argia.eus
INPRIMATU
"Kontxa beste mundial bat bezala da"
1989ko irailaren 03a
San Pedroko arraunlaria den Eulogio Genobari elkarrizketa.

EULOGIO GENOBA:
"Kontxa beste mundial bat bezala da"
Bizitza erdia baino gehiago arraunaren munduan murgildurik diharduen donostiarra dugu Eulogio Genoba, 1982. urtean Alemanian jokatutako munduko txapelketan txapelduna suertatu zelarik taldekidea den Benito Elizalderekin. Aurtengo Kontxa irabazi ostean, 28 urtez, arrauna uzteko asmoa azaldu digu donostiarrak, nekatu xamarra bait dago.
ARGIA.–Donostiarra izaki nolatan ailatu zinen San Pedrora?
EULOGIO GENOBA.- 1986. urtean Donostiako Arraun Lagunak taldean egonik banku mugikorreko arraunketa uztea erabaki genuenean, talde txikia izanik, sanpedrotarrekin elkartzea komenigarri ikusi genuen, guztien artean talde bikaina osatzen bait genuen. Hortik aurrera, Kontxa irabazi nahiak elkartu gaitu.
A.–Aurtengo denboraldiari dagokionez, faboritoak zaretela esan daiteke?
E.G.–Esan beharra dago denboraldia hasi aurretik komunikabide mailan San Juaneko Erreka trainerua zela faborito nagusia; lehengo urteko denboraldia kontutan hartuz, guretzako ere beraiek zirelarik faborito nagusiak. Baina gero uretan ez da pronostikoa bete, gehienetan gu suertatu bait gara garaile.
A.–Ez al da hau lehengo urteko egoera bera?
E.G.–Nahiz eta faborito gisara atera, garbi daukagu garrantzitsuena Kontxa irabaztea dela, eta ez soilik faboritoa izatea. Honezaz gain esan beharra dago, behar bada hobe dela faborito bezala atera beharrean bigarren maila batetan ateratzea.
A.–Beraz faborito bezala ateratzeak nolabaiteko bildurra ematen dizue?
E.G.–Bai, bildur hori ere hortxe dago, badakigu orain arte San Juan bigarren ibili dela, baina oraindik ere errespeto handia diegu.
A.–Aurtengoa izan daiteke zuentzako azken aukera?
E.G.–Lehengo urtean Kontxa irabazi eta arrauna uzteko asmoa genuen gehienok, hori horrela gertatu ez zenez, aurtengorako ekipo berdina mantendu dugularik. Aurten berriz, neri dagokidanez behintzat, beste "mundial" bat irabazi eta arrauna uzteko asmoa daukat, urteko asko bait dira honetan.
A.–Donostiarra izaki, ilusio berezia daukazu Kontxa irabazteko?
E.G.–Egia esan behar badizut, hori berdin zait; garbi dagoena Kontxakoa estropadarik onena dela, arraunketa mailan gauzarik garranizitsuena bilakatu delarik, baina ez Donostian jokatzen delako.
A.–Ez al dago herria bandera San Pedrora joango denaren oso ziur?
E.G.–Herria euforiko xamar dagoela soma daiteke, baina sanjuandarrak ere ikurrina berea izango delakoan daude; beraz estropada jokatzea besterik ez da geratzen, eta nik ezin dizut esan nor izango den garaile.
I. GOIKOETXEA
29


GaiezKirolaArraunaArraunlaria
PertsonaiazGENOBA1
EgileezGOIKOETXEA5Kirola