argia.eus
INPRIMATU
Kristina Navajas
1965eko uztailaren 11
Kristina Navajas pianistari elkarrizketa
Kristina Navajas
Paristik beste sari bat dakarrela, Kristi Navajas pianista trebea, itzuli zaigu txokora. Garaipenak ez dute aldatu zorionez, aspaldida nik ezagutzen nuen neska alai ta atsegiña izaten jarraitzen du.
Txikitatik ekiten zion piano jotzeari...
–Zenbat urtekin ikasi zenue pianoa jotzen Kristi?
–Bost urtekin, "Andre Madalen" izandu zan lehendabizi jotzen ikasi nuen pieza.
–Zergatik asi ziñan pianoa jotzen?
–-Nere amari asko gustatzen zaio pianoa, txikitan Mª Teresa Garcia Piudo kin asi nintza ikasten, gero pixkanaka-pixkanaka neri ere gustatzen asi zitzaidan.
Nortzuk izan dira zure irakasleak?
Donostiako konserbatorioan Mª Teresa, Garcia Piudo izandu zan, Parisen berriz Lelia Gousseau.
–Ze sariketa irabazi dituzu?
Donostiako konserbatorioan, lehendabiziko saria piano'n, eta kamarako musikan, baita ere Paulino Caballero saria. Parisen pianoko lehendabiziko saria, lehen begiraldi irakurketan lehendabiziko medalla (ez ezaguna dan partitura bat jotzean), solfeon eta kamara musikako accessit'en.
Garaipen guzi auek, munduko bereiztasun aundienakin esaten ditu, iduriz beretzat sari bat irabaztea egin-beharra betetzea dala.
–Zer sentitu zenuen Parisen lehen saria irabazi zenuala esan zizutenean?
Asko poztu nintzan. Ez nuan espero...
–Zein da gogokoen dezun partitura?
Ez dut bat ere begipekorik
–Eres-egillerik ere ez?
Bai euskaldana da, gogokoen dutana Rabel.
–Zuretzat pianista onenak?
Rubinstein, Richten eta Michelangeli Bennedetti.
Ze musika klase dezu gogokoen ?
Berez musika klasika, bainan oraingoa ona danian gustatzen zait baita ere.
–Zer iruditzen zaizkizu ye-ye eta oraingo konjunto. horiek?
-Ez ditut gogoko.
-Euskal musikatzaz zer esaten didazu?
-Dena gustatzen zait, bainan batez ere duan ritmoa.
-Euskal Herriko adirazle onena?
-Nicanor Zabaleta.
–Nola da pianista baten bizitza?
Gogorra, oso gogorra... Asko estudiatu behar da, egunian gutxienez bost edo sei ordu...'
Orain konsagratu zera... Emendik aurrera zer egin behar dezu?
Udaran atseden piska bat artu, eta urrillan Parisera joan Internazional txapelketa bat. prestatzera, konzierto batzuek ere emango ditut eta konserbatorioan kamarako musika ikasten jarraituko dut
–Zer dezu gogokoen pianista bezela?
-Pianoan garaitu eta internaziona sariak irabaztea.
–Emakume bezela?
-Ezkontzea.., bainan ez oraindik. Ori bakarrik... ?
Ez, ez... "juventudes musicales" edo gazte musika zaleen alkarte bat sortzea Euskal Herrian eta:.. beste gauz asko...
–Bai, begi urdin zoragarri hoietan milla ilusio ikusten dira... Denak betetzea opa dizut, merezi dezu, leben mallara iristeak etzaitulako' aldatu, musikakin lortu lezakezun fama baino, musika bera geio maite dezulako.
–Zer iruditzen zaizu emengo gaztedia?
Ez du pentsaten, utsa da...
–Utsa... ez duzu arrazoi txikia. Agur Kristi.
JARRAIKO SAIZARB1TORIA
4

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazNAVAJAS1
EgileezSAIZARBITORKultura