argia.eus
INPRIMATU
Beltzak: "Aniztasunaren beharra inposatzen ari da"
2021eko uztailaren 23a
Beltzari (E.Lopez Adan) elkarrizketa

Beltzak: "Aniztasunaren beharra inposatzen ari da"
ARGIA: Txinako gertaeren ondoren komunismoa bukatzear dagoela esan daitekeela iruditzen al zaizu?
E. LOPEZ ADAN: Esan daiteke sozialismo errealaren denborak bihurgune bat hartu behar duela. Zentzu honetan esan daiteke sozialismo erreala denbora batez mito handi bat izan dela, Errusia demagun, gero Txina (maoismoaren denboretan), eta hirugarren munduan sozialismo erreal pilo bat izan da, eta orain dator krisia, eta krisia nabaria leku guztietan, sistema totalitarioak–ez dut esan nahi faxista–berak sortu dituelako.
Bestalde esan behar da Txinan edo Errusian problema ekonomiko oso handiak dituztela, perestroika hein batez hortik sortu da, eta Txinan hain zuzen, 1978an hasi zen modernizazioaren politika ekonomiaren aldetik; hirugarren munduan gauregun zoritxarrez, eskualde pobreenak marxista-leninistak dira... Honen aurrean badirudi ekonomia aldetik nolabait planifikazioa baztertu nahi dela, eta politika aldetik aniztasunaren beharra inponsatzen ari dela.
A.: Guzti honek mendebaldeko komunista eta sozialisten eskemak konfirmatzen al ditu?
E.L.A.: Ez da hori. Txinan dauden arazo ekonomikoak handiak dira, eta hau honela egin dituzte erreforma ekonomiko batzuk jabego pribatuak, interesak, mozkinak kontutan harturik, eta honelako gauzak kapitalismoaren gauzak direla esan daiteke, beraz zerbitzu txarra egingo genioke Txinari desiratuko bagenio komunismotik ateratzea hein batean krisiaren eragingarri den sistema batean sartzeko.
A.: Ikasleen mugimenduari etorkizunik ikusten al diezu?
E.L.A.: Begira, han martxan jarri den modernizazioaren lau zutabeak nekazaritza, industria, defentsa eta zientziak dira. Mendebaldeko teknikak eta produzio moldeak onarturik dira baina politikan erreformarik egin gabe. Eta hori kontradizio oso handia da. Estudianteek galdetzen dute bostgarren modernizazioa, hau da, politikan egin behar dena, eta hor oso gauza bitxiak gertatzen dira: berdin aipatzen dituzte Ameriketako sistema eta Frantziako iraultza, iraultza kulturalaren balore antiautoritarioak...
A.: Eta irtenbidea nondik antzematen duzu? Demokrazia gehiago...
E.L.A.: Ikusirik zer gertatu den azkeneko hamar urteetan badirudi partiduaren monopolioa dudatan jartzeko borondaterik ez dela. Hungria, Polonian... ematen du nolabait gizarteari partaidetza handiago bat emateko ez direla identifikatu nahi partidu politikoetan baizik eta gizarte talde dinamiko edo nortasuna dutenengan, eta hori egiten bada beharbada beste demokrazia berri bat ikusiko da.

"Beharbada demokrazia berri bat ikusiko da"
20


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaTXINA
GaiezGizarteaIdeologiakKomunismoa
PertsonaiazLOPEZ2