"Informazio falta egon da, ez kobraketa desegokia"
1989ko apirilaren 16a
Jesus María alkain, G.K.-ko zuzendari ordezkoari elkarrizketa
Jesus María Alkain, G.K:-ko zuzendari ordezko nagusia:
"Informazio falta egon da, ez kobraketa desegokia"
ARGIA: Badira bi urte interesen kobraketaren inguruan hainbat kezka azaleratu denetik. Interesen gehiegizko kobraketaz mintzo dira kontsumitzaile elkarteak, informazio faltaz... zer deritzozu?
JESUS MARIA ALKAIN: Kobraketa desegokia izango litzatekeela gaizki egindako kobraketa balitz, baina ez da horrela. Guk bi gauza ikusten ditugu guzti honen erdian: 87ko maiatzean, Banco de España-ren bidez, erabaki zen aurrezki kutxek nahiz bankuek garbi adierazi behar zutela kobratzen zituzten interesak (eta kostoak), eta argi uzten zen gainera, interesaren eta beste baldintzen arteko harremanak, maileguen kasuan bederen, askatasun baten barruan zeudela. Kutxa honek, ordudanik, informazio desberdina ematen du gure bezeroek jakin dezaten zer den urteko tasa nominala deiturikoa, eta gero, ordainduko dena edo efektiboa (TAE).
Honek ez du esan nahi 87ko maiatza bitartean interes desegokiak kobratzen zirenik. Baizik eta ez zitzaiola informazio garbirik ematen bezeroari maileguak zituen kostoei dagokionean (egiazko interesak).
A.: Interesen kobraketarako erabiltzen den formulazioa egokia da beraz?
J.M.A.: Guk uste dugu baietz. Hor dago bestela Banco de España-k emandako sententzia: "calcular los réditos de los préstamos mediante la división del interés anual pactado (tipo de interes pagadero fraccionadamente por periodos vencidos mas breves) entre el numero de pagas periódicos anuales pendientes cada año es una formula que corresponde a los buenos uso bancarios". Non dago beraz akatsa guzti honetan? Lehen esan dizudan bezala jendeari ez informatzea garbi egiazko kostoak zein izango ziren eta zer desberdintasun dagoen interes efekiboa nominalaren artean.
A.: Zenbait kasu epaitegian daude egun. Zer erabaki dezakete jujeek?
J.M.A.: Gure Kutxari bederatzi salaketa egin zaizkio orain bitartean, zeintzuek Banco de España-n eskutan dauden. Horietatik zazpi erantzun jaso ditugu esanez guztietan ondo jokatu dugula. Guk uste dugu nahasketa bat sortu dela bezeroen artean, gauza bat de la informazioaren eskubidea eta bestea gauzak gaizki kalkulatuta dauden.
Gu epaimahaiaren erabakiaren zain gaude. Oraindik ez dute erabakirik hartu, baina pentsatzen badute honelako kalkuluak gaizki eginak daudela dirua bueltatu beharko da, baina ez da izan hori Banco de Españ-ren erabakia.
A.: Badirudi, behintzat, salaketa honek auzitan jartzen duenez, banku nahiz aurrezki kutxek nahi dutena egiten dutela orain bitartean?
J.M.A.: Beno, jendeak hori pentsa dezake, baina beno, guri Banco de Españ-k agindu zigun informazioa eman behar zela eta ez dugu kontrakorik esan.
36