Iñaki Zabala, "Izarra" txistulari taldearen ardunadunari elkarrizketa
«Izarra»,-Zarautzko Koralaren Txistulari Taldea
Elgoibar'ko euskal-festa. Jendea txaloka. Zer ote da? Izan ere ainbeste ganza daude Elgoibar'en Umeen euskalfesta onetan ikusteko ta entzuteko! Ezker eskubiz bultzatuaz, neska gazte batzuen erditik pasatuta Jarri naiz aurre-aurrean.
Kuadru polita. 25 mutiko ta neskakoskor, kaiku gorria, galtza ta gona
–Zein dira mutiko auek? galdetu nion gizon bateri.
–Zarauztarrak izan bear dute-erantzun ziran beste batek. polita ikusi ta euretzaz zerbait geiago jakiteko gogoa sartu zitzaidan.
Beren albotik gizon bat zijoan. Au izango dek ba auen nagusia-esan nuan nerekiko. Ala, bereganatzen naiz eta asten gera alkar-izketa goxo bat.zuriakin, txapel beltza alboka dutela, or datoz alai ta arin kale guzia beteaz.
Jendeak geratu gabe txalotzen zieten. Merezi zuten. Alako talde
–Egun on, Janngoikoak.
–Danoi eman daigula.
–Zu altzera mutiko anen buru ?
–Bai, jauna.
–Izena, mesedez?
–Iñaki Zabala.
–Galderatxo batzuk egin nai nizkitzuke.
–Bota nai dezuna.
–Zarauztarrak zaituztegu, beraz?
–Bai, denok zarauztarrak gera.
'–Zenbat zerate?
Oraingoz 25. 17 mutiko, 13 txistulari ta 4 tanbor jotzaille. Neskatillak 8, danak txistulariak. Esan dizut 25 gerala, oraingoz. Baliteke udara bukatu orduko 30 izatea ta datorren urtean geiago.
–Ori da martxa, ori. Ta zenbat denbora asi ziñatela?
–Oso gutxi. Urte ta erdi edo onelakeren bat. Igaz garai onetan 4 ziran eta aurten ikusten dituzu.
–Profesionalen bat al daukazute erakusteko?
–Obe bai, baño gaurkoz ez dankagu dirurik ortarako. Auen erakusle jatorrak, beren fabrikako lanak bukatu ondoren artzen dute beste lan latz au
–Ta txistuak debalde etortzen al zaizkizute?
–Ez, ez. Gaurko egunean utsean itxasoko ura bakarrik dago, ta deskuidatzen bazera, ori ere ez.
–Orduan. . .
~Egia esateko, orain arte txistularien gurasoak egin dute dana. Emendik aurrera Zarautz'ko koral'aren eskuetan geratzen- dira.
–Erri askotara erten al dezute?
–Guadenekoz Deba, Eibar eta Elgoibar'ko Euskal jaietan izan gera. Mondragoi'tik eta Zestu'tik ere deitu digute. Badaukagu beste eskari mordoska bat, baña oraindik konkretatu gabe, itz eginda bakarrik.
–Asko eskatzen al dezute?
~–Bai, zera. Gu ez goaz diruaren billa. Taldearen izenak dion bezela, guk «Izarra» izan nai degu, joaten geran tokietan euskaldun guziak argitu ta alaituaz.
–Loyola'ko irrati'tik esaten jardun duten bertsolari txiki oick ere inenak al dira?
–Bai, gurekin datoz.
-~1'a naturalak al dira edo?
-Berezko bertsolaria, Zendoya da. Besteak ikasitakoak botatzen dituzte.
~Zarautz ortan danetik daukazute.
– Aita Prantziskotarrak ere berrogei bat laguneko abesti talde bikaiña daukate, oraintxen antelatua.
–Esan deguna, danetik.
Zuk ikusi dituzu aurtengo Euskal-festak. Zer esango zenieke an tolatzalle ai ?
–Aurrena. Folkloreakin bakarrik ez dala nalkoa. Batez ere Umeen euskal-jaietan, gure euskera berpiztu bear dala, ume guztien ezpañetan euskera josfaz Bigarren. Guk, deitzen diguten erri guziekin kunplitu nai degu. Baña, ortarako, garaiz abixatzea nai genduke.
Oneraño Iñaki Zabala'kin euki nuan alkar-izketa. Izketan asi nintzanean ez nuan ezer argitatzeko asmorik. Baña ain gozo ta atsegingarri ta erakusgarria iruditu zait... Alpertasuna alde batera utzi, idaztresna artu ta Zeruko Argira bialtzea pentsatu det.
Gero esango dute euskaldunak danok alperrak gerala idaz-lanetarako.
Dandanok ez, e?
B. ERREZIL
10
GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazABALA1