argia.eus
INPRIMATU
Ramuntxo Kanblong: "Nahiago dut berdeekin eskuak zikindu, etxean geratu baino"
2021eko uztailaren 23a
Ramuntxo Kanblong-i elkarrizketa

Ramuntxo Kanblong: "Nahiago dut berdeekin eskuak zikindu, etxean geratu baino"
ARGIA.–Zer eskeini diote berdeek Iparraldeari?
Ramuntxo Kanblong.–Berdeek duten 81 hautagaietako zerrendan lau toki populu minorizatuetako ordezkariei ematea deliberatu dute. Korsikarrendako hirugarren tokia, Simeoni-rentzat, okzitanoendako toki bat, Saboiarendako bestea eta Euskal Herriarendako, Iparraldearendako bestea. Hau beraien erabakia izan da, eta beraiek galde diete populu horiei ordezkari bat izenda dezaten. Hemen, Iparraldean, saltsa askoren ondoren nire izena aurreratu da eta Iparraldearen izenean zerrenda horretan agertzea onartu dut.
A.– Berdeen programan, zeharka bada ere, Iparraldeko errealitatea ukitzen da, preso politikoen aipamena, mugaz gaindiko harremanak... baina, hala ere, bertako egoera zapaldua salatze.ko salorik egin ez dutela eta errealitatetik urrun dabitzala kritikatu ohi zaie.
R.K.–Egia da. Baina berde denak dira jarrera horrekin ados. Hala ere, Frantzia mailan ez dute Euskal "erriaren egoera ezagutzen, ni orain bi hilabete Parisera joan nintzen beren Idazkaritzarekin hitzegitera eta lehen gauza ingurugiroaren defentsa dutela eta Euskal Herriaz ezer gutxi dakitela ohartu nintzen. Informazio lan bat egin beharra dago.
A.– Ramuntxo Kanblong- EAren babesa eta berdeen zerrendan 43 postua duen hautagaia dugu. Nork egiten dio mesede nori, Ramuntxo Kanblongek berdeei ala berdeek Ramuntxori?
R.K.–Hemen denek esaten dute ez genuela berdeekin joan beharrik, orduan etxean geratu eta ez genuke bozkatu behar? Nahiago dut berdeekin eskuak zikindu, zerbait egin, eta ez denak txarrak direla esan eta etxean geratu. Badakit euskaldun batentzat leku txarra dela esan didatela, eta baliteke; baina hartu ala utzi izan da.
A.–Beraz, aurkezteak sinbolikotasun apur bat badauka.
R.K.–Bai, sinbolikotasun handia dauka. Baina gerora begira interesantea da korronte politiko horrekin hartuemanak izatea.
A.– Iparraldean Ramuntxo Kanblong Carlos Garaikoetxeak edota EAko aparatoak izendatu duela eta ez militantziak aipatzen da. Egia al da hori?
R.K.–Egia esanen dizut. Xarritonek nik ezer jakin gabe urtarrilean edo otsailean nire izena aurreratu zuen prentsaurreko batean, gero izena alderdira joan da eta Simeoni korsikarrak hartu du, berak egin ditu negoziaketak ALEren bitartez eta egia da nire izendapenak izugarrizko saltsa sortu duela azkenean.
A.–Bai, hautsa harrotu da.
R.K.–Bai, baina mementuan bai ala ez erran behar zen.
A.–Zuen erabaki honek ez al dezake hiru alderdi abertzaleen arteko batasun hori mikaztu?
R.K.– Zoritxarrez bai. Badakit bai, zein zaila da den batasun hori gordetzea, baina era berean, pozgarria da azkenean EMAk ere, berdeendako boza eskatzea, alderdi abertzale guztiok bat etorri bait gara boza eskatzerakoan.
N. ARRASTOA
14


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakBerdeak
PertsonaiazKANBLONG1
EgileezARRASTOA1Politika