argia.eus
INPRIMATU
Lezoko Udal Musika Akademia pedagogian bide berriak urratuz
2021eko uztailaren 28a
Xanti Espinarekin elkarrizketan.
AKADEMIAKO ZUZENDARIA DEN XANTI ESPINAREKIN SOLASEAN
Lezoko Udal Musika Akademia pedagogian bide berriak urratuz
Lezon bada, beste hainbat lekutan bezala, Musika Akademia gazte bat, oraindik bi urte bete ez dituena. Hala ere, emaitza oparoak eskaintzeko eta bertan egiten den lanaren seriotasuna frogatzeko, kurtso amaierarako antolatu dituzten zazpi kontzertuak lekuko.
Musika Lezon zein egoeratan aurkitzen zen aztertu asmoz, orain hiru bat urte ikerketatxo bat egin zuten, zera ondorioztantu zela: herriko jendeak zituen beharrei herriak berak eman behar ziela erantzuna. Honela akedemia ez-ofizial eta errekonozitua sortzeko ideia otu zitzaien. Guzti hori aztertzeko eta Akademiaren nondik norakoaz mintzatzeko bertako irakasle eta zuzendari den Xanti Espina lezotar gaztearekin izan gara
A.–Zein da Akademiaren gaurko egoera?
X.E.–Ikasle kopurua azpimarratu nahiko nuke. Amaitzear dagoen ikasturte honetan 340 matrikula izan ditugu 215 haurren artean banatuak. Bost mila biztanle dituen herri batentzat zerbait bada. Egoitzari dagokionez nahiz eta Akademian lantzen diren gai guztiak edifizio batetan zentralizatzea komeni den, ez dugu oraindik lortu.
A.–Zein dira ikas daitezkeen gelak.
X.E.–Bibolina, biola, klarinetea, oboea, saxofoia, pianoa, akordeoia, txistua, flauta, tronpeta, perkusioa eta solfeoa, noski. Aurrerago balleta eta alboka, dultzaina eta gehiago satu nahi genituzke, oraingoz asmo besterik ez badira ere.
A.–Garestiak dira ordea instrumentuok...
X.E.–Beno, Akademiak baditu bere instrumentuak, eta ikasle bakoitzak, hauetaz baliatuz, egunero gutxienez ordu erdiz ikasten ari den instrumentua jotzeko aukera badu. Askotan bi edo hiru elkartzen dira eta elkarren arteko oso harreman estua sortzen da. Pedagogikoa iruditzen zait hori, ez da ez denbora galtzea, ezta gutxiago ere.
Haur bakoitzak instrumentuen aukera egin aurretik kontzertu pedagogikoak atontzen ditugu, nolakoak diren eta... ezagutu dezaten. Bestalde, musika egitea, gozatzeko, ondo pasatzeko modu bat dela pentsatzen dugunez, beste ebaluaketa sistima baten inguruan gabiltza. Eta guk proposatzen dugun sistima alternatibo hau nahiko eragingarria da- ikasleentzat.
A.–Zertan datza, bada?
X.E.–Guztiok nozitu ditugun azterketa beldurgarri horiek desagertze bidean jarri ditugu. Gure asmoa zera da, hiruhilabetero, ikasle guztiek parte hartzen dutelarik, jendaurreko kontzertuak antolatzea.
Ebaluaketa sistima bat dela ez dago dudarik. Azken finean ikasleak erakutsi egin beharko du dakiena. Baina musika, hizkuntza bezala, komunikatzeko bide bat da, eta azterketa tradizionalean betetzen ez den xede hau kontzertu batean lortzen dela uste dut.
A.–Horrela gainditzen dira kurtsoak.
X.E.–Kontzertua eman ondoren, hurrengo klasean, ikasleak eta irakasleak bezperan egindakoa aztertuko dute. Gainera kontua ez da kurtsoa pasatzea.
Programa ofiziala baztertzen ez bada ere, beste alternatiba bat eskaini nahi diogu ikasleari, instrumentuarekiko harremana, lilura, jolasa landuz alde batetik, baina oinarrizko teknikaren garrantzia ahaztu gabe. Teknika beste bide batetik lor daitekeela pentsatzen dugu.
Esate baterako, ikasle batzuk programa ofizialari jarraitzen diote ehunetik 80an eta beste %20a jazz edo beste musika ariketa eta obrekin osatzen dute. Beste batzuk alderantziz. Hau da, irakasleak ikaslearen beharrak ikusirik programa osatzea proposatzen dugu.
A.–Eta solfeoa?
X.E.–Hasierako graduetan, haurrak oraindik instrumentu bat lantzeko aukerarik ez duten bi graduetan, korua da gure alternatiba. Beraz, hasierako zikloan nahi eta nahiezkoa da koruan parte hartzea. Hemen ere elkarren arteko erlazioa sendotzen hastea lortu nahi dugu. Musika ez da bakarrik egiten den zerbait. Eta honela moldatu dira egun «Txinparta-Txiki» eta «Txinparta» bi koru gazteak.
Gurasoak jabetu dira gaur egun musikak duen garrantziaz, gurasoakf inplikatu nahirik hitzaldi pedagogikoak ere apailatzen dituztela. Udaletxeak ere buru-belarri murgilduta dabil herriari zerbitzu hau ahalik eta hobekien eskaintzeko helburuz Finean guztiok inplikaturik gaude nolabait zeregin honetan.
PERU UNTZUETA
51

GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
PertsonaiazESPINA1
EgileezUNZUETA2Kultura