Koldo Pastor: "Herri musika berritu eta merkatua zabaldu behar dugu
1989ko apirilaren 16a
Koldo Pastor musika egileari elkarrizketa
Koldo Pastor: "Herri musika berritu eta merkatua zabaldu behar dugu
Koldo Pastor ezaguna da Nafarroan herri musikaz egiten duen lanettaik. Une honetan Zuberoako herri musikarekin ari omen da lanean. Epaimahaikide bezala aritu zen Nafarroako Kantu Txapelketan.
ARGIA.–Zer eritzi duzu aurtengoaz?
K. PASTOR.–Aurtengoaren inpresio pertsonala ona dut, eta badakit oso gauza erraza dela inpresio ona ematea, baina uste dut aurten maila jaso duela, beharbada kantu berriak azaldu direlakotz edo. Baina maila orokorra jaso du. Haurren artean ez bada ere, helduxeagoen artean bai bederen.
Epaimahaiarendako, kantua berria den ala ez garantzia handikoa da, zeren uste dut mementu honetan behar dugun gauza bat folklorearen erreziklatzea dela, folka bultzatzeko beharrezkoa musika berria egitea.
Aipagarria da aurten bost bat sei kantu berri azaldu dela, Leitzako Izarra bikotea oso ona, eta espero dugu jarraituko dutela. bai eta ère Tuteratik etorritako bi neskatoren kalitatea, hagitz ongi benetan. Taldeetan Kurkuxa eta Ikimiliklik. Aipatutako hauek, dudarik gabe, diskoan ateratzeko modukoak dira, eta une honetan inportantziazko gauza da folkarentzako disko berriak azaltzea, zeren merkatua mugatua bait da.
A.–Urtero egin behar ote da lehiaketa?
K.P.–Nire eritzia lehiaketa hau ez litzatekeela urtean behin egin behar. Komeni da jendeari epe luzeagoa ematea, bizpabiru urte beren lana fintzeko, kantu berrien kopurua zabaltzeko eta abar. Baina zer gertatzen da? Jendeari asko kostatzen zaiola musika berria prestatzea. Eta bestalde, ez dago hainbesteko jenderik musika egiten duenik, gero eta guttiago.
A.–Hala ere Nafarroan bada guttienezko infraestruktura bat, badira bandak herrietan, tradiziozko musikak eta dantzak indarra du, zergatik ez da aurrerapausorik ikusten, folk talde kalitatezko bat sortzen?
K.P.–Nere eritzia da jendeak ez duela denborarik herri musika ongi egiteko, jotekin gertatu bezala, kantuaren funtzio sozio-ekonomikoa, alorretik etxera bihurtzean kantatzea eta abar aldatu edo galdu.
Bertzalde, normalki apain eskuetan egon da musikaren mundua herrietan batez ere, orain apezek galdu dute inportantzia hori. Horregatik infraestruktura, ez gehiegi, baina zerbait badago, kontserbatorioak adibidez gero eta gehiago, baina han klasikoari emanago dira eta ez dute folklorikoa bultzatzen. Gainera Principe de Vianak ere, bere moduan bada ere, honelako iniziatibak bultzatzen ditu, herri musika barne, hori egia da, horregatik uste dut arazoa ez dela infraestruktura, jendearen posibilitate eta gogoa baizik.
47