argia.eus
INPRIMATU
"Euren eskuetan dago"
1989ko martxoaren 26a
Bermeoko arrantzale tostartekoen greba dela eta, Felix Sanzi elkarrizketa.

Felix Sanz, tostartekoa:
"Euren eskuetan dago"
Argia.–Zergatik hasi zenuten greba?
Felix Sanz.–Komenio berri bat eskatzen dugulako da greba, gauzatxo bi baino ez dugu eskatzen azken finean: gizon bat gehiago eta aparatu elektrikoa. Eurek esango dute 20-30 puntu direla, baina ez, puntutxu bi baino ez dira.
A.– Lehenengo erreibindikapenean ez zenituzten 20ren bat puntu eskatu?
F.S.–Bai, baina orain bi horiek bakarrik dira. Guk beti eskatu ditugunak bi horiek bakarrik dira.
A.–Orduan arazoa da eurek ez dutela eseri nahi komenio kolektiboa egitera ezta?
F.S.–Eurek diote 'barco por barco' jezarri behar dugula, eta guk hori ez dugu nahi. Guk nahi dugu armadoreen presidenteagaz jezarri, eta hori baino ez da. Berak esango dute ezetz, baina guk hori baino ez dugu eskatzen, jezartzea. Gero, zer eskatuko dugun? Hori ikusiko dugu, baina jezarri gura dugu parte biak.
A.–Zergatik ez duzue nahi untziz untzi negoziatu nahi?
F.S.–Ezin dugulako egin guk 135 komenio, zoratu egingo ginateke.
A.– Zer da aparailu elektrikoen kontu hori?
F.S.–Aparatu elektrikoa, berria dakarrenean, berak pagatzen du, eta guk ez dugu gura erreparaziorik paga, orainarte pagatzen zen legez. Eta hau da eskatzen duguna. Jezarri mahaian, eta negoziatuko dugu. Ez dugu eskatzen gauza biak egingo ditugula. Agian egingo dugu orain aparatu elektrikoa eta datorren urtean beste gauza bat.
A.–Zenbat denbora?
F.S.– Ezin dizut esan. Guk beti gura dugu jezarri, armadoreak esaten badute bihar jezarri, akabatu da huelga. Euren eskuetan dago, gure eskuetan ez dago hori.
A.–Baina jezartzeaz gain, bi puntu horiek ere onartu beharko dituzte ezta?
F.S.–Puntu bi horiek eskatuko ditugu, igual ez dituzte biak onartzen, igual puntu bategaz konforme!
I. MURUA
Felix Sanz, BTAko lehendakariordea
29


GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakMobilizazioGrebak
PertsonaiazSANZ2
EgileezMURUA2Ekonomia