argia.eus
INPRIMATU
"Indarra bildu behar dugu abertzaleok estatuarena neutralizatzeko"
1989ko martxoaren 26a
Josu Muguruzari elkarrizketa.

"Indarra bildu behar dugu abertzaleok estatuarena neutralizatzeko"
ARGIA.–Europako testuinguruan aurkitzen den Euskal Herrian, zergatik planteiatzen duzue orain autodeterminazio eskubidea?
JOSU MUGURUZA.– Europako batasunaz hitzegiten den une honetan eta itxura ia ia definitiboa eman nahi diotenean Euskal Herriak ere bere lekua soberania osoz izan behar duela uste dugu.
Azken 10 urteotako Erreformaren kontrako borroka prozeso hau aztertzerakoan, erreibindikazio multzoaren ardatz nagusia autodeterroinazio eskubidea egiazta daiteke bere esanahi osoarekin, hau da, eskubidearen ezagutzarekin eta eskubidearen gauzatzearekin. Testuinguru horietan ardatz horren alde ahalik eta indar handienak bildu behar direla kontsideratu dugu eta bestaldetik PSOEri eta Estatuari indarrak neutralizatu behar zaizkiola garbi dago.
Aspaldian honelako kanpaina bat burutzea pentsatua genuen eta bitarte honetan Herri Batasunaren barnean gauzak helduz joan dira, goi egituretan eta baseetan ere bai. Autodeterminazioaren aldeko kanpaina eta borroka hau urrats bat besterik ez da izan dibulgazio, zabaltze eta mobilizapenen hastapena suposatu duelarik, flujo-reflujoaren bidez, debate politikoetan jadanik gai hau etengabe tratatuko bait da.
A.–Hauteskunde garai honek badu zerikusirik eskubide aldarrikatze honekin?
J.M.–Hauteskunde europarrak hor daudenik eta lojikaz hauteskunde une hori metatutako indarren adierazpideetako bat denik ezin dugu ahaztu.
Gaur egun autodeterrninazioa Europan planteiatzea egungo Europako ereduari izugarrizko jipoia ematea da, ez bait du inork Estatua kustionatzen, ez eta Europaren batasuna defenditzen duten horiek; ez dute kuestionatzen Estatuen esistentzia. Askotan autodeterminazioari leporatzen dioten 'retrogradismo eta decimonónico' lelo horrek ez du inolako zentzurik, munduan zehar hainbat herrik XX. mendearen bukaeran horixe eskatzen bait dute eta Europako testuinguruari lotzen bagagozkio, orain hasi dira loratzen zapaldutako herriak, eta ez da Euskal Herria eskubide hau bakarrik planteatzen duena, hortxe daude katalandarrak, korsikarrak, bretoiak, galegoak...
A.–Hain eskubide garrantzitsua izanik, nolatan gelditu da Herri Batasana ikur horri bakar bakarrik eusten?
J.M.–Orain arte autodeterminzazioaz mintzatu ohi zenean abstraktoki egiten zen, baina orain Euskal Herriko testuinguru zehatz honetan, terminoaren esanahia alde batera utzi eta eskubide hau nola gauzatu eta lortu behar den dago auzia. Estatuko ezker iraultzailea ere eskubide honen alde dago baina gai honezaz proposamen bat egiterakoan HBk gure egoerari oso lotua dagoen bat egiten du: autodeterminazio eskubidea indarrean jar daiteke negoziaketa politiko prozeso baten bidez. Zentzu estriktoi batean erreferendum batez independienteak, konfederatuak, federatuak edo autonomoak izan nahi dugun ala ez, ez da guk nahi duguna, baizik eta autodeterminazioak berez ekarri behar duen aurreko egoera, hots, auto-antolakuntza, autogobernua, autodefinizioa; hau honela, elemendu hauek epe transitorio batean konfiguratu behar dute, hau da HBren proposamenaren berezitasuna eta aipatu epea KAS alternatibaren aplikapenaren epea litzateke, zeren KAS alternatiban planteatzen bait dugu hainbat konpetentzia lukeen autonomi estatutu nazionala azken hau urrats gisa ulerturik, autodeterminazio eskubidea aplikatu arte.
'Euskaria' edota Herrien Liga hori beste zentzu batetan mintzatzen da autodeterminazioaz eta HBk, indar politiko bezala, alternatiba zehatz bat aurkeztu eta honen alde indarrak biltzen ditu. Printzipioetatik zehaztapenetara pasatzea urrats koalitatibo handi bat izan da.
A.–Beraz, orain biabilitatea ikusten diozue...
J.M.–Juridikoki eskubide horren ezagupena Nazioarteko Zuzenbidean onarturik dagoenez, horrek guri arrazoin guztia ematen digu, nahiz eta aplikapen politikoa Historian zehar beti Estatuaren esku erabaki den. Autodeterminazioaren sujetua ez delako inoiz ongi definitu, teorian Herriak dira baina ez badira ezagutuak –gure kasuan bezala, ez bait gara esistitzen– ez dira eskubide horren sujetuak. Estatu espainolak sinatu du autodeterminazioaren aldeko ez dakit zenbait akordio eta hitzarmen baina hori espainiarren autodeterminazioa da. Beraz, biabilitatea juridikoki posible da baina egin den erabilera politikoa norberak daukan indarren arabera egin ohi da: aski indar baduzu, aljeriarrek izan zuten bezalatsu, kanakek beren borrokaz adierazi duten bezala... horiek lortzen dute. Begibistakoa da beraz, eskubide hori ez dela lortzen eskubide horrek Herri hori asistitzen duelako, baizik eta Herri horrek eskuetan zituen tresna guztiak erabili izan dituelako eskubide hori benetan gauzatu zedin. Kontestu politiko zehatz batetan biablea da baldin eta Estatu zapaltzailearen aurrean hainbat indar erakusten dugun.
I.Z.
JOSU MUGURUZA
14, 15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakAberri Egu
PertsonaiazMUGURUZA2