argia.eus
INPRIMATU
Concha De La Peña: "Lan alorrean emakumea gizonaren etsaitzat hartzen da"
1989ko martxoaren 05
Concha De La Peñari elkarrizketa.

Concha De La Peña: "Lan alorrean emakumea gizonaren etsaitzat hartzen da"
Bide ofizialez gain, bada aukerarik emakumeekiko diskriminazioa errealki ezagutzeko; hala izanik abokatu laboralista den eta gai hau aspalditik ezagutzen duen Concha De La Peñarengana jo dugu, egunerokotasunez lan munduan sortzen diren diskriminazioez mintzatzeko.
Gaur egungo emakumearen egoera diskriminatua besteak beste lan arloan gauzatzen da, hain zuzen hori bait da emakumea nahiz gizona eskubide osoz gizarteratzeko bidea. Lan alorrean emakumearen diskriminazioa garbia da; Conchak dioskunez,
"badaude lan zehatz batzu emakumearentzat kontzebituak izan direnak, ondorioz hor iadanik badago diskriminazio bat; lanean sartzeko baldintzak ez dira gaitasunen araberakoak".
Emakumea eta diskriminazioa
Emakume diskriminatuaren perfila zehaztea nahiko zaila da, arazoa ezin daitekeelako orkortasunean hartu, baina halere esan dezakegu
"emakume gaztearena dela diskriminazio mota bat, emakume izateaz gain, gazte izatearen diskriminazioa jasaten bait du. Lehen lanpostua lortzeko zailtasunak lan ez egonkorra, soldata baxuagoak...".
Baina bestalde emakume gaztea diskriminazio orokorrago batetan sartzen da: adin ertaineko emakume ezkonduen egoeran. Ezkontzean lana utzi duten emakume langileek absentismo laboralarekiko diskriminazioa jasaten dute. Maila sozial, kultural eta formazional aldetik begiratzen badugu sozial maila baxuko emakumea dugu diskriminatuena, ze
"barneko edo etxeko lan gogorra eta kanpoko lan oso gogorra ere boteratu behar bait ditu. Askotan ez du gainera bere egoeraren kontzientziarik, kultura maila bera ere baxua delako".
Baina diskriminazio maila altuena jasaten dutenak emakume bereiztuak dira, Concharen eritziz;
"seme alabekin kargaturik, lanerako ailegabide gabe, kualifikaziorik gabe, eta dirurik gabe ze normalean egokitzen zaion pentsioa sistematikoki ez zaio ordaintzen. Ondorioz instituzio sozial konkretuetara jo beharko du laguntza eske. Honek txirotasuna eta diskriminazioa baino areago doan marginazio dakar, bai emakumearentzat eta bai bere seme alabentzat".
"Emakumea gizonaren etsaitzat hartzen da"
Legalki errexa badirudi ere lan diskriminazio bat frogatzea, errealitatean ez da batere erraza froga borobilik lortzea, kontuz jokatzen bait da, froga garbirik ez izateko.
"Epaitegira jo eta bost urteko epean frogatzea lortzen baduzu justizia lortuko duzu. Onartzen dut nahiko planteiamandu eszeptikoa dela baina errealki ez dago askoz gehiago egiterik, salaketa edo kontzientziatze soziala ez bada, beti epe luzera. Gainera gaur egungo egoera sozial larrian, lan alorrean emakumea gizonaren etsaitzat hartzen da zenbaitetan, langabeziaren errudun izango balitz bezala. Egoera honetan diskriminazioa izugarria da".
Bestalde bitxia dena da,
"frogatu ahal dela gizonarekiko diskriminazioa. Esate baterako emakumeak sozialki akzesu desberdina duenez eta hau zaritu nahian, emakumeak gein-babesteko zeuden faktoreak, orain gizona ere babesten dute".
Krisi egoera honetan, paper garrantzitsua jokatzen dute sindikatuek. Hauetan printzipioz onartzen bada emakumearen lan integrazioa ere
"praktikan dudan jartzen dut hala denik. Lan sujetutzat beti gizona izan da hartua; emakumea ez da kontsideratzen berezko langilea. Ondorioz sindikatuek ez dute errealki ikusten egoera hori eta emakumea apoio modura erabiltzen da".
Errealitate honen aurrean emakumearen organizatzea ez da erraza. Concharen ustez,
"Langabezi arazoa dela eta, emakumearen kongetentzi alorra nahiz lan merkaturako ateak murriztu zaizkio. Emakumearen lana ez da inoiz ekonomia, ez dago soldata autonomorik, familiarentzako diru laguntzak dira eta ondorioz 2. edo 3. mailakotzat jotzen dira lan hauek eta modu berean ordaindu".
LOREA AGIRRE JESUS ARTETXE NEREA BELLO ERMIÑE MADARIAGA
22, 23

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaLana
PertsonaiazPEÑA1
EgileezAGIRRE9Gizartea
EgileezARTETXE2Gizartea
EgileezBELLO2Gizartea
EgileezMADARIAGA4Gizartea