argia.eus
INPRIMATU
Tx. Aranaz: "Segi erazi diguna irakurlegoaren onarpena izan da"
Lorea Agirre 2007ko otsailaren 21a
"Pamiela" aldizkariko Txema Aranaz zuzendariari elkarrizketa.

13. ZENBAKIAZ "PAMIELA" ALDIZKARIAK JARRAIA IZANGO
Tx. Aranaz: "Segi erazi diguna irakurlegoaren onarpena izan da"
Bi urte baino gehiago mutu egon da "Pamiela" aldizkaria. Tarte horretan saiorik egin arren, orain arte ezin lortu aldizkariari dagokion 13. zenbakia kaleratzea. Arazo ekonomikoak eta taldearen nekatzeak eragindako etenaldia gainduturik, indar berriz datorkigu.
Pamiela aldizkariari berrekiteko arrazoietariko bat jendeak, irakurlegoak adierazi duen interesean omen datza.
"Egiten dugunon satisfazio hutsa ez da nahiko arrazoi argitara emateko. Azken zenbabia nahiko ongi saldu zen eta dei dexente izan ditugu Pamielarekin zer gertatzen den galdetuz",
Aldizkaria berplanteiatzeko, berkaleratzeko saioak izan dira kolaborazioak eta lanak iristen ziren heinean, baina bi urte baino gehiago behar izan dute saio hauek fruiturik emateko.
"Arazo ekonomikoak, eta honekin loturik izan ditugun distribuzio arazoak, izan dira etenaren oinarri. Pamielako taldearengan ere nekea nabaria zen, aipaturiko arezoengandik ziurrenik".
Euskara minimoetatik gora
"Korrok" literatur aldizkaria orain hilabete batzu desagertu izanak, agian hango kideak ale berri honetara hurbildu daitezkeela pentsa arazi digu, era honetan aldizkarian euskararen presentzia areagotuz.
"Korrokeko jendea beti izan da gurekin kontaktuan beste argitalpen moduen bitartez", aipatu digu Aranazek. "Baina aldizkarirako ez gara bereziki bilduko; orain arte ez gara inoiz bildu talde bezala integratzeko".
Euskarari dagokionean, noski ez dauka inongo toperik aldizkarian,
"kolaboratzaileen esku dago; gero eta lan gehiago bidali euskaraz, orduan eta presentzia gehiago. Nahiz ez dugan ezer finkaturik, saiatuko gara euskararen presentziak minimoetatik gora jo dezan".
Maiztasun bat mantentzen saiatzeak ertsiki zerikusia du salmentekin.
"Subentzioei begira egoteak edo euskarritzat jotzeak ez garamatza inora. Zabalkunde eta salmeta onak izanik errazago izango zaigu hurrengo aleak plazaratzea".
Gai monografikoak mami nagusi
Hemendik aurrera gai monografikoren bat sartzen saiatuko dira, datorren alerako kartzelaren inguruko monografiko bat osatu nahi delarik. Ale honek, aurrekoak bezalatsu bi seperata daramatza; bata inoiz erderatu gabeko literatur lan bat: "El Pierrot Bromista", Jules Laforge-rena (berriro ere beste ale batzuetan bezala surrealismorako joera ageri zaigu pamielatarren artean). Bigarren separata, "Un Futuro Para Nuestro Pasado", Txepetx-en azken liburuaren inguruan izango da. Monografikoak berriz Wim Wenders, zinegile alemandarra izango du gaitzat, non zineaz gain musikaz ere hitzegiten den.
Beste aldaketarik aipatzekotan esan behar eritzizko zutabeak sartu nahi direla, bai literario nahiz politiko.
"Halere sailak ez dira beti beteko, horrek jendea sail desberdinetaz arduratzea eskatzen duelako".
Aipagarri da ere, ale honek Joseba Sarrionandiaren argitara eman gabeko hiru poema dakarzkigula, Sarrionandia berak erderatutako itzulpenekin.
Taldea orokorrean mantentzen omen da: Javier Eder, Peio Lizarralde, Tono Muro, Felix de Azua, Luigi Anselmi... Lehengo asko berriro ere lanean, berriro ere taldea indarberri saioan.
LOREA AGIRRE
Wim Wenders zinegile alemaniarraz monagrafikoa dakar 13. zenbakiak, Laforge surrealistaren aldamenean.
68


Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Aldizkariak\Pamiela
Egileez\AGIRRE9\Komunikabid