argia.eus
INPRIMATU
"Espainiak komeni ez zaizkion helburu ekonomikoak hartu beharko ditu"
1989ko uztailaren 23a
Mikel Navarro ekonomilariari elkarrizketa.

MiKel Navarro, ekonomilaria:
"Espainiak komeni ez zaizkion helburu ekonomikoak hartu beharko ditu"
Argia.–Zergatik sartu da espainiar gobernua EMSan, politika ekonomikoan autonomiaren galtze handia ez al du suposatzen?
Mikel Navarro.–Ekonomia zuzpertzen hasi denean alde guztietatik etorri zaizkio eskakizunak gobernuari: langileak, funtzionariak, medikuak... Eskaera horiek ez dira bat etortzen, gobernuaren eritzira, ekonomiaren ajusteen beharrak eskatzen duen politika disziplinatuarekin. Politika disziplinatu hori, presioegatik, aplikatzea oso gogorra da, baina EMSen sartuez gero, politika hori aplikatzea derrigorrezkoa da. 'Ez da nire errua', esan dezake. EEEak hori exigitzen du. Eta hori birmoldaketan ere oso ondo etorri zaie. Gobernua borroka hori galtzeko arriskuan zegoen eta legitimazioa behar zuen politika estu hori aurrera eramateko. Berez, autonomia galdu du baina disziplina irabazi.
A.–Britania Handia zergatik ez da sartzen EMSn?
M.N.–Ez dago garbi. Han ekonomilariak eta entrepesariak sartzearen alde daude, baina Thatcherrek ez du nahi. Libra esterlinak pisu handia izan zuen finantz munduan. Ecu-aren barruan sartuez gero inportatzia galduko luke. Bestalde, inflakzioa nahiko handia da Britainia Handian, eta hor sartuez gero politika deflakzionista eraman beharko luke, eta horrek langabezia handitzea ekarriko luke, jendearen deskontentua...
A.–EMS barnean dauden estatuen ekonomien artean desberdintasun handiak izango dira bada?
M.N.–Alemaniak du inflakzio maila txikiena. Inflakzio helburuari lehentasuna eman diote, nahiago izan dute inflakzoari eustea eta gutxiago haztea. Baina Alemaniak hori egitean zeharka beste herrialdeak inflakzio helburua berea egitera bultzatzen ditu. Inflakzioa oso handia zen garaietan oso ondo ikusi zen hori, baina orain, inflakzioa hain handia ez dela eta langabezia arazo larri bilakatu delarik, EEEren helburuak denen artean erabakitzea nahi izan dute, baina Alemaniak ez du amore eman. EMSen desoreka bat dago, beraz, herrialdeen artean: Alemaniak, indartsuenak, helburu ekonomikoak finkatzen ditu, eta Espainiak komeini ez zaizkion helburuak hartu beharko ditu. Inflakzioa zero edukitzea baino nahiago du langabezia jeistea eta ekonomian gehiago haztea, baina orain ezin du. Kontraesan batzuk badaude beraz, herrialdeen artean.
A.–Indartsuak indartsuago eta ahulak ahulago beraz?
M.N.–Bai bai, baina beraiek buelta ematen diote horri. Epe laburrera frenatu beharko dugula, baina epe luzera hobe dela ekonomia osasundua izatea argudiatzen dute.
36


GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazNAVARRO2