Jose Mari Gisasolari elkarrizketa
Jose Mari Gisasola: "Norbaitek ETAren izena erabiliz egin du deia"
ARGIA.– Egunotan Ondarroan gertatu denaren zure balantzea egingo zeniguke?
Jose Mari Gisasola.– Orain, inoiz baino gehiago, mintzatzea behar da. Gauzak indarkeriaz egiten direnean honelakoxeko kasuak gertatzen dira; horregatik frango hitz egin beharra dago, nirea bezalako kasuak gerta ez daitezen. Azken hilabeteotan herriko zurrumurruei erantzuteko azalpenak eta akusazioak eskatzen aritu naiz eta azkenean zalantzazko honelako egoerak denok jasaten ditugu.
Hau muntaia politiko bat izan da baina ni neu arazo hau bide pertsonaletatik konpontzen saiatu naiz, ezin izan dut lortu eta alderdi politiko zenbaitek, eta EAk bereziki laguntza eskaini didate.
A.–Zuk alkateari salbokondukto. Hik eskatu al zenion?
J.M.G.–Ni ondarrutar bat banaiz eta kontzientzia lasai badut, zenbait akusazioren aurrean nire alkateari laguntza eskatzen diot; ni, hasiera batetan, ez naiz nire alderdiarengana laguntza bila joan, alkatearengana baizik; hori lojikoa da, alkateak nire arazoak konpondu behar ditu.
A.–Laguntza eskatzea ongi dago baina salbokondukto bat eskatzea ez al du inplikazio politikorik?
J.M.A.–Salbokonduktorik ez dut eskatu. Ni Loren Arkotxa ezaguzten dut eta giza balio oso onak dituela uste dut. Udal plenoan HB abstenitu egin zen eta nik pentsatzen dut HBk nik baino edo nire lagunek edo nire alderdiak baino laguntza handiagoak jaso ditzakeela beste instituzioengandik, kontua ez da salbokonduktorik eskatzea, definitzearena baizik. Laguntza eskatzea edo frogarik badago akusatzea.
A.–Azken egunotako kontu hau telefono-dei batek piztu du, berehala politika eta prentsa aparatu guztia martxan ipini dira. Nola baloratzen duzu hau?
J.M.G.–Egun batzu pasa ondoren, hau baloratzerakoan oraindik ez dut oso garbi. Pentsatu nahi dut, eta ia ziurtasun oso daukat dei hura ez zuela ETA militarrak egin. Norbaitek ETAren izena erabiliz egin du deia; hasiera batetan hau salatu nahi nuen baina akusazioa nolanahikoa ez zenez, ETAk deiarik egin ez bazuen, aitortuko zuela espero nuen. Ez zen horrela gertatu eta ez naiz hori baloratzen hasiko.
A.–Hau gertatu baino lehenxeago Engraciano González ondarrutarra hil zuten Zaurautzen, eta ez zen ezer aipatzekorik suertatu. Nola lotzen dituzu bi gertakizun hauek?
J.M.G.– Beranduago mugimendua sortu bada, azken hilabeteotan jendea kontzientziatzen hasia dagoelako da, halere, hemendik kendu beharko genituzke egian sinesten ez dutenak, zeren hauek konfliktibitate giroari eutsi nahi bait diote soilik.
Ni ez nago droga trafikoan murgildurik, eta hau Herriaren, ez Euskal Herriaren baizik Espainiar Herri osoaren erantzun ofiziala izan da. Engracianoren kasuan, oso sentitzen dut bera hiltzea. Ni ez naiz pertsona egokiena droga trafikatzailea zen ala ez baloratzeko.
A.–Prentsan agertu da Sebastian Aizpirirekin negozioak zenituela. Zehaztuko al zeniguke zeintzu?
J.M.G.– Noizbait norbaitek elkar aurkeztu gintuen eta gremio beran lan egiten dugun adiskidetasuna sortu zen. Hil baino hiru edo lau hilabete lehenago diskoteka baten kontuarekin etorri zitzaidan eta inbertsio ona zela ikusi nuenez, diskotekaren bi heren erosi genituen, orotara 18-20 milioi pezetetako inbertsioa. Hauxe da Sebastianekin nuen negozio bakarra.
A.–Herri Batasuna kriminalizatzeko muntaia bat dela esan dute alderdi honetako kideek...
J.M.G.–Ez, ez. Honekin sasi politika egin da. Gisasolaren kontra ez dago ezer demostratua, beraz zerbait gertatzen bazaio noren ardura da? Abstenitu direnena. Epaileak ez direla diote baina beren alderdikoren bat nirea bezalako kasuan egongo balitz abstenituko al lirateke?
IÑAKI ZUBIONDO
Jose Mari Gisasola ondarrutarra.
15