argia.eus
INPRIMATU
Joe Comerford, zinegile Irlandan
2021eko uztailaren 23a
Joe Comerford irlandar zinegileari elkarrizketa.

Joe Comerford, zinegile Irlandan
Hego Irlandako zinegilea dugu Joe Comerford, "Reefer eta modeloa " filmarekin arrakasta erreusitu duen zinegilea. Bost urte eman ditu ordea bere lehen luzemetraia aurrera ateratzen. "Gure kultura literarioa da bereziki"...
–Telebistan lan egindakoa zara?
–Ikasteko. Nire kasa aritzen ez naizenean operadore moduan egiten dut besteentzat. Laburmetraiak bereziki. Beste modurik ez dago errealizadore bat alferrik ez galtzeko, bereziki Irlandak urteko luzemetraia bat baino ez duela ekoizten ohartuz gero. Sei bat labur egin ditut Reefer aurretik. Fikzioa eta dokumentala nahasten ahalegintzen naiz nere film guzitan.
–Nondik atera duzu Reefer?
–Neroni ere itsasontzi batean lan egindakoa naiz. Ifarraldetik Hegoaldera jende askok pasa ohi du muga nahiko baldintza ilunetan. Nire pertsonaiek jendea IRArengana biltzen dituen motibazio osoa dute. Baina ez nuen epai moralik egin nahi. Oso zaila da, gai honetan, propaganda egingo ez duen ikuspegi bat ezartzea.
–Zer esan nahi duzu?
–Jakina da nagusi den propagandaren ardatzak dioenez IRAkoak psikopata deshumanizatu batzu baino ez dira. Soilik. Prozesu baten bukaeran irits daitekeena. Besterik ez. Ondorio bat da, ez esplikazioa. Jendea beste arrazoi batzuk direla medio iristen da borrokara. Ideologia bera ere bigarren mailan geratzen da. Ondoren dator. Gartzelan askotan.
–Arazoak izan dituzu filma finanziatzeko?
–65 produtora, irlandar, ingeles, australiar... atzera bota dira. Channel Four-en laguntzaz egin ahal izan dugu, presupostu 'normala'ren erdia erabiliz. Irlandar Zinemaren Bulegoaren laguntza ere jaso du. Azkena Bulegoa itxi aurretik. Gure artean zinea ez da arte kontua. Apenas ikusten da hemen Europako zinerik. Hurbilago gaude EEBBetatik. Hollywood-ek Irlanda erabiltzen zuen kanpo-irudien errodaietarako.
–Zabalduko al da Britania Handian?
–Seguruen hor izango da azken estreinaldia. Zine banatzaileentzat bloke bakar bat baino ez dira Irlanda eta Britainia Handia. Arazoa da. Geronek banatu behar izan ohi dugu Irlandan. Egun ordea badirudi bera bakarrik dabilela. Zerbaitetarako balio izan du Bartzelonan irabazitako sariak.
J.M. HERITZ
Reefer eta bere lagunak.
55


GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakCOMERFORD1
PertsonaiazCOMERFORD1
EgileezHERITZ1Kultura