argia.eus
INPRIMATU
"Irauteko bokazioz jaio da"
1989ko apirilaren 16a
Xabier Zabaleta, 'Gaur Express'eko egunkariaren zuzendariari elkarrizketa

Xabier Zabaleta, 'Gaur Express'eko zuzendaria:
"Irauteko bokazioz jaio da"
Argia: Zergatik eta zertarako egunkari berri hau?
Xabier Zabaleta: Merkatuan dauden aukera informatiboekin bat ez datorren pertsona talde bat zegoelako, eta hauek merkatuan beste egunkari batentzat lekurik bazegoela sinesten zutelako.
A.–Baina izango al du lekurik 'Gaur Express'ek?
.Z.–Bai, uste dugu 'El Correo' eta 'Diario Vasco'ko irakurle asko hor daudela gogoko duten beste eskaintzarik ez dutelako. Eta irakurle berririk sortzen ez denez, egunkaari horien irakurleengana jo behar dugu.
A. - 'Gaur Express'en irakurle potentzialak 'El Correo' eta 'Diario Vasco'n al daude orain?
X.Z.– Zalantzarik gabe. Irakurleak dituenari kendu behar zaizkio.
A.–Non espero duzue irakurle gehien lortzea?
X.Z.– Biztanlegoari begiratuez gero, Bizkaia esan beharko genuke, jendearen perfila kontuan hartuez gero, Gipuzkoa, eta beharraren arabera, Araba, bertako egunkaririk ez bait du.
A. - Gipuzkoako perfilaz ari zarenean, bertan EAko jende gehiago dagoela esan nahi al duzu?
X.Z.– Ez, egunkariak izango duen jitea Gipuzkoako gizartearen perfilarekin bat etorriko dela pentsatzen dugula esan nahi dut. Eusko Alkartasuna egunkariaren atzean dago, baina ez alderdi bezala, ezta hariak mugitzen dituen organu bezala ere; egunkaria bultzatzen dutenen artean EAtik hurbil edota bertan afiliaturik dagoen iendea dago, baina ez dago inolako lotura organikorik.
A.–Eusko Alkartasunak hauteskundeetarako atera duen tresna bat dela esaten da...
X.Z.–Hauteskundeetarako jostailu oso garestia litzateke. Sinpleegia eta maltzurra iruditzen zait plateiamendu hori. Egunkaria irauteko bokazioz jaio da, bestela ez ginateke jaleo honetan sartuko. Ez genuke inbertitu dugun 100 milioirik inbertituko.
A.–Nondik atera dira 100 milioiak?
X.Z.–Hasierako promotoreen inbertsioak, profesionalei eskatu zaizkien laguntzak, entrepesariren bat eta harpidetza herrikoi mordo bat...

Xabier Zabaleta, 'Gaur Express'en zuzendari
21


GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakGaur Expres
PertsonaiazABALETA7
EgileezMURUA2Komunikabid