argia.eus
INPRIMATU
Ogei Urtetik Gora Ondarrabi'ko Alkate Izana
1965eko ekainaren 13a
Frantzizko Sagarzazu eskultoreari elkarrizketa
Urrezko Langintza Medalla Sagarzazu'tar Frantzizko'ri
Ogei Urtetik Gora Ondarrabi'ko Alkate Izana
Mayatzaren lenengo egunean, eman zioten Sagarzazu' tar Franzisko Jaunari, lanari dagokion urrezko medalla. Bidezkoa deritzait, gertakizan ontaz ZERUKO ARGIAN, zer edo zer argitzea. Ortarako, Sagarzazu berarekin elkarizketa bat izan det.
Sagarzazu'tar Franzisko Jauna 1888'gn urtean jayo zan. Bost urte zituala, gurasoak, Santamaria zeritzaion osabaren menpean utzi zuten, aren lan-bidea ikasi zezan; Santamaria tallista ospetsua baizan. Bi urte osabakin Bilbon bizi izan zan. Gero Irun'go Iguaran'dar Gillermo'ren ikastolan sartu zan. Bereala dibujorako errextasun anndia erakutsi zuan. Amaika urteko mutikoskorra zala, Irun'go erriko eskoletako mutikoai zuzentzen omen zizkien beren dibujo-sayoak. Amairu urte bete zituanean Donosti'ko Altuna etxean asi zan lanean. Eskultura lanean, alegia.
–Zenbat irabazten zenduan garai artan?
–"Lau pezeta ta erdi, baño zazpi erreal apopillean utzi bear izaten nituan".
–Zazpi errealekin etzen' duan bada oso ondo jango.
–«Ez orixe. Babarrun gorriak eta sardina zarrak bakarrik. Orduan pasa nuan gosea! Ortik gora, nere bizio guztia astean bein Iribas zeritzaion ostatuan ardo goxo pitin bat edatea zan».
–Gaxtetan beti gogoratzen dira ipui polit batzut. Esango al didazu batenbat?
–"Bai. Aste batean bi jai izan ziran eta etxera etortzeko dirurik gabe gelditu nintzan. Irurogei zentimo besterik ez. Eta izan oi nuan etxera etortzeko gogo bat...! Zer egin? Errendiraño oñez etorri nintzan eta andik Iruntera irurogei zentimukin tren,ean Ura poza!».
Amazazpi urte zituala berriz Bilbo'ra joan zan. Lanetik kanpora ikastolan ibiltzen zan. Emeretzi urte bete zitua nean, bere kontura jartzek' asmoa artu zuan. Esan eta egin. Ondarrabiko auzo batean –Amute izena– talla' bat iriki zuan eta zortzi langillekin eskultura lanean jarraitu zan.
–Gordetzen al dira ondiño orduan egin zinduten lanak?
–«Bai noski. Irungo kanposantuan asko arkitzen dira. Baita Gualape'n eta Ondarrabi'n bertan ere».
–Denbora luzean jardun al ziñan eskulturako lanean?
–"Ez. Etziran urte onak ortarako eta ez nuan geiegi irabazten. Pinpili-Pausa egin nuan garai artan. Laister konturatu nintzan konstruzioak diru geiago ematen zuala eta arrezkero ortan nabil».
Bai ta benjondeizula! Nork kontatu lezazke Sagarzazu'k egin dituan etxe txiki, polit, alaiak? Oiek edertzen dute zatika zatika Ondarrabiko erria, txori kablak bezin sorgiñak baitira. Sagarzazu'ren lendabiziko urte aiek etziran gaizki galduak izan. Orduan sortu zan bere biotzean, arriganako griña. Bai ta arrezkero, amaika arri jarri dira Ondarrabia etxe kalek apaintzeko.
Sagarzazu'tar Franzisko, gazterik ezkondu zan. Ogeita bat urtekin alegia. Bere andre Alejandragandik sei alaba izan ditu. Orain lau bizi zaizkio.
1920'gn urtean Ondarrabi' ko konzejala autatu zuten. 1927'gn urtean Alkate Jauna. Iya eztago sinisterik Sagarzazu Jaunak urte aletan egin zituan gauzak. Illeran jartzera noa: Karlos V'gn Gaztelua erosi, Jaizkibel' go mendia –irureun urte juiziotan ibilli ta gero–Ondarrabirako irabazi. Mendi au bera piñuz estali. Puntala deritzaion zatia zabaldu, itxasori pusketa bat kenduaz. Ondartza aunditu eta aurretik bide zabal eder i bat egin. Ondarrabi atzetik Mola'ren avenida deritzaion bide zabala iriki. Ondarrabitik Endaira itxasoz zubi bat antelatu eta lendabiziko arria jarri. Ondarrabi'ko ezjakintasuna izkutatzearren lau eskola berri egin eta zegoztenai garrantzi aundia eman. Ondarrabiko izkuntza gutxitzeko artu emanak igarti. Eta millako emeretzi iltzen baziran, millako zazpiraño jetxi. Erriko oiturak eta bizi modua jaso, garbitu eta zuzendu. Baita etxeak eta kaleak ere. Erabaki guzti oiek eta askosaz geiago, sei urte barru. Orregatik ezta arritzeko, alkatetzan bi urte zaramazkilla ondarrabitarrak erriko Seme Maitena ;aipatzea Alfonso XIII'gnak Isabel Katolikaren ospakia erantsi zion eta Alfonso X'gn kerbata erriko ikurriñarako iritxi zuan.
–Izan ere, lan aundiak deritzaizkit. 13 aña atsegiñak atsegabeak dakarzkite gauak eguna bezela. Zureak aundiak izan al ziran?
–«Bai. Itz gutxitan esateko, ikaragarriak. Ez pentsatu danak ondo ikusten zituztela nere egintzak. Batez ere, baziran garai artan, Ondarrabiko errian jauntxo batzuk, ni alkatetzan ikusi nai etzutenak eta alegiñak egin zituzten neri ozpoto jartzeko. Egun batean arrantzale guztiak nere aurka gezarretan zutituazi zituzten. Il ez niñutenean! Baña, Gobernadoren eta legegizenen aurrean gauzak ondo garbi azaldu nituanean, ixilduazi nituan betiko danak".
Republika etorri zanean, Sagarzazu'tar Jauna alkatetzatik kendu egin zuten. Ala ere, bereala aipatu zuten berriz konzejalarako. Garai artan ekin bear izan zuan gogor bere etsaien aurka, batez ere egunerokotan. Goizeko ordubik arte antxe jardutzen zan, bere iduz-lanak osatzen. Kardaba aietan, barruka sumingarri aletan, osasunak ez al zuan galduko zerbait? Bai arixe. Orduan sartu zitzaion azukria odolera, tensiyoa azitu eta begia galdu. Ala ere Sagarzazuy lo tranquillo egin lezake. Ilere agintza guztian Ondarrabin etzuten bat bakarra il, ez alde batetik eta ez bestetik. Danentzako babesa izan zan Sagarzazu Jauna.
1942'gn urtean berriz Alkate autatu zuten. Eta kargu ortan egon zan 1958'arte. Amasei urte anetan gauza berriak egin al ditu Sagarzazu Jaunak? Bai orixe. Beste illera luzea jartzera nea:
Zezen plaza egin zuan. Abiazioko soroa Ondarrabin egiteko iritxi. Ala bera Amute'tik Gaintxerizketara egiten ari diran bide zabala. Miramar deritzaion etxea egin zuan. Goiko-Errota bere iturriakin eta Arsu'ko errota ta iturtia bakoitza 36 litro segundoko dituala, berak erosi zituan. Berenak dira Ondarrabiko loretegi ta baratz politak: parque de los cisnes, Madrid, Uranzu, Gerran erori ziran plaza, Gabiota ta abar. Berak apaindu zituan itxas aurreko murallak, baita erri sarrerakoak ere. Berak bete izan zituan arnasaz beste asrno asko, naiz puestoa aunditzea, naiz espigoia luzatzea, naiz Calvo Sotelo'ko bide zabala, naiz Naparrako Kolonias'en etxea, naiz Renfe'ko Umezurtzen etxea... Zenbat eta zenbat gauza.
Ondarrabi'tik kanpora, Sagarzazu'tar Franzisko Dipuutaua izan zan eta berari zor dizkiogu Jaizkibel'go ta Errezil'go Hostalak. Obra Sindicalen nagusi izan zanean, Gipuzkoa guztian etxe asko egin zituan: Irun'en, Mondragon'en, Eibar'en, Ordizia'n, Errenderin, Orio'n, Elgoibar'en, Deba'n, Urretxua'n ta abar.
Sagarzazu ' tar Franzisko izan zan Kortetako Prokuradoria errien izenean.
Eta bere apainlariketari begira zer esan? Bein baño geiagotan ezagutu degu bere esku yayoa lan ortan. Ez erriko bazterrak txukuntzen bakarrik. Baita beste gertaera askotan ere. Onela Guadalupeko Amabirgiña, parrokitik Jizkibel'era igo zutenean edo Irun'go Eukaristiko batzarra izan zanean edo Franko Tolosa'ra edo Donosti'ra zetorrela ta aren sarrera apaintzeko agindu ziotenean. Muguraza Jaunak ondo daki Sagarzazu'tar Franzisko'ren asmoak egokiak izan oi zirala. Orregatik bere liburu baten itz aurrea berari idatziazi zion.
Eta zer gelago? Orrelaxe galdetu nion nik oneraño eldu nintzanean. Eta onelaxe erantzu zidan:
–Bi aldiz Alarde'ko generala izan naizela eta nere bizitza guztian bota dedau itzaldi bikañena, arraunlariak bandera ekarri zutenean bota nuala.
Orain arte esandakoak aski deritzaizkit Sagarzazu 'tar Franziskeren bizitza ta egintza neurtzeko. Arbolak frutuetatik ezagutzen dira eta Sagarzazu ' tar Franziskoren frutuak asko ta bereziak izan dira. Bere aitaren ondoan alaba bat dago. Orain etorri da zure txanda, esaten diot berari: Zer itzetan batuko zenduke zure aitaren bizitza Eta irriparrez erantzuten dit Nere aitak, berestasun aundia dauka gauza tzarrak aztutzeko. Eta zerorrek, Sagarzazu Jauna, nola batuko zenduke zure bizitza? "Nere egiñala, danai on egitea izan d eta berriz ere orixe nai nuke eta emendik aurrera Ondarrabi'ko errian len bezin ja torra izatea opa diot.
Eta nere azkeneko itzetar berriz au esango det:
Sagarzazu 'tar Franzisko Jauna burrukalari trebea izan data, Ondarrabitar maitalea, ederzale berezia, ta euskaldun aundi bat.
Zorionak eta urte askotako
BIDANI'tar LADISLAO
10

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazSAGARZAZU1
EgileezBIDANI1Politika