Gillem Jordi Graells idazkariari elkarrizketa
Gillem Jordi Graells:"Lortu Dugu Lan Plangintza Amankomuna Bideratzea"
Associacio d'Escriptors en Lengua Catalana-ko idazkaria da Gillem-Jordi Craelis dramaturgoa. Ezaguna da euskal antzerkigintza munduan, eta euskal antzerkla ez ezik, euskal literaturaren egoera zertan den gertu samarretik jarraitzen du. Durangon solastatu ginen berarekin, eta ihardunaldiak amaitu biharamunean Donostian ere ikasi genuen.
ARGIA.–Galeusca-k biltzen dituen hiru literatur errealitateak desberdinak izaki ere, elkarrekin lan egiteko zerk batzen dituela uste duzu?
GRAELLS.–Hiru literaturon egoera, jakina, desberdina da, bai bakoitzaren tradizio propioagatik bai bakoitzaren hizkuntzaren normalizazio mailagatik. Horregatik, amankomuntasun puntu positiboak baino, tura bezala herrialdeotan gazteleraz idazten den literatura. Halako maniobrek ez dute oraindik etsi, eta areago, egunetik egunera formula eta falanik esango nuke egoera orokor eta zapaldu amankomuna daukagula, hain zuzen ihardunaldion motorea dena.
Gure superbibentzia eta normalkuntza nola zabalkundearen aukera hiru literaturon solidaritatean datza, arerio ezagun baten aurrean, zeinak itxura anitzak eta sutilak erabiliz gure egoeraren kaltetan jokatzen jarraitzen duen. Bigarren mailakotzat hartzen gaituzte hiru literaturok, eta era guztietako erasoak nozitzen ditu gure nortasunak mekanismo hainbaten bitartez. Aipatuko dizut, esate baterako, zilegitzat jo nahi izatea galizar literatura edo euskal literatura edo kataluniar literazia berriak asmatzen dituzte eritzi publikoari begira.
Labur esanda, beraz, hiru literaturon errealitate eta nortasunaren defentsan bateratuki autre egiteko aukera eskaintzen digute idazleen arteko Galeusca ihardunaldiek.
A.–Baina urtean behin besterik burutzen ez diren ihardunaldiok ez al daukete indarrik gabeko motore biburtzeko arriskua, baldin eta ez badira erabaki eraginkorrak hartzen?
C.–Ihardunaldiotara basterik murriztuko ez balitz Galeusca, proiektuak ez luke inolako proiekziorik izango, elkarrekin topo egin eta negar egitea baino. Eta bostgarren ihardunaldiak ospatzen ditugu dagoeneko.
Aurtengo hauetan ordea, agian hiru idazleen elkarteek beren heldutasunerako bidea hartu dutelako eta aktibitate gaitasun adierazgarria bereganatu dutelako, lan plangintza amankomun konkretu eta zabal bat bideratzea lortu dugu. Alde batetik, herriaide bakoitzeko instituzio politikoei presio egingo diegu behin betirako babes gaitzaten elkarren arteko itzulpen plangintza gauzatzen –eta bidea errazteko, gaur egun hiru literaturetan zer egiten ari den argitaletxeei ezagutaraziko dien aidizkari informatibo bat martxan jarriko genuke–; eta bestalde, idazleen arazo konkretuago diren erreibindikapenak mamitzen jarraituko dugu, gaztelar idazleen elkarteek gure gainetik jokatzen segitzea onartu eta utzi gabe.
54
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGRAELLS1
PertsonaiazGRAELLS1