argia.eus
INPRIMATU
Najma Akhlar kantaria, indi-islamiar-britaniarra
1989ko apirilaren 16a
Najama Akhtar kantariari elkarrizketa

Najma Akhlar kantaria, indi-islamiar-britaniarra
Ingalaterran jaioa, Cholmsford-en, kimikan injinari da 24 urtetako indi islamiar hau. 24 urte baino ez ditu, eta kantari hasi denetik, bere sendi islamiarra aztoratu samarra dabil.
Familia eta islamiarrak konbentzitu bebar izan ditu Najma Akhtar-ek kantatzen jarraitu ahal izateko. Europako prentsan emakumezko Rushdie bat bezala aurkeztu nahi izan dute 24 urtetan hainbat titulu, eta "heterodoxia" bildu dituen emakume ingeles hau.
Birmingham-eko asiar kantaren txapelketa irabazterakoan hasi zen kantari 1985. urtean emakume kimiko hau. Bitxia bada ere Vll. mendeko berset erromantikoak kantatzen ditu tartean jazz saxofoia, eta santoor indiarrak nahasiz. Exotikoa.
–Funtsezkoa al da Coran-a emakumearen zokoratzean?
–Jendea, kultura... izan dira erabaki dutenak emakumea gizonaren petik dagoela, ez Coran-a. Coran-ak ez dio horrelakorik. Erlijiozalea nahiz baina puntu batetaraino: errezatu eta barau egiten dut. Ez nago itsu-itsu. Ez dut erabat estaltzen burua eta gonak eramaten ditut. Musulman sendian emakumeak baztertu egiten dira, hau da analfabetoak dira. Gurasoek ikas nezan nahi zuten. Kantatzearena urtebete serio hasi naizela.
–Gizon askorekin ibiltzen zara... Zer diete zure gurasoek?
–Unibertsitatean nenbilenetik ohituta dauzkat, uzten didate jendearekin ateratzen.
–Badakazu bakarrik ateratzerik?
–Nora noan esaten badiet eta gauerdirako itzuliz gero, bai. Ez naiz kexu, garai batean ez neukan ilea mozterik ez eta makilatzerik. Gaur, minigona jazten dudanean begira geratzen zait ama, baina ez dit ezertxo ere esaten.
–Eta aitak?
–Zorrotzagoa da bera. Berak ez dit ezer esango, baina amari bai, eta honek niri.
Bitxia da benetan kazetari honek kantari bati zer nolabo elkarrizketa egin dion. Ondorengo pasarteetan ezkontzari buruz dihardu. Ea mendebaldeko norbaitekin ezkonduko litzatekeen... Aurreraxeago Indian daukan familiak ea nola dakusan bera kantatzen ihardutea...
Adi ordea izen honekin. Harmoni indiarrak egin nahi dituen honek bozarekin urran begiratzen du.
J.M. HERITZ

Najma Akhtar, urte bete omen serio kantatzen hasi dena.
53


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakAKHTAR1
PertsonaiazAKHTAR1
EgileezHERITZ1Kultura