSakabanaket
PertsonaiazKORTADI2