argia.eus
INPRIMATU
Txomin Artola: "Duela urte t‘erdi edo horrela erabaki nian jada ez nintzela euskal kantaria’'
1989ko urtarrilaren 08a
Txomin Artola euskal kantariari elkarrizketa

«BERRIZ ARTE», 6. ELEPEA ELKAR DISKETXEAREKIN KALERATU DU
Txomin Artola: "Duela urte t'erdi edo horrela erabaki nian jada ez nintzela euskal kantaria''
Bere eguneroko Euskadi Irratiako lana bukatu ondorenerako lotu genuen solasaldia Artolarekin "Berriz arte" azkenngo elepearen inguruan. Donostiako Ateneotik badia osoa ikusmira zitekeen arrats gertuko argitan, astiro ilundu zuen arte bere diskoaren azaleko irudiaren gisara.
Gauez, autobus amerikano bat, motel batetako neoizko argiak eta Txomin Artola: «Berriz arte» (diskoaren azala, Xabi Oterok egina). "Bai, bidaiari baten irudia balitz bezala. Eta 'berriz arte' esaten duk, Zuberoan esaten den moduan: beste bat arte".
Agian ihesi ez, baina behintzat bere sorlekutik joan egin nahi duen norbaiten kantuen zantzua hartzen zaie berehala Txomin Artolaren seigarren disko honetakoei.
"Maletak hartu eta joan egiten haiz, aspertu haizela alegia, eta aldatu nahi duala lekuz edo markoz, behar bat bezala. Ni inguroan ditudan gauzekin oso lotuta nagok, eta horretatik abstraitzea eta fantasiako mundu batean bizitzea oso zaila duk, baina kontua duk errealitatea eta fantasiaren arteko oreka topatzea. Eta hori duk sekretua".
Nabari diogu disko osoan zehar alde egitea bilakatzen dela nolabait esanahi orokorra.
"Antzeko zerbait Esaterako, 'Sorlekua utziz gero' kantua, emigrazio kantu bat duk, eta ondorioz sentitzen den herrimina. Elissanburuk idatzi zizkian hitzak, ongi asmatuak".
ARGIA.–Emigratzea zer bait behartua duk ordea. Eta beste batean errepikatzen duk «ni ez naiz hemengoa....
TX. ARTOLA.–Hala duk. Horiek dituk klabeak, erreferentziak. Bakoitzak ulertuko dizkik bere erara. Bazegok halako insistentzia bat, bai. Batzutan pentsatzen diat nik ez daukadala hemen tokirik bizitzeko. Azken urte hauetan zentsazio hori zeukeat. Begira, ibiltariaren kantu horretan, Joxerra Gartziak idatzi duen letra horretan esaten duk: "agur eta banoa, ni ez naiz hemengoa". Ziur nago bera nere barruan jarri zela eta neretzat idatzi zituela. Uste diat joan egingo naizela, esan liteke gainera joaten ari naizela... eta joateko modu asko daude.
A.–Sarrionandiak esan zian "Ni ez naiz hemengoa". Baina berari behartu zioten markoa arrotz zitzaiolako. Hiri arrotz egin zaik hire ingurunea?
TX.A.–Nere ama Iparraldekoa huen, eta hemengoek espainol kutsua duten moduan haiek baditek frantsesa. Horrekin esan nahi diat, etxean halako frantses ingurune bat bizi izan nuela, ohitura berezi batzuk, eta horregatik ni piskat arraro sentitu izan naizela beti. Eta hor zegok lekuz kanpo egotearen zentsazioa, eta uste diat halako zerbait ere sentitzen nuela euskal kantagintza deitu izan den mugimendu edo bolada hartan. Toki gutxi izatea edo nik zer dakit. Orain gaztaroko zentsazio horiek berak bueltatzen ari zaizkidak berriro, arrotzarenak, edo zertan ari ote naizen hemen. Eta konturatzen bahaiz, egia duk nere erreferentzia kulturalak beti atzerritarrak izan direla.
Instrumental saioak
Arrotzak, ibiltariak maletak hartu eta beste bat arte esaten duen arren, kantu herrikoiak ere baliatzen ditu diskoan, «Ama zuriak neri parian pasata.... edo eta «Triste bizi naiz eta» kasu, Haizea taldeko garaiak gogora arazten dizkigunak, eta hain zuzen oraingoan ere Amaiarekin kantatzen dituenak.
"Bat kanpoan edo sentitzen duk-, baina beti zegok bagage herrikoia".
Bestalde, erdi instrumentalak diren pare bat ere bai.
"Somatzen duk hitzarekin baino musikara loturik askoz libreago sentitzen haizela. Euskal kantagintzan sartuta egon izana seriotason handiz hartu nian: hizkuntza, Euskal Herria, kultura... Azkenean konturatzen haiz gehiegizkoa dela, nere bizkarrean izugarrizko zama eta erresponsabilidadea neramela. Duela urte t'erdi edo horrela erabaki nian jada ez nintzela euskal kantaria. Eta sentitu ninduan asioz libreago. Sartu nintzen bezainboteio askatasanez irten nauk 'mugimendu horretatik".
Joxerra Gartziak izkiriatu ditu elepeko kantuetarik zazpi, Txomin Artolak aitortuz tandem inportantea gertatu dela, «ez fisikoki elkarrekin lan egin dugulako, baizik eta bion irrati garaiko tratutik sortutakoak.
"Tarteka olerkiak eta pasatzen zizkidaan, eta elkar ulertze era berri bat izan da".
GORKA ARRESE
51


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakARTOLA2
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazARTOLA2
EgileezARRESE1Kultura