argia.eus
INPRIMATU
XXII,GARREN EUSKAL-JAIA DONOSTIAN
1965eko ekainaren 27a
Ramon Peironcely, C.A.T.eko buru-ordeari elkarrizketa
XXII,GARREN EUSKAL-JAIA DONOSTIAN
Peironcely'tar Ramon jaunak, bere iritziak azaltzen dizkigu
Illaren ogeitiruan Euskal-Jaiak asiak ditugu Donostian. Eta nolakoak gaiñera. Erri baten almena ikusarazten dutenetakoak. Irriparra ezpaiñetan eta alaitasuna biotzean. Ilusioa iraunkor eta gaztetasuna nun nai.
Peironcely jaunarekin, C. A. T. donostiarrean topatu naiz. Obeto esateko, bere borondate onari eskerrak, errextasun guztiarekin agurtu detala.
C. A. T.'ko buru-ordea da. Trebea ta argia. Nere galderak, erantzun sakonarekin itzultzen dizkit, erakusaraziz, garrantzi geiagoko zailtasunak errex erabakitzen dituala.
–Nola dijoazte, aurtengo Euskal-Jalak?
–Ikusten dezu. Gure borondateari erriak laguntzen dio eta danok, batuta, jai auek aixa aurrera atera genezazke.
–Beñere baño gaintasun gelago nabaitzen alda aurten?
–Gauz bat esango dizut. Aurten Gipuzkoaruntz zabaldu degu, gure Euskal-Jaia. Erri batzuek sartuak dira gure eginkizunetan. Or dituzu beintzat, Usurbil eta Andoain, erri anetxek bai nabaltuko dituztela jai eder anetxek. Baitere Donostiarekin batera ortxe izango dituzu, onera etorriko diran beste batzuek ere. Eta arrazoi bat da atsegintzen gaituena, Donostiarrok gipuzkoarrak gera, batasun bat sortzen degularik. Ala ba, gipuzkoarrok donostiar egin da gelditzen gera... –irripartxo bat.
–G. A. T.'ren gogo oni erriak erantzuten al dio?
–Esan dizudan bezela, ez dakizu zer zaletasunarekin erriak bultzatzen dion, eratu degun Jai oni. Nabaitzen baitegu sustrai berberetikan eldua dala, eta laguntasun aundiena erritik artu degu.
–Euskal-Jai aldi auek, donstiar udarako jai aldietan sartuak al ditugu?
–Ez dudik izan. Oso ondo etorriak gaiñera. Pentekostekoak alde, ta Euskal-jolasak irikitzen du donostiar udara. Juandakoak ondo artuak izan ba ziran, baitere kanpotarrentzat auetxek ikusgarriak dira. Nabaitzen degu beintzat anen arreta gure ganzentzat. Eusko-folklorea ugaritsua baita, ta naiz eta gure artean oso ikusia izan, trebetasunean txit aberatsa da.
–Iduritzen al zaizu zuri eratu dan programa'n, eusko folklore guzia artua dagoela: edo zer edo zer kanpean utzi dezutela?
–Nere ustez, osorik, ederti guztia lortu degu. Bay, gogoratzen.etzaidanen bat baliteke uztia, bañan, ziar nago, gureganatu degula ederti osoa. Asi zaitez. Ortxe, kultura, literatura, teatroa, olertia ta abar, gai guztietatik dituzu. Ez esan gero eusko-kirolengatik ezer, or dituzu-ta guztiak errenkada luzean. Itxas-gizonezko arraunketatik, sokatira umilleraraño, ainbeste joku ta jolas ikuiturik. Erri gutxi izango da bai, gureak baño agerpen geiago daukanik...
–Tankera guztietara, Euskal-Jaiak eratzen Euskal-erri guztian, Donostia izango da lehengoa?
.–Ala da bai. Donostia izan tzan lenengoa jai onek eratzen. Ez da ortaz arritzekoa: bein emen sortu ezkero, irauten jarraltzia. Berea baita –Gipuzkoarena ere– alako agerpena.
-Aurtengo presupuestoa jai auetarako, noraño igo da?
Lengo urtekoa bezelakoa. 450.000 pezeta.Ordaintzen diran sarrerarekin zer edo zer altxako degu, bañan ez ain beste. Gañera C. A. T.'k, erriarentzat, eratzen ba ditu alako jai-aldiak, galduko dulakoar egon bear du.
–Erriak ulertu eta eskartzen al du, merezi dezuten bezela; zuen lana?
–Pozik gera, danok alkartuta gozartzen ba degu. Alaitsu izango gera ikustaz nola arreta guztiarekin, erriak ondo artzen duan, ipiñi zaion euskojolasa ta euskal-edertia. Naikua degu onekin.
–Danetatik nasian. Nola ikusten ditugu, datorren estropadak?
–Oso ongi. Nik uste det urak baretuko dirala. Esaten ba dizut treñeru-txikien (trainerillas) saio bat, San Juan' en izango dala, Deun Iñaki egunean. Poztu egiten naiz, aurten, gure estropada nagusiak, garrantzirik bikaiñenetakoa izango dutela, ustean. Itxaropen ortan nago.
–Beraz, Euskal-jai autxek orlenak dirala diozu?
–Ez da errexa erantzuten. Bañan, urtero, goruntz joan bear degula deritzait. Dudik gabe, egia dalakoan bide ortantxe jarriak gaude.
–Eskerrikasko Peironcely jauna. Ortxe zauden bitartean, ia, zure argitasunarekin eta gure laguniza exkaxa aldamenean dezula -bañan biotzbiotzeko laguntzarekin– goi-mailetaraño jasotzen degun egunetik-egunera, Euskal agerpen anen etorrera.
C. A. T. utzi det.
EuskalJai'ri buruz ainbeste aldiz ikusitako argazki kolorezkoa, aurrean det berriz ere. Bai ederra, arranopola. Ez ote genuke beste uri aundietako propagandako argazki artean, lenengo saria irabaziko?
Zeñek daki?
TOLARETXIPI X
10

GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazPEIRONCELY1
EgileezTOLARETXIP1Gizartea