argia.eus
INPRIMATU
Tonino Guerra, zinema italiarraren gidoilaria
1989ko apirilaren 30
Tonino Guerra gidoilariari elkarrizketa.

Tonino Guerra, zinema italiarraren gidoilaria
Romañako Santarcangelon jaio zen 1920.ean Antonioni, Fellini, Rosi, Taviani anaien, Tarkovskiren... eta beste askoren gidoilari izana dugun Tonino Guerra. 37 urte zituela hasi zen gidoigintzan, bitartean poeta, pintore, irakasle... izan ondoren.
–Nolatan hasi zinen gidoiak egiten?
–Irakasle nintzen gerra hasitakoan. Preso eraman ninduten errejimen faszistaren aurkako nintzela eta. Poemak idazten hasi nintzen barruan. Askatasunarekin irakaskintzan jarraitu nuen. 1953. urtean Erromara joan eta Elio Petri-k Giuseppe De Santis aurkeztu zidan. Handik lau urtetara honen Gizonak eta Otsoak filmaren gidoia prestatu nuen. 1960. urtean hasi nintzen Antonionirekin. Berarekin jarri nuen martxan inkomunikazioaren gaia.
–'Blow Up' (1967) filmarekin alde batera utzi zenuen inkomunikazioaren gaia...
–Blow Up-en erahilketa dago eta ezin da frogatu izan denik. Ulert al daiteke egia? galdera egiten du filmak. Gure ohizko gaiaren, Ulert al daitezke besteak?, aldagai bat baino ez da.
–Beste alor batzuk jorratu ohi dituzu Fellinirekin.
–Fellinirekin ez da lan egiten ideia baten inguruan, sentimendu, fantasma eta oroimen mosaiko baten inguruan baizik. Adin berekoak gara eta lurralde berekoak. Egun batez deitu ninduen eta zera esan zidan: Tonino, film bat egin behar diagu gure haurtzaroaz. Amarcord izan zen. Estudioetan egina izan arren 30. urteetako Rimini ondoen jaso zuena da.
Taviani anaiekin kautsitu nuen berriro ere gizartearen eta poesiaren arteko nahasketa berezi hori, San Lorenzo gauean (1982). Egiakoia naiz beti. Ezinezkoa egiten zait ez dagokidan gai batetan engaiatzea. Adibide bat. Felliniren Casanovan parte hartzeko kontratua sinatu nuen. Produziotzarra zen... baina ez neukan hor sartzeko ezer pertsonalik. Kontratua hautsi nuen beraz.
–Tarkovskirekin, sobietar batekin, aldatu egin al da zure lan egiteko modua?
–Sobiet Batasunean ezagutu nuen Tarkovski, lehendik bere filmak atsegin banituen ere. 1983. urtean etorri zen Italiara Nostalghia-errodatzera. Zinegile italiarrek ez bezala Tarkovskik ez zeukan denbora askorik. Herri honen mentalitatea ezagutu behar zuen aurrenik eta lagundu egin nuen. Angelopoulos-ek eta Tarkovskik asko miresten zuten Antonioni. Nik uste hori dela eta etorri zirela nirekin lan egitera.
Egun, Italian, herriska hustuak bilatzen ematen dut astia. Etxe hutsean sartu eta gogoetan hasten naiz. Ez nago bakarrik, irudimenezko ehundaka paisaiez inguratzen nau.
J.M. HERITZ
Tonino Guerra, Antonioni-ren gidoilaria.
54


GaiezKulturainemaGidoigileak
PertsonaiazGuerra1
EgileezHERITZ1Kultura