argia.eus
INPRIMATU
‘’Ez daiteke iruzurraz hitzegin abusua baizik‘’
1989ko apirilaren 16a
Juan Jose Martinez abokatuari elkarrizketa

Juan Jose Martinez, abokatua:
''Ez daiteke iruzurraz hitzegin abusua baizik''
ARGIA: Zertan antzematen duzu egoera orain?
JUAN JOSE MARTINEZ: Zuhurtasunez. Ez dakit nolatan jarraituko duten Kontsumitzaileen elkarteek, eta nolatan planteatuko duten borroka gaur eta orain. Espektatiba sorturik dago, baina dena pikutara joan daiteke; nere iritziz komenigarria litzateke parlamentura eramatea guzti hau, ze bestela ausartenen esku bakarrik uztea...
A.: Zure eritziz ze paper jokatu du guzti honetan Banco de España-k?
J.J.M.: Nere eritziz demanden martxa erabat moteldu du, indargetu du, hartu dituen erabakietan argi ulertzen denez. Guzti honen testigu izan dira atera dituen zirkularrak: banku eta aurrezki kutxen lanari erreparorik jarri ezean, erabat baztertu ditu kontsumitzaileak hartu dituen erabakietan, eta are gehiago, beste arbitraia posibleak zapuztu ditu, egun kreditu etxeek darabilten formula okerra ezertarako ukitu gabe. Zaila izango da guzti honen aldatzea. Datu bat: 87ko memorian esaten duenez, 663 kexa aurkeztu dira, horietarik 183 tramitean daudenak, 480 ar txiboratuak... beste 194 aurrezkien aldeko sententziak, 18 sub judice daudenak... ez dira kreditoenak denak, aldez aurretik konpondutakoak beste 4, eta bestetarik 19. Bezeroaren alde 5... honek ematen du neurria.
A.:Zein da zure eritziz orain kreditu etxeek duten kezka nagusia gai honekiko?
J.J.M.: Kexa asko dute, eta ondorioz kezkaturik dabiltza; pezta asko dago jokuan, eta nik jendea animatuko nuke demandatu dezan, ze iluntasunetik ere nolabait sortuko da argitasunik, eta prozesu honetan lortu daiteke formula berritu behar izatea, argiago izan dadin. Hala ere, ez daiteke iruzurraz hitzegin. Nik ez dut kontzeptu hori erabili, abusua baizik.
37


GaiezEkonomiaerbitzuakBanka
PertsonaiazMARTINEZ9