Abel Castillo, Iruñerriko arduradunari elkarrizketa
Abel Castillo, Iruñerriko arduradunarekin
Nafarroako AEK subentziorik gabe
ARGIA.– Nola dago subentzioen arazoa?
ABEL CASTILLO.–Subentzioak banatzeko, lehen trimestrean eskatu ziguten zentru bakoitzak aurkez zitzan bere estatutuak eta bere CIF edo Codigo de Identificacion Fiscal. Guk esan genien zentruak AEKkoak zirenez, AEKko estatutuek nahiz ClFak balio zuela, ez zegoela berria egin beharrik. Trimetre hartan subentzioa eman zuten baina hurrengo subentzioa jasotzeko baldintza hori jarri zuten, CIF eta estatutuak aurkeztea. Bigarren trimestrean beraz subentziorik ez digute eman AEKko zentrooi:
A.–Horrek zer suponitzen dio Nafarroako AEKri?
A.B.–Horrek dakar aurten 16 edo 17 milioi gutiago jasoko ditugula, eta ondorioa begien bistakoa da, hemendik aurrera Nafarroan euskarazko eskolak ematea kobratu gabe, AEKn aritzen den mundu guztia kobratu gabe.
A.– Kondiziorik badago eskolak kobratu gabe emateko, bada aski kontzientzia?
A.B.–Ostiralean dugu batzarrea, baina esango nuke kondizio onik ez dagoela.
Kobratu ahal izateko baldintza horiei amen egiteak esan nahi du AEKren zentru guztiak azalduko direla administrazioaren aurrean independiente gisa, AEK desagertzen da legalki eta administrazioaren aurrean paperetan desagertzen da eta bigarren ondorioa litzateke administrazioak izango lukeela aukera edozein mementutan zentru batzu primatzeko, beste batzuei subentzioak murrizteko eta abar, eta zentruekiko harremanak banan banan eginez ezinezko egin AEKk daraman dinamika globala eta eman dezakeen erantzun globala.
Horrezaz gain ikusi behar da oraingoan CIF eta estatutuak eskatzen dizkigutela, baina hori beteko bagenu, heldu den urtean izango litzateke tituluen afera, eta orduan ere subentzioa jokoan baldintza horren arabera, beraz alera ez da orain eskatzen digutena, Nafarroako Gobernuak gurekiko duen helburua baizik: AEK akabatzea eta euskararen glotozidioa bultzatzea, soziala handiagoa zen orduan. Ikusten den joera beraz beherakoa da.
A.–Zer esplikazio ematen zaio horri?
A.B.–Nik uste euskararen egoera bera dela. Ikusiz euskarari administraziotik zer tratamendu ematen zaion eta bizitza errealean duen indarra, horrek islada zuzena du, desmobilizazioa jasan du euskarak, eta administrazioak saltzen duen mezu positiboa kaltegarri gertatu da, jende askok pentsatu baitu: euskararen burruka irabazi dela, eta ez da egia.
A.–Nafarroatik ikusita nola baloratzen duzue EA, PNV, EE eta horien erantzuna Korrika dela ta?
A.B.–Jarrera hori Euskal Herriaren kontestuan latza eta grabea baldin bada, are grabeagoa Nafarroako kontestuan, kontutan hartzen bada helduen irakaskuntza Nafarroan soil soilik AEKk egiten duela. AEKri laguntza ukatzeak dakar zuzenean euskararen irakaskuntza, bere zabaltzea eta berreskurapena ukatzea.
24