argia.eus
INPRIMATU
"Oinarrizko salneurria ezarri behar da"
1989ko martxoaren 19a
Euskal Herriko Nekazarien Elkartekoei elkarrizketa.

EHNE:
"Oinarrizko salneurria ezarri behar da"
Sagardogile eta nekazarien arteko bitartekari bilakatu da Euskal Herriko Nekazariek Elkartea azken urte hauetan. Sagarraren ahalik eta salneurri egokiena lortzea da sindikatu honen helburua.
ARGIA.–Zein da sagarrondoen egoera?
EHNE.–Gaur egun sagarrondo asko sartzen ari da. Honenbestez, sagardogileak pixka bat kezkaturik daude, esaten bait dute sagarrondo gehiegi daudela, eta gaur ez baldin bada ere hemendik urte batzuta guzti horiek ekoizten hasten direnean sagar gehiegi egongo dela.
A.-Zein da EHNEren papera bi alderdien arteko tratuetan?
E.–Guk urte hasieran sagar ekoizleekin uztari buruzko inpresioak jaso ondoren, sagardogileekin harremanetan jartzen gara. Beraz, iritziak kontrastatu ondoren, nekazari guztiak EHNE bezala joaten gara. Honek eraman du gure lanaren dinamika gehiena.
A.–Ba al dago ezarritako salneurririk?
E.–Ez, honek dagoeneko arazoren bat sortu digularik. Konturatu gara ezin garela ibili asko dagoenean sagardogileei estutzen, eta ez dagoenean salneurriak igotzen.
A.-Zein da irtenbidea?
E.–Gure iritziz mahai bat osatu beharko genuke gai honen inguruan, salneurriak kriterio batzuen arabera ezartzeko. Mahai honetan, sindikatua, administrazioa, sagar ekoizleak eta sagardogileak elkartu beharko liratezke. Oinarrizko salneurria ezarri beharko litzateke, nahiz eta oraindik borroka asko dagoen egiteko.
MIKEL ARRIETA
23


GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaEHNE
GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezGizarteaIharduerakSagardogint
EgileezARRIETA4Ekonomia