argia.eus
INPRIMATU
Emile Larre: "‘Herriz~Herri’ eta guk, biek, Euskal Herria behar dugu kontzientziatu"
1989ko apirilaren 23a
Emile Larre idazleari elkarrizketa

ASTE HONETAN 2.000. ZENBAKIA KALERATZEN DU, MEMENTOKO AITZINA DOALA IDURI DUEN «HERRIA»K
Emile Larre: "'Herriz~Herri' eta guk, biek, Euskal Herria behar dugu kontzientziatu"
"Herriz-Herri" asterokoaren sorrerak debate zahar berritu zuen Ipar Euskal Herrian. Urte batzuren baruan gai berrai heldu nahi diogu ARGIAn "Herria"ren ustezko 2.000. zenbakia dela eta. Emile Larre zuzendariarekin solastatu gara ageriariaren berri jasotzeko.
Emile Larre "Herria" asterokoaren zuzendari lana betetzen ari da azken urteetan; aldizkariaren egoera eta berezitasunen berri biltzeko jo genuen Irisarrira.
ARGIA.–Iduri luke eta «Herria» hobeki doala poxi bat.
E.LARRE.–Pixka bat goititzen ere ari gara orain, egin dugu berritze bat kolore aldetik eta, giro berri bat sartu dugu irakurleak gehitzeko. Berriketari aldetik ere bildu ditugu batzuk, eta orain pixka bat igaten ari gara, baina hori pentsatzen dut eta okasionala dela, mementokoa.
Geroa, horrek nau kezkatzen, ez bakarrik gure kazetarena, baizik nondik sortzen ahal dugun giro berri bat, bertsularitza eta pilotan berdin erranen nuke ere. Horiek denak badoaz behiti. Kirolak, kultura eta denak ber gisan doaz, ez dira berezten ahal.
A.–Berriketariz eta irakurlez non dabil indarrean «Herria»?
E.L.–Bazter guztietan baditugu, ez nahi hainbat, baina baditugu.- Badugu berriketari asko eta beharbada irakurlegoa ere Urruñatik Urepelera: muga horri buruz, Urruña, Azkaine, Itsasu, Baigorri, Banka, Aldude, Urepele.
Horietan ongi, Garazin ere baina gatixeago, Lapurdin Hazparne, Bardoze, Ustaritze, horietan ere. Zuberoan gutiago, han euskara galzorian duzu, eta pixka bat euskalkiagatik ere, nik erraten dut, baina ez, hori bezainbat Zuberoan inoiz ez delakoan euskaraz irakurri, tradizione faltagatik. Beraz Zuberoan berriketari gutiago dugu. Amikuzen badauzkagu, herri guztietan ez, baina baditugu.
A.–Zein arrazoi ikusten duzu gazte batzu «Herria»tik "Herriz Herri"ra lerratzeko?
E.L.–Hori berei behar zaie galdetu zertarako egin duten. Baina pentsatzen dut, eta hori galtzen ari da orain, beharrik, zeren eta gu ez bait gara holakoak izan, bagenuen guk eta itxura bat haien gogoetan: denak apezak eta denak kontserbadoreak ginela, eta hori ez da egia, ez da egia. Gure berriketariak eta, hamarretarik zortziak herrietan diren nornahi dira, herriko etxeko idazkaria, saltegiko norbait. Gero ideia aldetik guk gehien gehienik ez dugu nahi izan kontserbadoreak ez eta eliza baten agerkaria. Badira elizaren agerkeriak, beraz guk nahi dugu izan batetik eta bestetik libre, elizaren aldetik libre eta kontserbadoretasun aldetik ere bai.
A.–Eta hizkuntzaren afera?
E.L.–Berez hori du «Herriz Herri»k, frantsesa anitz duela, beraz nik diot, "Herriz Herri" eta guk konplementario garela, "Herriz Herri"k egin dezala gehiago frantses euskara egin ez dezaketenekin, baina gu gauden euskararen lekukoa behar beharrezkoa, iparralde honetan bat bertzerik ez bait da.
A.–Baduzue «Herria»k irakurlego bat adinez aitzinatua, bere gazte denboran abertzale ideiak hainbeste ezagutu ez dituena. Horrek beharbada mugatzen du kazeta, gazteak abertzale heldu bait dira neurri batean: gazte horiek bildu nahiak beraz ezartzen dizue muga bat abertzaletasunari buruz, politikari buruz?
E.L.–Galde ona da hori eta egia handia da hori. Guk «Herria» egiten dugu dugun publikoarekin, egiten ahal den hainbat lan, egiten ahal den lan uztia, gu orain gara gure irakurlearendako abertzaleegi, guk pasatzen ditugu "Korrika" eta AEK, eta horiek ez dira gure irakurle askoren gustoko, eta erraten ere digute.
Guk Euskal Herriaren geroa nahi dugu ikusi, bertzerik ez, baina ez ditugu egin nahi xorakeriak, eta ez nuke erranbehar eta pixka bat inprudentziak egin dituzte "Herriz Herri"k eta. Lehen urtean hartu zituzten irakurle batzu galdu zituzten bigarrenean eta hirugarrenean.
Guk, «Herriz Herri»k eta guk, biek behar dugu kontzientziatu gure irakurlegoa, Euskal Herria behar dugu kontzientziatu, gure lana da hori, haiena eta gurea, baina egiteko manran da, urratsean da diferentzia. Guk nai dugu errespetatu urratsa, ni ezin joan lasterregi ez banaute segitzen, zer balio du? Gure asmoa, gutizia, eta kezka guzi guzia da gazteena, eta gazteak ez baldin badu irakurtzen, eta ideiengatik ez gaituzte orain baztertzen ahal ez dugu diozesaren mutil egon nahi, baina inspirazioa dugu kristaua.
Nahi baldin baduzu kristau demokrazia girokoa, nahiz eta kristau demokrazia izan den lekuka kontserbadore. Hori da gurea, baina nehori inposatu gabe, hori baino lehen kasik guk dugu denominadorea, bat behar eta, euskara eta Euskal Herria. Euskararen geroa eta Euskal Herriaren geroa, eta abertzaletasuna, eta euskara batua eta hori guztia.
A.–Laborrai mundubatean berri lokalek izugarrizko garrantzia dute «Herria» bezalako kazeta tradiziozko batean, ezin dute altzina pausoak egin eta kazetaritzaren aldetik zerbait dinamikoagoa egin.
E.L.–Hori anitz entzuten dut Hegoaldekoen ahoan, 'bai, zuek herriarekin zaudete', eta horrek badu garrantzia kazeta batentzat, orain gaztea ideologoa da, nik ere baditut gazteak holako berriak igortzen dizkidatenak, baina jendea ez da horretaz bakarrik bizi, ogiz bizi da, norbait hiltzen edo sortzen da, enpresekin berdin, horietako berriak ditu maite jendeak, herriko berriak. Hori pixka bat telebista da agian, baina tradizioz holakoa izan da, gainera herri batean ematen ditugularik herriko berriak gehiago saltzen da aste horretan. Ez dugu guk eta aurretikako arrazoi hau edo hura, herriak gidatzen gaitu. Tradizioa ere hor da, nahi dugu izan etxeko mahaian dagoen kazeta, beharbada artikulo sakonetarik ez dugu nahikoa, ene gustuko ez dugu nahikoa, baina hor bien arteko hautsi-mautsi bat da.
INAKI CAMINO

Badu beti kezka bat Emile Larrek: 63 urte izaki, ez du zuzendaritzarako ondokorik ikusten gazteagokoen artean.
48-49


GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakHerria
PertsonaiazLARRE1
EgileezCAMINO1Komunikabid