argia.eus
INPRIMATU
Xabier Sarasua, Ana Vallejo eta Juan Carlos Samaniego ikasleekin aritugara IVEFeko eguneroko gorabeherez solasean.
1989ko maiatzaren 14a
IVEFeko (Euskal Kirol Institutoa) ikasleei elkarrizketa.

Ikasleek diotenez: "Barruan ez da aparteko maila fisikoa behar"
Xabier Sarasua, Ana Vallejo eta Juan Carlos Samaniego ikasleekin aritu gara IVEFeko eguneroko gorabeherez solasean.
Argia.–Orohar nola ikusten duzue zuen karrera?
Ikasleak.–Edozein karrera egiteko gustatu egin behar zaizu, baina gustagarri izateaz gain karrera berez polita dela uste dugu, eta gustora etortzen gara. Gustora ibiltzeak, bestaldetik, eragin handia dauka gure arteko erlazioak pizteko orduan; oso lagun onak egiten dituzu hemen.
A.–Klase praktiko asko izateak izango du eraginik horretan...
I.–Bai, horrela da. Adibidez, judo klasean batekin zein bestearekin burrukan ibiltzeak edota jokuan egiten ibiltzeak lagunartekotasun giro berezia sortzen du.
A.–Astean zehar 'forman' egon beharrak bizimodu berezia eramatea suposatzen al dizue?
I.–Gauza bat da sartzeko eskatzen diguten maila fisikoa, eta bestea barnean zaudela behar duzuna. Hemen ez dizute itzelezko markak lortzerik eskatzen baizik eta klase praktikoetan gauzak normal egitea, ez zara denetan zoragarri izan behar aprobatu ahal izateko. Gasteizko osteguneko gaujaietan partehartzen dugu noski, aukera badaukagu. Dagoeneko zenbait dantzalekutan ongi ezagutzen gaituzte.
A.–Badirudi karrera amaitu ondoren zuen lanbidea heziketa fisikoaren irakasle edo atleta izatea dela...
I.–Izugarrizko topikoa dago zentzu horretan. Hemendik lizentziatu ateratzen den jende guztia ez da instituto bateko heziketa fisikoaren irakasle izan behar, beste aukera batzuk badaudelako. Irtenbide desberdinak ditugu: gestioa, astia eta atsedenaldia, errendimendu altua... Gai hau azpimarratzekoa da, IVEF egiten ari den jende askok karrerak dituen irtenbideak zeintzu diren ez bait daki.
J. MARKOS I. MURUA
23


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakInstitutoak
PertsonaiazSARASUA4
PertsonaiazVALLEJO1
PertsonaiazSAMANIEGO1
EgileezMARKOS1Gizartea
EgileezMURUA2Gizartea