argia.eus
INPRIMATU
"Alderdiek PSOEri kontuak eskatu dizkiote"
1989ko apirilaren 16a
Iñaki Esnaoka, Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kideari elkarrizketa

Iñaki Esnaola, Herri Batasunako Mahai Nazionalekoa
"Alderdiek PSOEri kontuak eskatu dizkiote"
Tregua hautsirik dagoen une honetan, prozesoa luzeago dela jakin arren, azken hilabeteotan sortu diren hainbat galderari erantzuna bilatu nahian galdetu diogu Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide eta lanbidez abokatua den Iñaki Esnaolari. Bere ikuspegia eman badigu ere, berak dituen zenbait zalantza mahai gainean jarri ditu. Bestalde, ohar gisa, elkar hizketa amaitzerako ez zen ekintza armaturen berririk, beranduago suertatu dira hauek.
ARGIA.–Azken sasoi honetan bizi izan dugun prozeso hau nola aztertzen duzu?
Iñaki Esnaola.– Gertatutakoaren azterketa egiterakoan hiru bide posible jorratu ahal izan direla iruditzen zait. Lehengo planteamendua: Agian gobernu espainola 'a marear la perdiz' joan da, sei hilabeteotan Europako Elkartearen lehendakaritzaren buru bait da eta Europako ministrari frango etortzeko denez, oso komenigarri zaio ETA treguan egotea. Erakunde hau ekainera arte egoera horretan izatea izugarrizko arrakasta izan daiteke eta bitartean 'a marear la perdiz'.
Bigarren planteamendua: Elkar hizketa politikoak egotea, gero Herri Batasuna PSOErekin berba egiten hastea, prozeso horretan geroxeago beste alderdi politikoen esku hartzea... PSOE proiektu horrekin ados izan da eta iaz ere, Antton eta Elgorriagaren arteko elkar hizketetan hori mahai gainean jarri zen eta ados zegoen. Diferentzia da 88ko otsailean paktoa ahula zegoela, ahula PSOEk hori bultzatu nahi zuelako eta alderdick aurrera jotzeko asmorik ez zutelako. Zer gertatu da? Aurten alderdi horiek protagonismo handia hartu dutela, PSOEren alde joateko karta guztiak mahai gainean jarri dituztelako eta orain alderdiek beren pizu guztia jarri dute PSOEri noraino joan den kontuak eskatzeko, hori ez bait dago paktatuta. Guzti hau diot, PSOE borondate onez joan dela pentsatuz. Hipotesi honek indarra dauka zeren zortzi puntuak irten zirenean PNVren, Gobernu vascongadoaren eta paktuaren beste alderdien erreakzioak oso adierazgarriak izan ziren, 'ni ez noa Aljerrera', 'ni ez naute han ordezkatzen'... Eta astelehenean, Corcuerarekin egindako elkar hizketa txanda berriaren ondoren, arratsaldez, Gobernu espainolak, Barne Ministeritzaren bitartez, agiri iamatu hori atera zuen non esaten zen paktuak Estadu Eskubidearen mugak diren eta gobernuaren akordioak Ajuria-eneko paktoak zirela adierazten zen eta hortik krisia etorri da.
A.–Eta hirugarren planteamemdua?
I.E.–Prozeso hau, nahita edo nahi gabe, ezker abertzaleak kapitalizatzen du eta hauteskunde bezperetan gaudenez, beste alderdiek HBren igoera geldierazi nahian moztu egin dute.
A.– Gobernu espainolaren eta paktoak sinatu diztuzten alderdien jokaera errepasatu dituzu baina nola kokatzen duzu prozeso horretan ETA erakundea?
I.E.–Ikusi ahal izan dudanez, iazko ideiekin buruan zituela aritu da. Orain gutxi argitara eman dituen zortzi puntu horietan dexente argi azaltzen dira erakundearen planteamenduak; hala ere, oso orokorki azaldu behar da, ez bait daki inork juxtu juxtu nola joan daitekeen: hasiera batean elkar hizketak gobernuarekin, planing antzeko bat osatu eta guztia menderatzen duelarik, Aljerren edo beste edonon, alderdien arteko mahai bat ipintzea 'gobernu demokratiko'aren aurpegia salbatzeko. Herri Batasunaren bitartez negoziaketa sartzea, eurek zenbait gai tratatuz, barne eraketazkoak gehien bat, eta beste hirugarren fase batean, babarrunak egosiak daudenean, beste alderdi politikoek sartzea azken akordio orokorra denon artean hartzeko.
A.– Bai ETA erakundearen eta bai Barne ministeritza espainiarraren agirien arteko desberdintasun semantioek ez dute tregua moztu. Zein dira tregua haustearen arrazoiak?
I.E.–Argitaratu diren zortzi puntu horiek ez ditu gobernu espainolak gezurtatu, beraz hitzik ez badu esan benetan hitzarmendurik dauden zortzi puntuak direla pentsatu behar dugu. Hala ere, agiri horren hasptapenean prefazio antzeko bat dago–hitzarmendua eta sinatua–eta, edozein prefazio bezalatsu, ondoren datorrenaren filosofia erakusten du. Kasu honetan, gobernu agiriaren prelaziok dio mugak, alde batetik, egungo Estatu Eskubidean daudela, eta bestetik, alderdi politikoen akordioetan. Prefazio hau egia bada, nola arraio beteko dituzte ondorengo zortzi puntu horiek? Horregatik, pretazioa aldatzen denean, hau da, akordioen filosofia aldatzerakoan, hitzarmendutakoa aldatzen da. Orduan, prelazioa, akordioaren filosofia alegia, argitu arte ez dago ezer egitekorik, zeren hemendik 3-4 hilabetetara etor bait daitezke 'guk zera esan genuen', 'mugak zeintzu ziren adierazi genuen'eta horrelakoekin.
A.–Zure ustez, beraz, zer gertatu da: PSOE konponketarako borondaterik gabe joan da Aljerrera, sei hilabetez arazoa estaltzeko ala Estatu mailan nahiz Hego Euskal Herri mailan, paktoak sinatu dituzten alderdiek esku frenua bota diote?
I.E.–Ez dakit zein izan daitekeen erantzuna. Bi hipotesi horiek izan daitezke egia ala bietatik zertxobait egon daiteke. Iaz –nik belarria gertuago neukan– PSOE ados zegoen ETAren planteamenduarekin eta iaz alderdiek PSOErengan delegatu zutela ikusten zen. Aurten paktoa indartu egin da eta PSOErengan delegatu ala ez, PSOEri ondorioak esijitzen dizkiote. Bestalde, agian PSOEk beste alderdiak nola erreakzionatzen duten ikusi nahi izan du, eta gainera bere egungo egoera larria hobeagotu egin nahi izan du, berak ere prozesoa kapitalizatzen bait du. PSOEk HBrekin hitzegin nahi badu, gu ahultzeko, gure kontraesanak areagotzeko eta zatitzeko izango da, baina beste alderdi sinatzaileek ez dute inolaz ere ikusi nahi beste bi alderdion arteko inolako elkar hizketarik.
Beraz, txikiak izan arren, paktoaren alderdi hauen artean prozesoa aurrera eramateko kontraesanak agertzen hasi dira. PSOE ETAren ekintzak nolakoak, non, noiz izango diren beldur da eta beste alderdiek ea bihar jotzen duen espero dute. Zergatik? Zerbait gertatzen denean eritzi publikoa oso konmozionatzeko eta bide batez, atentatua egon denez, gobernuari Aljerrera negoziatzera joateko aitzakirik ez bait zaio geldituko.
PSOE ETAren ehintzak nolakoak, non, noiz izango diren beldur da eta beste alderdiek ea bihar jotzen duen espero dute"
A.– Kronista politiko gehienek ETAk gobernuari sokatik gehiegi tiratu diola aipatu dute, azkarregi joan nahi izan duela.
I.E.–Ez dut uste hori egia denik. Jende guztiak pentsatu beharra dauka bi parteak elkartu eta eztabaidatu ostean akordio batzuetara iristen badira, sinatutakoa jendeari erakutsi behar zaiola, edo bestela, bietako batek isilpean gorde behar dela negoziatu behar du. Baina sinatua badago eta Aljer notarioak ongo daki hori, abantailaz jokatzen ari gara. Gero gobernuaren solaskideek goregi jo dutela, sinatzeko baimenik baimenik ez zutela esaten ari dela? Ez dut uste hori horrela denik. Hortxe dago nire koxka gobernuaren jokaera ulertu nahi izaterakoan.
A.–Guzti honetan zein da Aljerren papera?
I.E.–Alde batetik, adibidez, PSOEren eta PNVren diskurtsoa desberdinak direla atzeman daiteke eta bestetik, Aljerrek gobernuari elkar hizketak jarraitzeko minimo batzu eskatzen dizkiola ere bai. PSOE bi pareta artean atrapaturik dago.
Aljeriak, ideologia kontuak alde batera utziaz, ETAko errefuxiatuak bertan egotea ona dela ikusi du, batez ere gobernu espainola ekonomikoki presionatzeko baliapide bat bihurtu delako eta gauzek daudenean jarraitzen badute, ez dut uste Aljeriak euskal militanteak kanporatuko dituenik.
Ondorio gisa ikus daiteke Aljeriak gobernu espainolak hitzarmendu eta bete ez dituen akordioak berari erakusteko gaitasuna duela, ez publikoki noski, baina elkar hizketek beste momentu baterako zergatik geldituko diren azal diezaioke.
A.– Zer egin dezake Aljeriak orain arte egin ez duenik?
I.E.–Hor Aljeriako gobernua baino, alderdia ari da lanean eta ETAk, erakunde bezala, bere praktikari helduko diola asumitua du, gainera egin duenarengatik eskerrak ematen dizkio Aljeriako gobernuari, beraz, nik ulertzen dudanez, etapa hau bukatutzat jotzen du erakundeak, Gobernu espainolak lehendik hitzarmendutakoa indarrean jartzen duen arte.
Orain, praktika armatua hasten denean, Gobernu espainiarra Aljeriakoa presionatzen hasiko da ETAkoak handik kanpora ditzan eta abar. Orduan Aljeriaren jokaera nolakoa izango den ez dakit.
"Gobernu espainolak prefazioa, akordioaren filosofia alegia, argitu arte ez dago ezer egitekorik".
A.– Badirudi, Estatu frantsesa isilik dagoela guzti honetan, baina zelatan egoten dakien Estatua dela sarritan erakutsi du.
I.E.– Gobernu espainolak nahiago du prozesoa Aljerian gertatzea Estatu frantsesean baino, Aljeria Frantzia baino errazago presiona bait dezake. Frantsesek beren momentuan sartzeko zerbait izan nahiko dute, horregatik uste dut ez direla guztia apurtzera joango. Gobernu frantsesak konponketarako laguntzen badu prestigio karta bat erakus dezake Europa mailan eta hori, gaur egun, interesatzen zaio; hortxe dauka Iparraldeko arazoa, eure buruaren kontrako boomerang bat bihurtu daitekeena, Europaren presioa... eta beste aldetik, Aljeriak ere bere 'santuarioa' mimatzen saiatuko da. Beraz, prozeso honen nondik norakoa aztertzeko puntu asko dago mahai gainean jarri beharra.
Hala ere, ez dut egoera ikuspegi ezkor batez ikusten tregua hautsi delako, lehendik ere Estatu frantsesean dauden errefuxiatuen egoera larria da, baina Estatu frantsesak politika egiten iaioa da eta atxiloketaren bat egin edo estradizioen bat onartu arren ez du errepresioa bapatean biziki areagotuko.
A.–Hala ere, egun aurkitzen garen puntutik ikusirik, nola dakusa. zu orain gutxira arte aipatzen zen 'heldutasun' hura. Nork erakutsi du, nork ez, zergatik?
I.E.– Nik hori ondorio bat bezala ikusten dut. Lehen, hasieran, hori aztertzen saiatu gara eta gobernuaren jokua nolakoa den ez dakidala aipatu dut. Agian aurrera jo nahi izan du baina ez borondate onik duelako baizik eta, nahiz aurrera jo, min handiagoa egin dezakeela uste duelako, etapa aurreratuago batean kontraesanak ageriago ipin ditzakeelako, hau da, zatiketak sortu ditzakeelako; hitz batean, aurrera jo min handiago egiteko.
Orduan, azken 2-3 hilabete hauetan, arrazoin desberdinegatik noski, bi parteen interesak elkartu egin dira eta saio antzeko bat egon da aurreratzeko; bitartean, barneko frontea konpontze lanetan jardun da, horregatik ezin da esan gobernuak etekin handiago atera duenik, bitarte honetan ETAk bere konponketak egin bait ditu. Ondorioak gero ikusiko ditugu: ETAren egoera, gobernua nola gelditu da, komunikabideen jokaera... prozesoak gora beherak izango ditu eta zein epera jakin ez arren elkar hizketek jarraituko dutela gauza ziurra da.
N. ARRASTOA

"Argitaratu diren zortzi puntu horiek ez ditu gobernu espainolak gezurtatu, beraz hitzik ez badu esan, benetan hitzarmendurik dauden zortzi puntuak direla pentsatu behar dugu».
"Ez dut uste Aljeriak eushal militanteak kanporatuko dituenik».
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazESNAOLA1
EgileezARRASTOA1Politika