argia.eus
INPRIMATU
"Maite Dugun Selekzioa Da"
1988ko abenduaren 18a
J.A. Larrañaga, "Real Sociedad"eko jokalariari elkarrizketa

J.A. Larrañaga, Real Sociedadeko Jokalaria:
"Maite Dugun Selekzioa Da"
Futbol jokalariek ere badute zer esanik arazo honetan, beraiek bait dira azken finean projektu honen ardatza. Hauen iritzia jakiteko, Joan Antonio Larrañagarengan jo dugu, bai Espainiako eta bai Euskadiko selekzioetan jokatu duenez, zer esanik izango duela pentsatzen bait dugu.
Argia–Zein da jokalarien ikuspegia euskal selekzioari dagokionez?
Larrañaga.–Hori projektu bat izan daiteke, baina projektu on bat izateko sarritan jokatu beharko litzatezke, eta dirudienez noizean behin jokatzea dute asmo. Beraz oraindik lan handia egin behar da.
A.– Nork hartu beharko luke iniziatiba?
L.–Honelako projektu bat martxan jartzeko danak hartu beharko genuke iniziatiba. Jokalariak beti egoten dira prest selekziora joateko, eta denen artean akordio batetara ailatuz gero, gauzatu daitekeen projektua dela iruditzen zait. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak Federazioa sortzeko iniziatiba hartu beharko luke, Federaziorik ez baldin badago oso zaila bait da selekzioa osatzea.
A.–Zein izango litzateke jokalarien erantzuna?
L.–Azken partiduan garbi geratu zen jokalariak beti daudela prest selekzioan jokatzeko. Gainera geure selekzioa da eta nik uste dut maite dugula.
A.–Noizbait aukeratu beharra balego, zein izango litzateke zure aukera?
L.–Orain Euskadiko selekziorik ez dago eta Espainiakoan jokatu beharra dago, izena eta kategori piskat hartzeko, baina Euskadiko selekzioa gauzatuz gero, hemengoak Euskadiko selekziora joango lirateke inongo arazorik gabe. Baina oraindik lan handia egin behar da selekzioa aurrera ateratzeko eta guk behintzat ez dut uste aukera hori izango dugunik.
A.- Zein izango litzateke selekzio honen maila?
L.–Honetan ez dago inongo dudarik. Gure jokalari asko daude Espainiako selekzioan, eta horrek jokalarien kalitate bikaina adierazten du. Bestelde azken honetan jokatu ditugun partidutan emaitza onak lortu ditugu, joku polita egiteaz gain.
M.GOIKOETXEA
41



GaiezKirolaEuskal sele
GaiezKirolaFutbolaEuskal Sele
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
PertsonaiazLARRAÑAGA3