argia.eus
INPRIMATU
Inaxio Kortabarria: "Jokalariek ere konpromezua daukate euskara eta Euskadirekin".
1988ko maiatzaren 01
Inaxio Kortabarriarekin elkarrizketan.
Inaxio Kortabarria: "Jokalariek ere konpromezua daukate euskara eta Euskadirekin".
ARGIA.–Euskadiko Selekzioaren partidua antolatzeko lan nagusietan zabiliza. Noiz sortu zen idela eta nolaz hartu zenuen zeuk koordinatzeko konpromezua?
1. KORTABARRIA.–Orain dela ia hamar urte «Bai Euskarari» kanpainan egin zen modu berean, «Bateginik» kanpainaren antolatzaileek Euskadiko Selekzioa berriro ere biltzeko asmoa aurkeztu zidaten. Orain arte era honeteko iniziatibak izan dira gure futboleko selekzioa moldatzeko aitzakia edo, eta egia esan, giroa aproposa gertatzen da.
Futboleko kontuetan esperientzia pixka bat baneukala, baita kontaktu batzuk ere, eta horrela, laguntza eske etorri zitzaizkidan. Euskadiko Futbol Selekzioaren partidu bat antolatzen laguntzeak beti merezi duela iruditu zitzaidan. Tentatuta, lanean hasi nintzen orain dela hilabete pare bat.
Kendall-ekin hitz egin genuen, gero Toshack-ekin, eta honen ezagun batek egin du azkenean intermediario bezala. Nazioarte mailan selekzio fuerte bat nahi genuen, partidu serio bat, Euskadiko Selekzioaren historiari jarraipen bat emango ziona. Lehendabiziko asmoa Ingalaterra zen, edo beharbada Alemania Federala edo Dinamarka. Ezinezkoa gertatu zen, ordurako selekzio guzti hauek beren programazioa prestatuta bait zeukaten. Manchester United ekipoarekin ere hitz egin genuen, nahiz eta azkenean Tottenham etorriko den.
A.–Ze inpresio sortzen dizu egundainoko Euskadiko Selekzioaren historia laburrak.
I.K.–Gogoratuko duzuenez, lehendabiziko selekzioa eta ondorengoak helburu beretsutik sortutako projektuak izan dira. Gerrate garaian moldatutako hura gure herriaren enbajadore moduan ibili zen Europa eta Amerikan zehar, abertzaleen alderako diru iturririk jasotzeko gehien bat. Berrogeita hamar urte ondoren berriz, «Bai Euskarari» kanpainaren faboretan ekingo zitzaion.
Akaso urte guzti hauetan zera gertatu da, garai batean selekzioaren inguruan zebiltzan batzuk gaur egun postu ofizialetan daudela eta ahaztu egin direla selekzio batek suposatzen duenaz. Hilabete hauetan martxan ipini den «Bateginik» kanpainak berriro ere piztu egin du kirolari eta kirolzale guztiok daukagun nolabaiteko ilusioa, eta denon partaidetzaz posible egingo da, ez bakarrik gogoratzeko modukoa izango den ospakizun baten antzera, bai eta kirol akontezimendu serio eta beharrezko bat bezala ere.
A.–Nolako borondatea erakutsi du partidu honetan zuzenki parte hartuko duen jende guztiak?
I.K.–Nabari dudana da bai jokalariengan bai beste pertsona batzurengan ikusten dela badaukatela konpromezua euskararekin eta Euskadirekin. Oinarri horretatik abiatuta, futbolean eta edozein kiroletan gabiltzanok konpromezu hori presente daukagula, uste dut Euskadiko Selekzioari projekzio egoki bat ziurtatu beharko geniokeela. Kontu hauek ez dira errazak izaten, baina Athletic, Osasuna eta Errealak klub bezala eta jokalariek pertsonalki aportatuko dutena kontutan hartzekoa da kirolaren munduarekin zerikusi daukan jende guztiarenizat.
Gero, euskaltzale eta futbolzale guztien erantzukizunak oraindik gehiago azpimarratuko du esan dudana, eta horren arauera baliteke halako beste batzutarako aukera berriak sortzea, oso inportantea etorkizunerako.
45

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakBateginik
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzKanpainak
PertsonaiazKORTABARRI2

GaiezKirolaFutbolaJokalariak