argia.eus
INPRIMATU
Elosegi'tar Maria Teresa: Andereno-Sendagille
1965eko ekainaren 13a
Maria Teresa Elosegi andereño eta sendagileari elkarrizketa
Elosegi'tar Maria Teresa: Andereno-Sendagille
Aspaldi esan nion Elosegi'tar Mari Tere andereño-sendagilleari "ZERUKO ARGl'rako" galderatxo batzuek egin bear nizkiala. Baietzean gelditu oaitik orain arte ez gera eratu alkar izketaldi au izateko, bañan azkenean ara.
Iluntzean berandu bukatu du Mari Tere'k bere lana, ta apal ondoun, tartetxo bat arrapatu diot berakin berribotaldia izatearren. Oso jator, ala da bera. erantrun die nere galderei.
–Nolatan egin ziñan andereño sendagille edo enfermera?
–Batxiller bukatzean karrera motz bat egin nai nun. Norbaitek zer edo zer esan zan andereño-sendagilletaz, langintza au gustatzen asi zitzaidan eta orta.
–Nun egin zituzan ikasketak?
Bilbo'n, Basurtoko hospitalean. iru urte buruan.
~ Gogorra al da ikaskintzako denbora aldia?
Bai, benetan gogorra. Ondurrarteko ikasgaiak ez bañan, oso ezberdiñak diran beste batzuek erabiltzen dira. Banan gogorrena nolanaikoa ez dan mundu barri bat ezagutzea, arkitzea da.
-Ikasketak nola banatzen dira'
- Gure lana egiteko ez da neizkoa itastea au ekintzakin osatu bear degu. Orregatik bi era oiek erabiltzen ditugn: ikastea ta ekintza.
–Karrera bukatzean espezializatu'a1 diteke?
–Bai, badaude bereizketa batzu'ek.
–Emakumearentzat egokia diirudizu andereño-.sendagille langintza au?
–Oso egokia, are geiago, nik diot erakurlearentzat bakarrik dala onek ditun izakera ta doaiegatik.
–Zein lan egin dezake andereñosendagille batek?
–Hospitaletan, kliniketan, ambalatorio, sendagille espezializatu batekin eta abar.
–Diru aldetik nola dago langintza au
–Ni ez nago batere asarre nere irabaziakin, oso gustora baizik. Bañan andereño-sendagille batek egiten dun lana ez da beiñere bear bezela ordainduko.
–Ara, andereño-sendagille batek asko dezake gaxo botengan. Beragan billatzen bai-du gaxoak maitasan eta poza. Gaxoak izaten ditun egun txarretan zer egin aundia du. Gaxoaren psikologia ezagatzeak izugarrizko garrantzia du guretzat. Sendagilleak artu erazten dieu sendagaiak bezin garrantzitsua bui da gaxoaren animoa xuzpertuko dan edozer.
–Zuk oraingoz nun lan egiten dezu?
–Beasain'go Mikel Donearen klinikan. Orretzaz gañera Ormaiztegi' ko praktikante naiz.
-Zer lan daukazu praktikante bezala?
-Indizio asko jartzen ditut. Eta jakiña, nere ibillera geienak baserriz baserri izaten dira.
-Zure ikasketa gora --beeragatik asko ibilli zera errituk kanpora ta, orregatik ez dezu euskeraz mintzatzeko erreztasun aundirik. Zer derizkiozu onetaz?
-Esango dizut ori dala nere gaztearoan galdu dedan gauzik ederrena. Nire gaxoekin ditudan hartu emanetan ain bearrezkoa zait... Eskerrak zearo aztu ez nun. Egunetik egunera pixka bat aurreratzen dudala iruditzen zait, eta Jauna'k lagun, ama izatera irixten banaiz nere aurrak euskeraz jator, mintzatuko dira.
-Beraz, langintza onek asetzen zaitun emakume bat zera?
-Bai, berriro aukeratu bearrean arkituko banintz ez nuke aldatuko
Miren Olarreaga
4

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaLana
PertsonaiazELOSEGI1
EgileezOLARREAGA1Gizartea