Koxtapeko Mikel Ugartemendia arraunlariari elkarrizketa.
MIKEL UGARTEMENDIA:
"Sanpedrotarrak ateratzen dira faborito bezala"
Txirrindularitza profesionaletik Koxtapera ailatutako 25 urtetako gaztea dugu Mikel Ugartemendia, bost urtetan dagoeneko garaipen bikainak lortu dituelarik, bai arraunketa olinpikoan eta bai traineruaren esparruan. Aurtengo honetan bi alditan izan da espainiako txapeldun, bere hurrengo ametsa Kontxa irabaztea delarik.
ARGIA.–Nola esplikatuko zenuke txinirrindularitzatik arraunerako aldaketa?
MIKEL UGARTEMENDIA.–Gaur egun traineruan patroi bezala aritzen den Juan Mariren eskutik sartu nintzen ni arraun munduan. Ziklismoan ez nituen behar bezalako emaitzak lortzen, eta kirolik egin gabe egotea ezinezkoa suertatzen zaidanez hemen aurkitzen naiz.
A.–Bost urte hauetan lortutako emaitzak oso bikainak izan dira, nola ikusten duzu zuk hau?
M.U..–Aurtengoan bai laukoan eta bai zortzikoan Espaniako txapeldun suertatu gara, horiek talde osoaren garaipenak direlarik. Orain nere amets nagusietako bat rnundial batetan edo olinpiada batetan aritzea litzateke, baina nahiko zaila ikusten dut, honek lana uztea eskatzen baut du, eta hori ezinezkoa da.
A.–Lehengo urteko kuadrila mantentzen duzue?
M.U.–Bat ez ezik gainontzekoak berdinak gara. Horregatik aipatu dut lehen garaipenak talde osoaren garaipenak direla, eta ez nereak bakarrik; beste talde batetara joanez gero, behar bada ez nituzke lortuko.
A.–Aurtengo denboraldiari atxikituz, nola itusten duzu bi pasaitarren arteko lehia?
M.U.–Orain arte beraiek atera dira gehienetan garaile, bain nik Kontxako estropadarako ilusio handia daukat. Sanpedrotarrak ateratzen dira faborito bezala, hori oso positiboa izan daitekeelarik, horrek presio handiagoa suposatzen bait du; dena den lehen esan dizudan bezala guk esperantza handia daukagu estropada honetarako.
A.–Esan daiteke denboralidi osoa Kontxari begira prestatu duzuela?
M.U.–Arraunketa olinpikoko denboraldia bukatu ostean, guk deskantsu pixkat hartu beharra daukagu, gero gutxinaka gutxinaka goruntz joateko; gailurra Kontxan kokatzen dugularik.
A.–Zer nolako giroa somatzen da herrian?
M.U.–Egia esan behar baldin badizut nik, beste batzuk bezala. herriaz "paso" egiten dugu, egia ez diren zenbait gauzekin giro eskasa sortu bait zen denboraldi hasieran, festa batzuk tartean zirelarik. Zaletasuna ez da pentsatzen den bezain ona, jende asko ez bait da konturatzen gu afizioz egiten dugula arraunean; askotan ahal duguna baino gehiago ematen dugularik. Dena den emaitzak bestelakoak balira, ez litzateke arazorik egongo.
I. GOIKOETXEA
28