argia.eus
INPRIMATU
"Zaila izan arren negoziatzeko prest gaude oraindik"
1989ko urtarrilaren 08a
Euskal Herriko Ikastolen Konfederakundeko Iñaki Etxezarretari elkarrizketa

Euskal Herriko Ikastolen Konfederakundeko Iñaki Etxezarreta:
"Zaila izan arren negoziatzeko prest gaude oraindik"
ARGIA: Nota bat atera du Konfederakundeak Jaurlaritzak eta Sindikatuek izandako bileraz. Horren inguruan zer nolako iritzia dauka Konfederazioak?
IÑAKI ETXEZARRETA: Gertatzen dena da, sindikatuekin izan zuen azken bileran, abenduaren 2an, administrazioak halako promesa batzuk egin zizkiela eta gainera promesa horiek idatzita entregatu zizkiela, eta gure harridurako ez bilera horren berri ez dela inon agertu. Horrek kezkatzen gaitu asko ze izan ere Recaldek promesa haundiak egin zizkien oinarrizko planteamentuetaz sindikatuei eta ematen duen inpresioa da Federazioarekin gauza batzuk hitzegiten dituela Recaldek eta sindikatuekin beste batzuk eta ez ote den jokatzen ari bi zatiekin eta ez ote garen joku horretan erortzen ari.
A.:Patrimonioa uztea eta Komenioaren Iraupena traba bihurtu dira negoziaketetan, justu, horrezaz arazorik ez zegoela pentsatzen zenean. Zer gertatu da?
I.E.: Garbi esan genuen patrimonioa uzteak suposatzen zuela automatitoki momentu honetan egitea ez genuela inolako kartarik izkutuan gordetzen hor; alegia momentu honetan patrimonioa uzteko erabakia hartzen duen ikastolak, bete-betean eramango duela hori aurrera, entregatuko ez duenak bezala, eta hori ez dela atzeratzen joango eta nolabait erabakitzen denean Komenioak sinatzea egingo dela. Iraupenari dagokionean esaten genuen urtero berritu behar zela Komenioa legeak zioen bezala eta urtero berritzerakoan bakoitzak zeukala eskubidea bere denuntzia egin eta horren arabera jokatzeko.
Dena dela esan beharra dago gure arazorik haundiena zentratzen zela pertsonal asuntoari dagokionean, izan ere legeek eta akordio politikoak oso argi esaten dute bai langileen ordezkaritza eta bere erreibindikapenak, bai titular edo jabe ordezkaritza planteamentuak zeintzuk ordezkatu behar duten. Sindikatuak batetik eta Federazioak bestetik. Eta Komenio kolektiboak egiteko garaian eta harreman laboral guztiak erregulatzeko garaian Komenio horren bitartez sinditatuak eta Federazioak konpondu beharko liratekeela. Gobernuak ez du hau onartzen, izan ere langileen hitzarmenean planteatzen den asuntoa zera da: langileen soldaten igoera ez dela negoziatuko aurrez administrazioak bere baimena ematen ez badu.
A.: Hori dena zenbakitan zehaztu ahal da? Hor diferentzia kostetan egongo da, ezta?
I.E.: Patrimonioa entregatzea aukera politiko bat besterik ez da, ze finantziaketan Caja de Ahorros eta Gobernuak firmatu duten Komenioan oso garbi azaltzen da: patrimonioak entregatzen dituen ikastolak dituen kostoak eta patrimonioa entregatzen ez duen ikastolak dituen kostoak berdinak izanik, kasu batean administrazioak pagatuko ditu eta bestean ikastolak. Patrimonioa entregatzen duten ikastolek jasotzen dute subentzio berdin berdina bere patrimonioa finatziatzeko. Eta gerora begira, patrimonioa entregatuta, Gobernuak ez du hori baino gehiago pagatuko.
A.: Egia da kalera begira arrazoi ekonomizista horiei garrantzia eman zaiela.
I.E.: Administrazioak interesa du patrimonioak entregatzearen akto sinboliko hori egin dadin oposizioaren aurrean eta gizartearen aurrean justifikatzeko ikastolei tratu finantziero berezi bat, alegia hauek eskola publiko bihurtzeko borondatea daukate, gainera patrimonioak entregatzeko borondate maioritario bat daukate eta horren aurrean nik finantziaketa bat eman behar diet. Ikastolen aldetik, batzuk erabiltzen dute esanez patrimonioa gordetzen dutenak nortasun haundiagoa daukatela eta horren arabera indar gehiago dutela aurrera begira, baina kriterio ekonomiko hutsetan jarrita, patrimonioa entregatu edo ez entregatu berdin berdina da.
A.: Prentsan modu bateau agertu da Recalde; akordioa heltzear zegoela esanez. Negoziaketetan berriz beste aurpegi bat erakutsi duzue. Zertan ari da?
I.E.: Guk esaten dugu momentu honetan Recalderi presa sartu zaiola eta horrelako operazio garrantzitsuetan presa ez dela bidaia lagun ona. Gure ustez hanka sartu du, eta kontutan hartu horrek suposa dezakela prozesuaren hondamena. Prozesuak porrot egiten badu 3 arrazoi egon daitezke: Recaldek ez duelako lagundu, edo ikastolek ez dutelako lagundu edo kanpoko giroak ez duelako lagundu. Recalderen ekipoak asko hitzegin du, esanez 19rako akordioa egingo zela, lan erreza zela, akordiorako posibilitate haundiak zeudela eta... 13estaldetik, eta oraindik ez dakigun faktore politikoengatik, Recaldek fetxa eta kalendarioak aldetu egin ditu, eta lehen urte t'erdi batean egin behar zen prozesua iruditzen zaio 6 hilabetatean egin daitekela.
Guk argi daukagu hori ezin dela 6 hilabetetan egin, ez dela komeni gainera. Diferentziak haundiak dira sektore sozial ezberdinen artean: sindikatuek diferentzia haundiak dauzkate, sindikatuek Federazioarekin, gurasoek eskola publiarekin, eskola pribatua nola geratuko den finantziatua hor ere ikusi beharko litzateke... ikutzen ari da irakaskuntza orokorra. Pentsatzen dugu prozesuak bukatu dezakela leku txar batetan. Baina Recaldek nahiago du berarekin ontzia hondoratzea, esaten du: zein izan da sozioa akordio honetan? Ikastolen Federazioa, ikastolek daukate erru guztia, ez dutelako betetzen... inolaz ere ez dugu onartuko planteamentu hau.
A.: Hemendik aurrera zer?
I.E.: Momentu honetan gauza zaila dago, momentu honetan borondate politikoak agintzen du eta indar politikoa daukatenek gidatzen dute eta momentu honetan Recalde jaunak planteatu beharko du duela urtebete sinatutakoa aurrera eramateko betarik baduen... Guk betikoa esaten dugu: negoziatzeko prest gaude eta segitzen dugu horretan. Negoziaketak porrot egingo balu, bai Recaldek, bai guk eta bai irakaskuntza berak krisi haundi bat jasoko luke 89. urtean, eta dudarik gabe guk estrategia aldatu beharko genuke. Prozesu luzea izango da, ez lineala eta beti egongo da gertakizun politikoen arabera.
TXUMAI ITURRIA
37, 38



GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
PertsonaiazETXEZARRET3
EgileezITURRIA2Gizartea