argia.eus
INPRIMATU
"Berak baino preparazio hobea daukat"
2007ko otsailaren 21a
Sega apustua dela eta, Jose Manuel Erasun segalariari elkarrizketa

Jose Manuel Erasun, 24 urte, Aiarra:
"Berak baino preparazio hobea daukat"
GALDERA: 40 urtetako "zaharrari" beldurrik ba al diozu?
ERANTZUNA: Nik pentsatzen dut Irazuzta, eta hori berak daki inork baino hobeto, nahiko ondo dagoela. Halere, edade bat aukeratu behar banuke 40 urteen azpitik izango litzateke. Ez naiz ailegatu baina pentsatzen dut 40 urte ez dela edade onena. Hori hasteko. Gero, preparazioa nik berak baino hobea daukadala uste dut, jende gutxik egin duena egin bait dut, joan den urtetik programazio bat osatu eta entrenamendu onak antolatu segida batez. Bera, berriz, ikusten dut gaiso dagoela, eztabaidetan dabiltzala gauza askorekin... Beno, esperientzia eta teknika ona behar du izan, ze barrutian belar nahasia dago eta jakin egin behar da sega ematen, baina horretan ere ez dut uste jendeak dioen aldea dagoenik, harek daukan hainbeste badut nik.
GALDERA: Teknika eta indarra nolatan ulertzen dituzu?
ERANTZUNA: Teknika eta indar haundia behar da Iturriotzen lan egiteko. Halere, teknikak bakarrik ez du belarra ebakitzen. Iturriozen belarra ikaragarria dago eta hori teknikarekin bakarrik ez dago menderatzerik. Hori da sekretu bakarra. Bigarren orduan gainera ezer gutxirako balio dizu teknikak indarrak galtzen badira.
GALDERA: Aia eta Asteasun arteko setak denbora joan denbora etorri hor segitzen duela esaten dugun bezala, esan al daiteke garai bateko segalaria eta oraingoak berean segitzen dutela?
ERANTZUNA: Nik txiki-txikitatik izan dut segarako zaletasuna. Gutxi gora behera betiko bidea darama horrek. Etxeko martxarekin hasi eta aurrera. Preparazio aldetik diferente egiten dugu egun, berdurak eta asko primatzen ditugu, ez garai batean bezala desafioaren aurretik bi dozena arraultz jaten eta...
LOREN ARISTI
21


Gaiez\Kirola\Herri kirol\Besteak
Pertsonaiaz\ERASUN1
Egileez\ARISTI2\Kirola