R. Zallo: "Komanikabideetan ekonomi lojika erizpide politikoak ordezkatzen hasi da"


1989ko urtarrilaren 29an
Komunikabideetan espezializatua den Ramon Zallo irakasleari elkarrizketa.

"KOMUNIKAZIO ETA KULTURAREN EKONOMIA" LIBURUAZ MINTZO
R. Zallo: "Komanikabideetan ekonomi lojika erizpide politikoak ordezkatzen hasi da"
Ez da arrosa kolorekoa Ramón Zallok euskal komunikazioari eta kulturari iragartzen dien panorama: artikulatu gabeko industria, kanpoarekiko menpekotasuna eta azpiegitura eskasia. Irtenbideek "denok parte hartzeko moduko komunikazio zirkuitoetatik" etorri behar dute.
"Frankismo guztian zehar, komunikazioaren zeregina Estatuari eustea zen, zilegitasun politikoaren itxura ematea, eta hejemonia ezartzen laguntzea. Gaur, ostera, eta funtzio honek oraindik jarraitzen duelarik, ekonomiak hartzen du aurrea: komunikabideek beren errentagarritasun ekonomikoa izan behar dute, gero eta lehiakorragoa den merkatu honetan jarraitu ahal izateko. Egun, komunikazio proiektu politiko guztiek euskarri ekonomikoa izan behar dute nahitaez".
Konbentzienduz eta segurtasunez mintzatzen da Ramón Zallo, Informazio Zientzietan doktore eta Ekonomian lizentziatua den gernikarra. Euskal Herriko Unibertsitatean "Komunikazio ekonomia" asignaturaren irakasle honen bost urtetan egindako ikerketaren emaitza da liburu berri hau. Bertan, Karl Marx-en "balioaren teoria" komunikazioari eta kulturari egokitu die.
"Balioaren teoria" komunikazioari atxekiz
"Nire ustez, balioaren teoriak duen gaurkotasuna kapitalismoaren pareko da. Egia da kulturak berezko berezitasunak dituena: lan sortzailea eta ordezkagaitza agertzen da; prototipo industriak dira, hau da, produktuak bakarrak eta ezberdinak dira; entseiua eta errakuntzaren proba pasatu behar dute, eta ezinbesteko porrotak arrakasta haundiek konpentsatuko dituzte; azkenik, industria kulturalek gizarte, kultura eta ideolojia mailan dute eragina".
Orain dela ia urtebete, Unibertsitateko irakasle zenbait bildu zen Euskadiko komunikazioaren egituraz hausnartzeko asmotan. Ekonomiaren ikuspuntutik, Ramón Zalloren ustez, euskal industria kulturala artikulatu gabeko industria bat da: liburugintzak entitate eskasa dauka, industria fonografikoa sei produktora txikiek osatzen dute; zinema industria ez da berez existitzen, urtero dirulaguntza bikoitzaz 3 edo 5 produkzio egiten diren arren; euskal iragarkigintza txikerra da, telebista produkzioa ere oso txikia, eta irratian, gauzak itxuraz aldatzen ari badira ere, beste lurraldeetako formato berbereak (disko deitutako musika,...) berregitea da nagusi; eta bapo funtzionatzen duen bakarrak eguneroko prentsa da.
"Menpekotasuna maila ugaritan ematea da; lehengo eta behin azpipegitura eskasia izugarria dago, eta ondorioz, menpekotasun kulturala, edukiei buruzkoa datorkigu. Produkziorik gehiena –baita euskara erabiltzen den alorretan ere– kanpoan egindakoa da, estatu espainarrean edo atzerrian, eta produktu kultural hoiek zerikusi gutxi dute euskal identitate kulturala eraitzeko orduan. Etxea teilatutik hasi gara eraikitzen. Beraz, menpekotasun bikoitza agertzen zaigu: batetik, produkzio espainiarrekiko, eta bestetik, nazioarteko menpekotasun hazkorra. Honela euskal kultura hipotekatzen ari gara, garatu daitekeen hesparru bakarretan, alegia, norberaren industriaren azpiegituran, eta baita sormen mailan ere".
Komunikazio eredu berriak
Baina Euskadiko komunikazio eta kulturaren panorama beltz honi aurre egiteko proposamenak behar dira, eta R. Zallok 3 mailatan banatzen ditu, batetik, elektronika, telematika eta telekomunikabideetan jarraituko den produkzio estratejia definitu behar da, azpiegituren erabilera zabala izan dadin; bigarrenik, sormen kulturalaren aldeko baldintzak ezarri behar dira, telebista, literatura, zinema, diskoa, eta honelakoetan sormena bultzatuz, eta azkenik, merkaturatzeko gaitasuna duten industriak, ekintzak, taldeak sortu behar dira, publikoarekiko komunikazio eredu berriak erabiliz, hau da, kultur etxeak, erakusketak, herrietako jaiak, irakaskuntza zentroak...
"Kultura ez da komunikazio zirkuito handietatik dotorkiguna bakarrik, kultura denok parte hartzeko moduko komunikazio zirkuitoetatik dator. Baina era berean, euskal kultura bultzatzeko, nazioarteko merkatuak irabazi behar ditugu".
R.M. MARTIN SABARIS
Ramon Zallo irakaslea, komunikabideetan espezializatua.
49


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKomunikabid
PertsonaiazALLO1
EgileezMARTIN5Komunikabid

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude