Bermeoko arrantzale tostartekoen greba dela eta, Jose Arenal armadoreari elkarrizketa.
Jose Arenal, armadorea:
"Ez dugu atzera egingo"
Argia.–Zein da arazoa?
Jose Arenal.–Arazoa da armadoreak prest gaudela komenio berri bat egitera, itsasuntzi bakoitzean bere armadorearekin, eta hori eurek ez dute nahi, ez dakit zergatik.
A.– Baina tostartekoek badituzte eskakizun batzuk ezta?
J.A.– Lehenengo etorri dira 24 puntugaz, gero esan dute puntu bi, orain diote puntu bat, eta orain nahi dutena da mahaian jartzea bakarrik. Eta hori nahi dute gero gu euregaz mahaian jartzeko eskubidea eukitzeko. Ze Bermion ez da komeniorik behar, arazo bat dagoenean arrantzale tostartekoak arrantzale armadoreagaz konpondu egiten gara.
A.–Erabakita al daukazue traturik ez egitea armadoreen elkarte bezala?
J.A.–Nahi izanda ere ezin dugu eta. Itsasuntzi bakoitzean egoera zeharo desberdina dago, nola egingo duzu bada guztientzat komenio bera? Ezin da. Bestalde, ez Euskadin eta ez Espainian bajurako itsasuntzietan ez dago ezelako komeniorik. Ohitura batzuz egiten dira gauzak... arraina harrapatzen eta errepartiten da, Bermion %45 tostartekoentzat eta %55a armadorearentzat, eta armadoreak hortik ordaintzen ditu gastu guztiak. Komenioa ez dago inon eta zergatik nahi dute Bermion?
A.–Zenbat denboran konpondu daiteke arazoa?
J.A.–Ez dakit, armadoreak itsasora joateko prest gaude, baina ez dakit norarte dauden beraiek prest itsasora ez joateko. Gu bihar bertan joango ginateke itsasora, gauden moduan, gauden baino txarrago ez, gu ere ez gara errebajatuko, guk ez dugu egingo atzera.
A.–Pasako da denbora apur bat orduan...
J.A.–Uste dut baietz. Baina guk, presioekin eta amenazoekin ez dugu egingo atzera.
A.–Tostartekoek egingo al dute atzera?
J.A.–Beno, eurek hasi dute greba, eurek amaitu beharko dute.
I. MURUA
Jose Arenal, "Ostadar" untziko armadorea
30
GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakMobilizazioGrebak
PertsonaiazARENAL1
EgileezMURUA2Ekonomia