Amalia Alejandre: "Intsumisoen aurkako erasoa selektiboa da"
1989ko martxoaren 05
Amalia Alejandre abokatuari elkarrizketa.
Hile honelan biziki piztu soldadutzari uko egin diotenen afera
Amalia Alejandre: "Intsumisoen aurkako erasoa selektiboa da"
Objetore intsumisoen arazoa indar haundiz azaleratu da egunotan, beste behin. Guzti honen berri jaso asmoz, Amalia Alejandre abokatu madrildarraren eritziak bildu nahi izan ditugu segidako orrialdean, intsumiso zenbaiten eskaerak defendatu dituen neurrian lege mailan afera hau zertan den argituko digulakoan.
ARGIA: Intsumisoen zenbaiten kasuak defendatu dituzun neurrian, jakingo duzu zenbat sententzia eman den orain bitartean.
AMALIA ALEJANDRE: Gutxi, eta gainera guztiak ezezkoak. Kontutan hartu 6.000 kasu izango direla egoera honetan daudenak; hain zuzen ere Konstituzioaren 16. artikuluak dioenez, "inor ezin da bere pentsakerari edo sinismenari buruz deklaratzea behartua izan", eta horrekin abiatu gara... guzti hau ukatuz halere, zerbitzu militarraren beharrezkotasuna aipatzen dute beraiek; eta behar batetaz paso egiten baduzu –Entzutegiaren esanetan betire– eskubide batzuk galtzen dituzula diote.
A.: Goazen harira; kale mugimendutik at, ikusten al duzu egun indarrean dagoen legea atzera botatzeko posibilitaterik?
A.A.:Juridikoki, Strasburgora heltzea da bide bakarra, objetore den baten kasua baliatuz. Strasburgora, ze bertako epaitegia nazioartekoa baita, eta bere menpe dauden estatu guztiek bere erabakiak onartu behar dituzte, alde zein kontrakoak.
A.: Zenbat denbora bekario litzateke kasua Strasburgora iritsi arte?
A.A.: Hiru urte gutxienez.
A.: Auzitegietatik 3 urte behar dira, eta momentu honetan jendea dago kartzelan. Nola ikusten duzu zuk abokatu bezala objetore presoen arazoa?
A.A.:Neri kristoren inpotentzia ematen dit, eta astakeria bat iruditzen zait sozialistak egiten ari direna.
A.: Zigorra urte batetik sei urtetarakoa izaki, badute objetoreek zigorra osorik betetzeko posibilitaterik?
A.A.: Epaile militarrak prisio ordena agintzen duenetik aukera bi daude: baldintzapeko askatasun probisionala ematea edo prisio probisionalean mantentzea epaiketa egunera arte. Neuk ez dut uste prisio prebentiboa larregi luzatuko dutenik, eta gutxiago epaiketa egunera arte, zeren horrek 8 hilabete suposa bait ditzake.
A.: Epaile militarrak kartzelaratu dezake pertsona bat eta beste bat aske utzi biak egoera berdinean egonda?
A.A.: Bai. Eta besteek, gura izanda ere, ezingo dute atxilotuak izan.
A.: Posible da beraz errepresioa selektiboa izatea?
A.A.: Bai, honela da eta honela izango da.
A.: Zenbat errekurtsu daramatzazu zuk?
A.A.: Sei, eta horietarik 5 intsumisoenak.
A.: Amaitzeko, arazo hau Strasburgora helduko den esperantzarik ba al duzu?
A.A.: Bai, nere ustez bai, eta han izango da aukerarik.
MIKEL BASABE ANE MUÑOZ
Amalia Alejandre.
26