Txaro Arteaga: "Desberdindu behar da zeharkako eta zuzeneko diskriminazioa"
1989ko martxoaren 05
Txaro Arteagari elkarrizketa.
Emakumearen Euskal Erakundea, "Berdintasuna hire esku dun" lemapean
Txaro Arteaga: "Desberdindu behar da zeharkako eta zuzeneko diskriminazioa"
Lehendalaritzaren mengean egoteak egundoko askatasuna ematen dio egituratzen ari den erakunde honi. Txaro Arteagak Erakunde berriari bere irudia eskeini dio, emakume talde batek laguntzen diolarik. Politika sektorialaren bultzatzaile, konpetentzia eta presupustodun erakundeak izan ere 45 milioi bide du subentzioetan emakume taldeei banatzeko. ,Administrazio aldetik zein postura izan dezaketen, eta egitasmoen berri jakitera hurbildu gintzaizkion.
ARGIA.–Nolakoa izango da beste emakume taldeekiko harremana, kontutan hartuz batzuk bere kabuz dabiltzala, beste batzuk, ostera, partidu politikoetan sarturik dihardutela?
TXARO ARTEAGA.– Nik denak onartzen ditut. Emakume talde bakoitzak bere iritzia eduki dezake eta guk badakigu zer garen, gu Administrazioa gara, haiek beharko dute ikusi ze harreman moeta eduki nahi izango duten gurekin. Guk deia luzatu diegu Jaurlaritzako Erregistroan inskribaturik dauden emakume-talde guztiei edo emakumearen alde lanean dihardutenei, Bizkaiko Emakume Asanbladari, Clara Campoamorri, Maria de Maezturi, erregistratuak daudenei. Partidu Politikoak ostera, Zuzendaritza Kontseiluan ordezkaturik daude. Izendatu nindutenean partidu guztiei harremanetan jartzeko eskatu zitzaien, HB-rekin ere, nahiz instituzioetan azaldu ez, harremanetan sartu gara. Guk eskeintza bat badaukagu, arau batzu jarriko ditugu, helburu orokorra berdintasunezko plana lortzea delarik, eta arau horietan sartzen badira ...gu irekiak gaude, gure laguntza behar dutenean eskeiniko diegu eta iduleztara, aukera eman nahi diegu parte hartzeko. Gure presupuestoetan 45 milioi daukagu emakume-taldeei diru-laguntza gisa banatzeko. Baina subentzio-politika hau arautu beharra daukagu.
A.–Lan-munduan lege 'diskriminatzaile' positiboen alde edota, diskriminazioa dagoen bakoitzean salatuko duzue?
T.A.– Ikusten dugu emakumearen egoera zein den Euskalherrian, lau pertsona langileetatik bat bakarra emakumea da eta zein aktibitatetan diharduen. Sektore horiek dira gutxien irabazten den lan eremua. Hor dago zeharkako diskriminazioa. Desberdindu egin behar dira diskriminazio zuzenak eta zeharkakoak, zuzenak gutxiago gertatzen dira, nolabaiteko sentikortasuna dago eta, baina zeharkakoak ugariak dira. Guk Patronalarekin, Cofebaskekoekin eta sindikatuekin egon nahi dugu, 'Consejos Laborales'en bidez errekomendazio zehatzak egin nahi ditugu negoziazio kolektiboetarako. Oso garrantzitsua deritzogu Negoziazio Kolektiboetan emakumearen egoera sartzeari. Sindikatuen egiturak kontutan hartuz gero, batek izan ezik, ez dute neurri berezirik proposatzen, bere organizazioan egin dezala bakoitzak nahi duena, baina guk lan-munduan beharrezkoak dakusatzagu neurri bereziak, neurri positibo horiek negoziazio kolektiboetan sartu behar dira. Zenbait konbenioetan %4a iragartzen bada, emakumezkeontzat goragoko bat proposatu beharko litzateke. Gure erakundeak errekomendazioak egingo dituela argi utzi nahi dugu. Bestalde aztertu behar dugu zein sektoretan ez dagoen emakumerik eta horientantxe formazio-ikastaroak bultzatu. Zein aktibitatetan falta da emakumerik? Eta egon beharko lukete, teknologia berrietan adibidez, hor sartu emakumea. Emakumea mentalizatzeko ere kanpainei heldu behar diegu, komunikabideen bidez eta mezu konkretuez baliatuz.
LOREA AGIRRE JESUS ARTETXE NEREA BELLO ERMIÑE MADARIAGA
20,21
GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaTaldeakEMAK EUSKAL
PertsonaiazARTEAGA1