argia.eus
INPRIMATU
"Teknika aldetik bera baino hobeto moldatuko naiz"
1988ko irailaren 11
Sega apostua dela eta, Juan Jose Irazusta segalariari elkarrizketa.

Juan Jose Irazuzta, 40 urte, asteasuarra:
"Teknika aldetik bera baino hobeto moldatuko naiz"
GALDERA: Ez al dago Asteasun segalari gazterik?
ERANTZUNA: Momentu honetan ez dago segalarik behinik behin. Dabiltzanak behintzat Aian gehiago daude. Asteasun ni bakarrik nago, orain dela lau urte utzi nion baina ondorengorik ez da sortu eta 40 urtekin bueltatu egin behar ba...
GALDERA: Preparazioz bestea baino motelago omen zabiltza.
ERANTZUNA: Ni sekula ez naiz preparatu orain preparatu naizen bezala. Gastuak ere hala egiten dira! Halere ez dut ezer espezialik egin Erasunen modura. Neguan, belarra etorri arte gimnasioan, eta gero bi egunetik behin segan. Tipo horretan. Nere preparazio horretan joan den. Oraindik konzentraziorik ez dugu egin guk!
GALDERA: Zer daukazu zuk Erasunek ez daukanik?
ERANTZUNA: Badakizu zer esaten den hor: 'beterania' gradu bat omen. Nik buruan sartuta daukat lehen ere indarraren aldetik bastante ondo defendatu nahiz eta teknika aldetik Erasun baino hobeto defendatuko naiz. Kondizio onetan iristen banaiz nahiko lan izango du ni irabazten. Hor ari dira esaten bi ordu gehiegi direla neretzat, pott egingo dudala, baina kontutan har zatela jende aurrean Erasun-ek baino gehiagotan bete ditudala nik bi ordu.
LOREN ARISTI
22


Gaiez\Kirola\Herri kirol\Besteak
Pertsonaiaz\IRAZUSTA2
Egileez\ARISTI2\Kirola