Orlando Elorrieta UEUko irakasleak:
"Egungo kasuak sekretupean daude"
Birus informatikoaren gaia landu dute Orlando Elorrieta eta Eneko Agirre informatika ikasleek Udako Euskal Unibertsitatean aurkezteko. Iruñera abiatu aurretik aritu ginen Orlando Elorrietarekin, bien artean buruturiko lanaren berri berak eman zigularik.
Argia.– Estatu Batuetan eta abarretan jasan izan dituzten birusen berri izan dugu, baina gure inguruan ere ezagutu al da horrelakorik?
Orlando Elorrieta.– Hemen ere badaude birusak. Peritos-en, esate batera, bat edo gehiago sartu omen da, eta kristorenak egin ditu.
A.– Gaitz oso garrantzitsuan bilakatuko dela diote batzuk, XXI. mendeko gaisotasuna izango omen da... hainbesterainokoa al da birus informatikoaren kontu hau?
O.E.–Aditu batzuen ustetan gaur egun merkatuan ikusten dena txorakeria besterik ez da etorriko denaren aldean. Kontua da entrepesek, banketxeek eta abar, nahiz eta birusa eduki bere sistemetan, ez dutela ezagutzera eman nahi. Imagina kutxazain batek birusa duela: kristoren desprestigioa izango litzateke banketxearentzat.
A.–Jazo al da benetan horrelakorik?
O.E.–Gertatu dira, baina ezagutzera ez dira eman, ezkutuan mantentzen dira. Orain bost urte gertatutakoa agian komentatzen da, baina gaur egungoak sekretupean mantentzen dira.
A.–Zein eragin du merkatuan birusaren hedatze honek?
O.E.–Software entrepesa batek programa berri bat merkaturatzen duenean, kopiak babestuta egonda ere, kopia piraten bidez esku askotara hel daiteke, entrepesak bakarra edo oso gutxi-saltzen dituelarik. Ez du etekinik lortzen beraz. Orduan birusa sartzea izan daiteke soluzioa, eta bigarren edo hirugarren kopiatik aurrera, haiek nahi duten kopiatik aurrera, birusa agertzen da. Horrela, birusarekin kopia piratak ekidin nahi dituzte. Eta aldi berean, software entrepesa hauek, programak birusaz kutsaturik ateratzen badituzte, gero birus horixe ekiditzeko bakuna saldu dezakete. Horrela, bi salmenta egiten ditu, bat programa kutsatua eta gero bakuna.
A.–Arrazoi komertzialak badira beraz.
O.E.–Bai, eta horrez gain, konpetentzia moduan ere erabili daiteke. Konpetentziako entrepesa batetan birusa sartzen badugu kristoren problemak sortarazi ditzakegu, merkealdi kanpaina batean adibidez.
A.–Baina benetan ematen al dira entrepesa arteko kasu hauek?
O.E.–Zaila da jakitea, entrepesa barruko jendea ezagutu behar da. Igual kaleratuko dira baina urte batzuk pasa eta gero.
I. MURUA
25